Abonatu-linea digital
Abonatu-linea digitalean oinarritzen diren teknologiek, DSL (Digital Subscriber Line), interneterako sarbidea emango dute datu digitalen transmisioaren bitartez, oinarrizko telefonia-sareen edota kommutatuen pare trinkoak erabiliz. Parte hartzen duten abonatu-lineak hurrengoak izango dira: ADSL, ADSL2, ADSL2+, SDSL, IDSL, HDSL, SHDSL, VDSL eta VDSL2.
xDSL teknologiek datu digitalen transmisioa eskaintzen dute abonatuen etxea eta telefono-zentralaren artean, hainbat pare trinkoak erabiliz. DSL siglak ingelesezko Digital Subscriber Loop terminotik datoz, baina gaur egun Digital Subscriber Line interpretazioa ere onartzen da.
Telekomunikazioen merkatuan, DSL terminoa askotan erlazionatzen da ADSLarekin (abonatu-linea digital asimetrikoa), gehienetan instalatzen den DSL teknologia delako. DSL zerbitzua eta telefono-zerbitzua aldi eta linea berean ematen dira, DSLak datuak transmititzeko frekuentzia-banda altuagoak erabiltzen dituelako.
DSL zerbitzuaren datuaren transferentzia tasa normalean 256 kbit/s eta 50 Mbit/s artean egongo da bezeroaren norabidean, DSL teknologiaren, linearen baldintzen eta zerbitzuaren kalitatearen arabera.
ADSLn, datu igoerako abiadura datu jaitsierako abiadura baino txikiagoa da, horren eraginez Asymmetric DSL izena jasotzen du. SDSL zerbitzuetan (abonatu-linea digital simetrikoa), datu jaitsiera eta igoerako tasa berdinak izango dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DSLren oinarri teorikoak Claude Shannonen 1948ko saiakeran oinarritzen dira, A Mathematical Theory of Communication (Komunikazioaren teoria matematikoa) deiturikoa. Praktikari dagokionez, 1979an, John E. Trombly, John D. Foulkes eta David K. Worthington asmatzaile estatubatuarrek, Teltone Corporation enpresako kideek, patente bat eskatu zuten ekipo batentzat, datuak garraiatzeko sistema baten bidez urruneko ordenagailu batera konektatuta zeuden telefonia-kableak erabiltzeko aukera ahalbidetzen zuena.[1]
Abonatu digitalaren lineako teknologia sortzeko arrazoia Zerbitzu Integratuen Sare Digitala (RDSI) agertu izana izan zen. Sare hori 1984an CCITT erakundeak proposatu zuen, gaur egun UIT-T izena jasotzen duenak. Richard D. Gitlin, Sailesh K. Rao, Jean-Jacques Werner eta Nicholas Zervos, Bellcoreko (orain Tellcordia Technologies) langileek 1988an patente bat eskatu zuten Harpidedun Linea Digital Asimetrikoaren (ADSL) teknologia garatzeko.[2] Hau da, banda zabaleko seinale digitalen maiztasunak telefono-zentralaren eta ohiko pare bihurritua duten harpidedunen artean garraiatutako oinarrizko bandaren ahotsaren antzeko seinaleen gainetik jarri zituzten.[3] Kontsumitzaileari zuzendutako DSLa lehendik dauden RDSIen oinarrizko tasako zerbitzuetarako (BRI) egokitutako lineetan jarduteko diseinatu zen, zehazki, zirkuituak kommutatzeko zerbitzu digitala dena. Ingeniariek abiadura handiko DSL instalazioak garatu dituzte, hala nola, abiadura handiko abonatu-linea digital bitarra eta abonatu-linea digital simetrikoa, kobrezko pareko instalazio estandarretan DS1 zerbitzu tradizionalak emateko.
ADSL zaharrek 8 Mbit ematen zizkioten bezeroari kobrezko pare bihurrituko 2 km inguruko kablearen bidez. Gaur egun, tasa horiek hobetzea lortu da. 2 km-tik gorako distantziek asko murrizten dute kableen banda-zabalera erabilgarria eta, ondorioz, baita datu-tasa ere. Aldiz, ADSL begizta hedatzaileek distantzia horiek handitzen dituzte seinalea errepikatuz, eta telekomunikazio-enpresa lokalei aukera ematen diote DSL abiadurak edozein distantziatara emateko.
Gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetako Komunikazio Batzorde Federalari esker, bezero batek bi hornitzaileren bi zerbitzu jaso ahal izango ditu telefono-pare berean. Horren arrazoia da DSL zerbitzuen hornitzaileen ekipamendua telefono-zentral berean dagoela, baita tokiko telekomunikazioen hornitzailearena ere, bezeroaren ahots-zerbitzua hornitzen duena.
2012an, Estatu Batuetako operadore batzuek jakinarazi zuten sare-zuntza duten DSL urrutiko terminalak ADSL sistema zaharrak ordezkatzen ari direla.[4]
Konexioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telefonoak telefono-zentralera konektatuta daude begizta lokal baten bidez, kable-pare fisiko bat dena. Telefono-zentrala harpidedun gehienekin konektatzen duen begiztak 3,4 kHz-eko ahots-bandaren goiko muga baino maiztasun askoz handiagoak garraiatzeko ahalmena du. Begiztaren luzeraren eta kalitatearen arabera, muga hamar megahertz baino askoz handiagoa izan daiteke. DSLk erabili gabeko banda-zabalera hori baliatzen du 4312,50 Hz-eko kanalak sortzeko 10 eta 100 kHz arteko zabalerarekin. Kanalen esleipenak maiztasun gero eta handiagoak erabiltzen dituzte erabilezina izan arte. Kanal erabilgarri gehiagok banda zabalera erabilgarri handiago bat edukitzea erangingo dute, beraz, distantzia eta lerroaren kalitatea faktoreak izango dira. Kanal erabilgarrien multzoa bi maiztasun-bandatan banatzen da goranzko eta beheranzko trafikorako, aldez aurretik konfiguratutako lotura baten arabera. Hau guztia interferentziak murrizteko helburuarekin egiten da. Kanal-taldeak ezarri ondoren, kanal indibidualak zirkuitu birtual pare batean batzen dira, bakoitza norabide batean. Ondoren, goranzko eta beheranzko zirkuituak ezarri ondoren, harpidedun bat Interneterako sarbidera edo beste sare-zerbitzu batzuk bezalako zerbitzu batera konekta daiteke, adibidez MPLS sare korporatibo batera.
Modem tradizionalen kasuan ez bezala, 300 – 3400 Hz-eko audio seinaleak bandan modulatzen dituztenak, DSL modemek 4000 Hz-etik 4 MHz-era bitarteko maiztasunak modulatzen dituzte. Frekuentzia-banden bereizketa honek DSL zerbitzua eta telefono zerbitzu zaharra (POTS) kable beretan egotea ahalbidetzen du.[5]
DSL eta RADSL moduluek ez dute ahots-frekuentziako banda erabiltzen eta, beraz, DSL modemen zirkuituan iragazki altuak sartzen dira, ahots-maiztasunak iragazten dituztenak.
DSL teknikak alderatzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ADSL | HDSL | SDSL | VDSL | |
---|---|---|---|---|
Bitrate | 1.5-9 Mbit/s beherantza
16-640 kbit/s gorantza |
1.544-2.048 Mbit/s | 1.544-2.048 Mbit/s | 13-52 Mbit/s beherantza
1.5-2.3 Mbit/s gorantza |
Modua | Asimetrikoa | Simetrikoa | Simetrikoa | Asimetrikoa |
Kobre-pareak | 1 | 2 | 1 | 1 |
Distantzia | 3.7-5.5 km | 3.7 km | 3 km | 1.4 km |
Seinalizazioa | Analogikoa | Digitala | Digitala | Analogikoa |
Lerro-kodigoa | CAP/DMT | 2B1Q | 2B1Q | DMT |
Frekuentzia-banda | 25 kHz-etik 1.104 MHz-era | 0-425 kHz[6] | 0-550 kHz[7] | 200 kHz-etik 30 MHz-era[8] |
Bit/ziklo | Aldakorra | 4 | 4 | Aldakorra |
DSL teknologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]TEKNOLOGIA | UIT |
---|---|
ADSL | ANSI T1.413 Issue 2
ITU G.992.1 (G.DMT) ITU G.992.2 (G.Lite) |
ADSL2 | ITU G.992.3/4
ITU G.992.3 Annex J ITU G.992.3 Annex L |
ADSL2+ | ITU G.992.5
ITU G.992.5 Annex M |
HDLS | ITU G.991.1 |
HDSL2 | |
IDSL | |
MSDSL | |
PSDL | |
RADSL | |
SDSL | |
SHDSL | ITU G.991.2 G.998.2 basada IEEE 802.3ah-2004 |
UDSL | |
VDSL | ITU G.993.1 |
VDSL2 | ITU G.993.2 |
Protokoloak eta Konfigurazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DSL teknologia askok Transferentzia Modu Asinkrono (ATM) geruza bat ezartzen dute maila baxuko bitstream geruzaren gainean, hainbat teknologia ezberdinen egokitzapena ahalbidetzeko.
Erositako konfigurazio batean, harpidedun konputagailuen taldea azpisare bakar batean konektatzen da. Lehen aplikazioek DHCP protokoloa erabiltzen zuten IP helbidea emateko harpidedunei, MAC helbidearen edo esleitutako hostname baten bidez. Ondorengo aplikazioek Point-to-Point Protocol (PPP) erabiltzen dute erabiltzailare identifikazioa eta pasahitza egiaztatzeko.
Transmisioa modulatzeko metodoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Transmisio metodoak aldatu egiten dira merkatu, eskualde, garraiolari eta ekipoen arabera.
- Discrete multitone modulation (DMT), modu arruntean OFDM deritzona.
- Trellis-coded pulse-amplitude modulation (TC-PAM), HDSL2 eta SHDSLrako erabiltzen dena.
- Carrierless amplitude phase modulation (CAP), 1996an ADSLrako zaharkitu zena eta HDSLrako erabiltzen dena.
- Two-binary, one-quaternary (2B1Q), IDSL eta HDSLrako erabiltzen dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Federico, P. J.. (1988). [Patent Office correspondence, 1814-1836. s.n (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
- ↑ Federico, P. J.. (1988). [Patent Office correspondence, 1814-1836. s.n (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
- ↑ Pacheco, Nicholas; Garje, Yash; Rohra, Aakash; Fichera, Loris. (2023-06-26). «Losing Focus: Can It Be Useful in Robotic Laser Surgery?» Proceedings of The 15th Hamlyn Symposium on Medical Robotics 2023 (The Hamlyn Centre, Imperial College London London, UK) doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
- ↑ Nilsson, Rickard; Nordstr¨om, Tomas; Trautmann, Steffen; Magesacher, Thomas. (2005-09-29). «Radio-Frequency Interference Suppression in DSL» Fundamentals of DSL Technology (Auerbach Publications) ISBN 978-0-8493-1913-6. (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
- ↑ .
- ↑ Kularatna, Nihal; Dias, Dileeka. (2004). Essentials of modern telecommunications systems. Artech House ISBN 978-1-58053-491-8. (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
- ↑ .
- ↑ Mammoliti, V.; Zorn, G.; Arberg, P.; Rennison, R.. (2006-09). DSL Forum Vendor-Specific RADIUS Attributes. (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ADSL definizioa: https://eu.eustat.eus/documentos/elem_16562/definicion.html
- Telefonia digitala: https://eima.orex.es/objetos/Telefonia_digitala.pdf