Pagola
Pagola | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Pagolle | ||
Posta kodea | 64120 | ||
INSEE kodea | 64441 | ||
Herritarra | pagolatar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°13′27″N 0°59′25″W / 43.2242°N 0.9903°W | ||
Azalera | 15,90 km2 | ||
Garaiera | 130-648 metro | ||
Distantzia | 21 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | (2018: −5) | ||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 27,17 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 60,51 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 70,59 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 2,08 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,25 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 62,2 (2010) | ||
Erabilera | % 30,33 (2011) |
Pagola ([paɣola]) Zuberoako mendebaldeko (Arbaila eskualdea) eta Nafarroa Behereko ekialdeko (Oztibarre eskualdea) udalerri bat da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pagolako uhaitzak udalerria gurutzatzen du hegoaldetik iparraldera. Huraxe da Zuberoaren eta Nafarroa Beherearen arteko muga; ekialdean dituen herriko lurrak Arbaila eskualdekoak dira; eta mendebaldekoak, Oztibarrekoak, nahiz eta udalerri bakarra den.
Biduzera isurtzen den Larramendiko erreka ere igarotzen da udalerritik.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arhantsusi, Uhartehiri eta Lohitzüne-Oihergi iparraldean
- Urdiñarbe ekialdean
- Jutsi mendebaldean
- Donaixti-Ibarre hego-mendebaldean
- Muskildi hegoaldean
Etxeak eta auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pagola-Oihana
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pagola herri txikia izan da beti, baina XIX. mendearen erdialdean 450 biztanle bazituen, ondoren populazioa galduz joan zen eta XX. mendearen bukaeran 350 pertsona inguru besterik ez ziren bizi bertan.
Pagolako biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkatea | Agintaldia |
---|---|
Jean Recart | 1792-1796 |
Jean Astaillon | 1795-1796 |
Arnaud Etchegoyen | 1796-1798 |
Bertrand Aguer | 1798-1799 |
Dominique Etcheberry | 1799-1801 |
Jean Recart | 1801-1820 |
Jean Sallaberry | 1820-1832 |
Joseph Etcheberry | 1832-1835 |
Jacques Elischondo | 1835-1847 |
Pierre Laco | 1847-1874 |
Pierre Eraçarret | 1874-1881 |
Pierre Barreix | 1881-1884 |
Jean Casenave | 1891-1908 |
Arnaud Çaldumbide | 1908-1935 |
Pierre Urrutiaguer | 1935-1959 |
Jean-Pierre Çaldumbide | 1959-1971 |
Raymond Urrutiaguer | 1971-1977 |
Michel Etcheber | 1977-1989 |
Gabriel Lopépé | 1989-2020 |
Pierre Etcheber | 2020-2026 |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko biztanleek Txik Txak autobus sareko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute astelehenetik larunbatera, Aiziritzera, Amendüzera, Arüera, Arruetara, Donapaleura, Laphizketara, Ozarainera edo Uhartehirira joateko.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pagolan[2] Basabürüako euskara[4] mintzatzen da, zuberotarra.
Maskaradak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024an, pagolatarrek Zuberoako maskaradak prestatu zituzten, lehen aldiz historian[5].
Pastorala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pagolak antolatu zuen 1982. urteko pastoral zuberotarra, Pette Basabürü izenekoa eta Junes Casenavek idatzia, eta 2019an Frantxoa Casetek idatzitako Domingo Garat pastorala.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1893koa da.[6]
- Forte protohistorikoa aurki daiteke Mehaltzu mendi tontorrean, 648 metrotako altueran, udalerriko punturik garaienean.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Pagolako eliza
-
Pagolako pilotalekua
-
Domingo Garat pastorala Pagolan
-
Pagola herriko Mehaltzu auzoa
Pagolatar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frantxoa Caset (1949-), idazlea eta pastoralgilea[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ a b «Pagola - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ a b «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ amaiurariar. «Pastoralak hauspotu ditu maskaradak, aire freskoa eta bizia arnasten da Pagolan» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ Frantziako Kultura Ministeritza
- ↑ Frantxoa Caset: “Markatu nautenak ez ditut ahantzi nahi” |. (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Udalaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) «Pagola», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Joseba Aurkenerena: Domingo Garat pastorala, aro beltzak gogoan [1]