Arrazonamendu formalean, bi proposizioen arteko konjuntzio logikoa lokailu logiko bat da, zeinen egia balioa egiazkoa izango da bi proposizioak egiazkoak badira eta faltsua beste kasu guztietan.[1]
“A eta B” egiazkoa izango da, A egiazkoa bada eta B egiazkoa bada bakarrik.
Hizkuntza naturalean, “eta” hitza erabiltzen da euskaraz konjuntzio logiko bat adierazteko.
Multzo teorian kontzeptu baliokidea ebaketa edo ebakidura da ().
Aljebra Boolearrean, konjuntzioa bi aldagaien arteko eragile bitar gisa erdiko puntuaren (·) sinboloarekin adireazten da.
Elektronikan, AND ate logikoa erabiltzen da konjuntzio logikoa ezartzeko.
Notazioa
Eta adierazteko gehien erabiltzen diren ikurrak hurrengoak dira: matematika eta logikan, ∧ edo × ; elektronikan, ⋅ ; eta programazio lengoaietan, &, &&, edo and.
Definizioa
Faltsuak F eta egiazkoak E diren elementuez osatutako multzo unibertsal bat, U,:
eta bezala irudikatuko dugun barne ergiketa bitara ∧ konjuntzioa, emanda ,
(a,b) U x Uko bikote ordenatu bakoitzari Uko c bat bakarra esleituko zaio, c, a eta b ren arteko konjuntzio logikoaren emaitza izango da.
Konjuntzio logikoaren egia taula:
INPUT
OUTPUT
E
E
E
E
F
F
F
E
F
F
F
F
Erabilera
Hizkuntza formala
Hizkuntza formal bateko adierazpenek, egiazkoak edo faltsuak izan daitezkeen proposizioak irudikatzen badituzte, konjuntzio logikoa egiazkoa izango da bi adierazpenak egiazkoak badira bakarrik.
Aljebra boolearra
B={0,1} multzoa emanik, · honela definituko da:
0 · 0 = 0, 0 · 1 = 0, 1 · 0 = 0, 1 · 1 = 1
Sare neuronalak
Propietateak
Konjuntzio logikoak honako propietate hauek ditu:
Elkartze propietatea:
Trukatze propietatea:
Banatze propietatea:
Elementu neutroaren existentzia:
Alderantzizkoa
Konjuntzioa ondorioz disjuntzioa
Eragiketak bit-ekin
Konjuntzioa oso erabilia da bit-ekin eragiketak egiteko. Adibidez: