Wuhan
Wuhan (txinera sinplifikatuz: 武汉, txinera tradizionalez: 武漢; pinyineraz: Wǔhàn), Hubeiko probintzian kokatua. Txina erdialdean biztanle gehien dituen hiria da, guztira 11.895.000.
Wuhan 武汉 | |
---|---|
Azpiprobintzia mailako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Hubei |
Alkatea | Cheng Yongwen (en) |
Izen ofiziala | 武汉市 |
Jatorrizko izena | 武汉 |
Posta kodea | 430000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 30°35′14″N 114°17′17″E / 30.5872°N 114.2881°E |
Azalera | 8.569,15 km² |
Altuera | 37 m |
Demografia | |
Biztanleria | 12.326.518 (2020) −121.200 (2020) |
Dentsitatea | 1.438 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 027 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Hiri senidetuak | Duisburg, Galați, Kiev, Khartum, Ōita, Bordele, Manchester, Christchurch, Axdod, Arnhem, Sankt Pölten, Pittsburgh, Bangkok, Saint Louis, Győr, Kópavogur, Swansea, Esmirna, Pattaya, Lieja, Izhevsk eta Bixkek |
Matrikula | 鄂A |
wuhan.gov.cn |
Wuhan izenako, hiru hiriren batzetik dator, Wuchang, Hankou eta Hanyang. Hiri hauek 1920ko hamarkadan batu ziren.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuWuhan hiria, Jiangshan lautadan dago, Yangtze ibaia eta Hanshui ibaiak bat egiten duten tokitik gertu. Prefektura mailako hiriak 8.494 kilometro koadroko azalera dauka, eta erdiguneko hirigunean 6.660.000 biztanle bizi dira, prefekturako biztanleriaren %65a.
Wuhanen mugakideak honakoak dira: Xiantao mendepeko konderria mendebaldean, Xiaogan ipar-mendebaldean, Huanggang ipar-ekialde eta ekialdean, Ezhou ekialdean, Huangshi hego-ekialdean, eta Xianning hegoaldean.
Banaketa administratiboa
aldatuErdiguneko barrutiak
aldatu- Jiang'an Barrutia (江岸区)
- Jianghan Barrutia (江汉区)
- Qiaokou Barrutia (硚口区)
- Hanyang Barrutia (汉阳区)
- Wuchang Barrutia (武昌区)
- Qingshang Barrutia (青山区)
Inguruko barruti eta nekazal guneak
aldatu- Hongshan Barrutia (洪山区)
- Caidian Barrutia (蔡甸区)
- Dongxihu Barrutia (东西湖区)
- Hannan Barrutia (汉南区)
- Jiangxia Barrutia (江夏区)
- Huangpi Barrutia (黄陂区)
- Xinzhou Barrutia (新洲区)
Azpiegiturak
aldatuAireportua
aldatuHiriko Tianhe gunean dago eta urtero hamar milioi bidaiari inguruk erabiltzen dute. Terminal bakarra duen arren, 2010ean bigarren terminala eraikitzeko lanaka amaitzea espero da.
Metroa
aldatuWuhango metroaren lehen linea 2004an zabaldu zen eta 2010eko hamarkadaren amaieran hiriak 200 kilometroko metro-sarea eta zazpi linea izango ditu.
Abiadura Handiko Trena
aldatu2005ean Guangzhou eta Wuhan hiriak elkartuko zituen 1.000 kilometroko abiadura handiko trenbidearen eraikuntza hasi zen. Trenbidearekin batera Wuhanen tren geltoki berria eraiki zen. Lanak 2009. urtearen bukaeran amaitu zituzten, eta trenbidea 2009ko abenduaren 26an zabaldu zen ofizialki.
Trenak hiru ordu baino ez ditu behar bi hiriak batzeko, eta batez-besteko abiadura 350 kilometro ordukoa da. Munduan momentu hartara arte eraikitako abiadura handiko trenik azkarrena.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Wuhan, 1971–2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.0 | 10.1 | 14.4 | 21.4 | 26.4 | 29.7 | 32.6 | 32.5 | 27.9 | 22.7 | 16.5 | 10.8 | 21.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.4 | 2.4 | 6.6 | 12.9 | 18.2 | 22.3 | 25.4 | 24.9 | 19.9 | 13.9 | 7.6 | 2.3 | 13.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 43.4 | 58.7 | 95.0 | 131.1 | 164.2 | 225.0 | 190.3 | 111.7 | 79.7 | 92.0 | 51.8 | 26.0 | 1268.9 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 9.1 | 9.5 | 13.5 | 13.0 | 13.2 | 13.3 | 11.2 | 9.0 | 9.0 | 9.3 | 8.0 | 6.6 | 124.7 |
Eguzki orduak | 106.5 | 102.8 | 115.5 | 151.2 | 181.4 | 179.5 | 232.1 | 241.0 | 176.7 | 161.2 | 144.3 | 136.5 | 1928.7 |
Hezetasuna (%) | 77 | 76 | 78 | 78 | 77 | 80 | 79 | 79 | 78 | 78 | 76 | 74 | 77 |
Iturria: [1] |
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ China Meteorological Administration
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |