Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Fruitu

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Fruta salgai Bartzelonako azoka batean.

Botanika arloan, fruitu landare loredunek emandako aleak dira, lorearen ondoriozkoa, haziak dauzkana. Eguneroko hizkeran eta sukaldaritzan, mamitsua edo jateko ona dena da bereziki. Azken honi, hegoaldean, fruta ere deritzo sarri.

Fruitua eratzen da polinizatua izan den loretik. Itxura askotakoa izan daiteke: drupa, baia, leka, kapsula, akenioa...

Hitza botanikan eta eguneroko hizkeran

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan, eguneroko hitz asko ez datoz guztiz bat termino botanikoarekin. Eguneroko hizkeran, fruitu bat (hegoaldean fruta ere esaten dena) landarearen atal gozo eta mamitsua da, eta barazkia ez hain gozoa edo mamitsua dena, sarri gazia jaten dena.

Adibidez, botanikoki fruituak direnak baina eguneroko hizkeran barazki diogunak, hauek dira: kuia eta kuiatxoa, alberjinia, piperra eta tomatea.

“Fruitu” hitzaz gain, euskaraz ere igali, alorta eta arnari izenak erabili dira.

Drupa baten egitura eskematikoa (mertxika), era berean fruitua eta hazia erakutsiz.

Obulutegiaren paretak garatu eta hazi-hasikinak ernaldu eta hazi bihurtzen direnean sortzen da fruitua. Lorearen petaloak, estiloa eta estigma lehortu egiten dira gehienetan. Fruituen oinarrizko sailkapenean, lorearen obulutegi bakarretik sortzen direnak fruitu bakunak dira; obulutegiaz gainera, lorearen beste zati batzuei esker sortzen direnak konposatuak dira; fruituak izan daitezke ale bakarrekoak (sagarra, adibidez), edo askotarikoak, sortetan bilduak (laranja).

Perikarpoaren ezaugarrien arabera mamitsuak edo lehorrak izan daitezke. Mamitsuetan hiru atal bereizten dira: azala edo epikarpoa (kanpoaldeko atala), mamia edo mesokarpoa (tartekoa) eta bihotza edo endokarpoa. Azken hau, aranarena eta muxikarena esaterako, hezur gogor bat izaten da. Fruitu lehorrak, berriz, zabalkorrak edo zabalgaitzak izaten dira. Ilarra, esaterako, zabalkorra da eta hazia ateratzen uzten du. Hurra, intxaurra edo arroza, berriz, zabalgaitzak dira.


Botanikoki, hauek dira fruitu motak:

Fruituen erabilpen gastronomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan eta gozogintzan fruitu ohikoenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen fruitu batzuk, sukaldaritzan erabiliak:

Fruituen aurkezpen komertziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu freskoak: Haragidunak eta urtsuak momentuan jateko prest daudenak.

Fruitu lehortuak: Eguzkiaren bitartez edo modu mekanikoen bitartez, lehortuak izan diren fruituak.

Fruitu izoztuak: Ongi garbituak eta poltsetan saltzen diren fruituak, bai osorik edo pure eginak.

Fruitu ontziratua: Normalean fruitu freskoa almibarretan egosi eta ontziratu ondoren esterilizatzen direnak.

Fruitu freskoen nutrizio ezaugarriak.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu motaren eta honen heldutasunaren arabera nutrizio ezaugarriak asko aldatzen badira ere, orokorrean, fruituak gehien duena ur kantitatea izaten da, bere pisuaren %80tik %93 (meloi eta angurria) bitarte. Karbohidrato eta azukreetan ere aberatsak izaten dira ( %5 eta 18 bitartean). Bitaminetan berriz C bitamina aipatuko genuke, baita A eta B taldekoak ere, udakoak eta kolore biziena dutenak aberatsenak. Gatz mineraletan potasioa eta magnesioa aukeratuko genuke. Mantenugaia ez izan arren, fruituetan ezin aipatu gabe utzi zuntza: %5 arte izatera irits daiteke eta gure hesteetarako bikaina. Zuntzean ere oso aberatsa dugu.

Fruituaren kontserbazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10ºC inguruko tenperaturan kontserbatuko ditugu. Beti ontzi itxi batean sarturik. Jan aurretik, zuritu behar direnak garbitu egin beharko ditugu eta azala ere jaten den kasuetan desinfektatu egin beharko da.

Fruitu nagusien urtaroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberria: Sagarra, udarea, laranja, platanoa, marrubia, mugurdia, andere-mahatsa, gerezia.

Udara: Platanoa, marrubia, mugurdia, andere-mahatsa, gerezia, mangoa, arana, meloia, sandia, muxika, abrikota, mahatsa.

Udazkena: Mahatsa, pikua, irasagarra, masustak, klementinak, mandarinak, sagarrak, udareak.

Negua: Mandarina, sagarra, udarea, laranja.

Fruitu freskoak jan eta kozinatzeko moduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordinik bere horretan.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaikoa eta naturalki heldutakoa da fruta jateko modurik egokiena. Azala eta guzti gordinik jango den fruitua ondo garbitu behar dugu eta zerbitzatu beharko bagenu, arautegiak dio desinfektatu egin beharko genukeela.

Gordinik zukuak eginda.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu batekin edo ugarirekin, zuku bikainak presta daitezke, bere horretan jateko edo gozogintza eta saltsa desberdinak bustitzeko balioko duena.

Egosita pure eginda eta haragi plateren hornigai moduan.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu purea egiteko zatitu ondoren, sutan edo mikrouhinean egosi, azukrearekin edo gabe. Ongi egosita eta lehortuta daudenean, birrindu, eta pure bat lortu. Labean berriz sagarra osorik ur pittin batekin erre daiteke, behin egosirik, azala eta bihotza erretiratu eta sardexka batekin desegingo dugu, kasu honetan ere pure bat lortuz. Bereziki ehiza edo haragien lagungarri moduan erabiltzen da. Sagar purea, mertxika purea, aran purea....

Saltsa desberdinen hornigai moduan.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu zatituak , ehiza, behiki eta txerriki haragi  gisatuen eta erregosien saltsan  hornigai moduan erabiltzen dira. Anana, mertxika, aranak, mahatsak, fruitu lehorrak.

Egosita azukre ugarirekin edo gabe gozogintzako prestaketetarako

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gozogintzan fruitua azukre ugarirekin egosten badugu, marmelada edo konfitura egingo dugu, bere horretan erabiltzeko edo beste prestaketa batzuen aurre lana izan daiteke, pastel batzuen estalkia ere, izozkiak eta sorbeteak...

Azukreztatutako fruituak gozogintzako prestaketa erabiltzeko.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu zatituak, almibarrean egosi eta lehorturik fruitu azukreztatuak lortuko ditugu, eta horiek ondoen gozogintzako prestaketa ugaritan erabil litezke. Esaterako, errege opilean gainetik jartzeko, cakeak egiteko....

Fruitu freskoen motak eta haien ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosaceae familia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arbeletxekoa edo Abrikota Prunus armeniaca
  2. Aran Prunus domestica
  3. Gerezia Prunus avium edo Prunus cerasus
  4. IrasagarCydonia oblonga
  5. Mertxika Prunus persica
  6. Nektarina Prunus persica var. Nucipersica
  7. Paraguaioa/Mertxika zapala Prunus persica var. platycarpa
  8. Mizpira Mespilus germanica
  9. Sagarra Malus sp.
  10. Udarea Pyrus communis
  1. Laranja Citrus × sinensis
  2. Lima Citrus × aurantiifolia
  3. Limoia Citrus × limon
  4. Klementina Citrus × clementina
  5. Mandarina Citrus reticulata
  6. Panpelmusa Citrus maxima
  7. Uglia Citrus reticulata × Citrus paradisi
  8. Pomeloa edo arabisagarra Citrus x paradis
  9. Tangeloa C. × tangelo

Azukre askokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mahatsa, vitaceae.
  2. Meloi Cucumis melo.
  3. Angurri Citrullus lanatus.

Basa frutak edo fruitu gorriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mugurdi edo masusta gorriak Rubus idaeus
  2. Andere mahatsa Ribes
  3. Garangorria ArbutusArbutus unedo
  4. Marrubi arrunt Fragaria vesca
  5. Masusta edo martxuka Morus eta Rubus
  6. Ahabia Vaccinium myrtillus

Fruta tropikal exotiko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Anana Ananas comosus
  2. Datila Phoenix dactylifera
  3. Mingrana edo Granada Punica granatum
  4. Guaiaba Psidium
  5. Kiwanoa Cucumis metuliferus
  6. Kiwia Actinidia deliciosa
  7. Mangoa Mangifera indica
  8. Marakuia edo pasio fruitua Passiflora edulis
  9. Japoniako mizpirondoa Eriobotrya japonica
  10. Kaki Diospyros kaki
  11. Papaia Carica papaya.
  12. Piku Ficus carica.
  13. Banana edo platanoa   Musa paradisiaca, Platanoa Musa balbisiana
  14. Zuhaitzeko tomatea edo tamarillo Solanum betaceum .
  15. Tamarindoa Tamarindus indica.
  16. Txirimoia Annona cherimola.
  17. Karanbola Averrhoa carambola.
  18. Pitahaya. Selenicereus megalanthus.
  19. Pomarrosa. Syzyygium jambos
  20. Badea edo Granadilla. (Passiflora quadrangularis)
  21. Guanabana.
  22. Zapotea. Manilkara zapota
  23. Piñuela Bromelia pinguin
  24. Feijoa. Acca sellowiana
  25. Makadamia. Macadamia integrifolia
  1. Arbendol, Prunus dulcis
  2. Anakardo, Anacardium occidentale.
  3. Brasilgo edo Bolibiako intxaurra, Bertholletia excelsa
  4. Ekilorea hazia, Helianthus annuus
  5. Ezkur Quercus suber
  6. Kalabaza hazi, Cucurbita maxima, C. moschata eta C. pepo
  7. Gaztain, Castanea
  8. Intxaur, Juglans
  9. Kakahuetea, Arachis hypogaea
  10. Macadamia, Macadamia integrifolia
  11. Pinazi, Pinus koraiensis eta Pinus gerardiana
  12. Hur, Corylus avellana
  13. Pistatxoa, Corylus avellana
  14. Txufa, Cyperus esculentus
  15. Mahaspasa
  16. Aranpasa
  17. Ahabigorri pasa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]