Domintxaine
Domintxaine | |
---|---|
Euskal Herria | |
Udaletxea eta eskola | |
Kokapena | |
Herrialdea | Zuberoa |
Udalerria | Domintxaine-Berroeta |
Posta kodea | 64120 |
Herritarra | domintxaintar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′39″N 0°58′33″W / 43.3275°N 0.9758°W |
Domintxaine Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1842an Berroetarekin batera Domintxaine-Berroeta udalerria osatu zuen.
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantsesezko toponimoa Domezain da. Toponimo hori historian zehar honela idatzia izan zen:
- Domesan (1119[1]),
- Domesang, Domezan, Domezayn eta Domesaing (1193, XIII. mendea, 1384 eta 1385 hurrenez hurren[2] , Duchesneren CX eta CXIV. liburukiak[3]),
- Domezain (1258[1]),
- Domesahn (1439[2], Bastidaxarreko notarioen paperak[4]),
- Domezay eta Domazanh (1460 eta 1487 hurrenez hurren[2] Ohixen paperak[5]),
- la degaerie de Domasanh (1520[1]),
- Domeçayn (1621[2], Martin Biscay[6]),
- Domesan (1650)
- Domesaing eta Domezainh (1690[1]).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul Raymondek[2], 1860an indargabetua izan zen arte, bertoko degeria, Zuberoako zazpietako bat zena, Pettarra mezutegikoa zela zioen. Domintxaine-Berroeta, Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi eta Ozaraine-Erribareita barnean zituen.
1790ean kantonamenduko hiriburu bilakatu zen (Mauleko barrutikoa). Kantonamenduak Arüe, Domintxaine-Berroeta, Etxarri, Jeztaze, Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi, Ozaraine-Erribareita eta Pagolak osatuta zegoen.
Biztanleriaren bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean Jaurgain ozaztarrak 1909an Journal de Pierris Casalivetery argitaratu zuenean Domintxainek 1460-1481. urteetan 42,5 eta 1540-1548. urteetan 138 su zituela esan zuen[7].
|
Iturria : Cassini proiektua[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2 86781 396 4..
- ↑ a b c d e Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
- ↑ Duchesne bildumaren 99-114. liburukiak - Bibliothèque nationale de France
- ↑ Bastidaxarreko notarioen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Zuberoako notarioa zen Ohixen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Derecho de naturaleza que la merindad de San Juan del Pie del Puerto, una de las seys de Navarra, tiene en Castilla, 1622
- ↑ Goihenetxe, Manex. (2001). Histoire générale du Pays basque. 3 Elkarlanean, 25 or. ISBN 2 9131 5634 7..
- ↑ EHESS: Cassini proiektua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |