Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Xoldokogaina

Euskal Herriko mendia

Xoldokogaina, Xoldoko gaina edota Xoldo Lapurdiko mendi bat da. Biriatu udalerriko lursailetan dago, Nafarroako eta Gipuzkoako mugan. Mendi honetara igotzeko ohiko abiapuntuak Kurleku (ordu 1), Biriatu udalerria (1 ord. 30 min.) eta Ibardin (1 ord. 45 min.) dira. Inguruan Manddale (573 m.) mendia du.

Xoldokogaina
Datu orokorrak
Garaiera486 m
Prominentzia174 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′32″N 1°43′18″W / 43.325644°N 1.7217°W / 43.325644; -1.7217
MendikateaManddale-Xoldokogainako mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiBaionako barrutia
KantonamenduHendaiako kantonamendua
Frantziako udalerriBiriatu
Mendizaletasuna
Ohiko bideaKurleku (ordu 1), Biriatu (1 ord. 30 min.) eta Ibardin (1 ord. 45 min.)
LuberriLuberri
Xoldokogaina mendia eta Biriatu herria.

Bizkaiko golkotik hasi eta Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriko mugari jarraituz Pirinioetako lehenbiziko mendia da. Bidasoa ibaiak bere hegoaldeko magala inguratzen du, Txingudiko padura eta Endarlatsako zubiaren artean hedatzen delarik.

Mendi honen iparraldeko magalan Untsin errekak iturburua du eta bere ibilbidearen amaieran urak Donibane Lohizuneko badian itsasoratzeen ditu. Bestaldea, iparraldeko magalean izen berdineko Xoldokogainako urtegia ere badago.

Galeria

aldatu
 
Xoldokogaina. Ibilbidea Ibardin-etik

Kanpo estekak

aldatu