Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Tenzing Norgay

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tenzing Norgay

(1953)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNamgyal Wangdi
JaiotzaTengboche (en) Itzuli eta Ü-Tsang (en) Itzuli1914ko maiatzaren 15a
Herrialdea Nepal
 India
HeriotzaDarjeeling1986ko maiatzaren 9a (71 urte)
Hobiratze lekuaHimalayan Mountaineering Institute (en) Itzuli
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Dakku (en) Itzuli
Ang Lahmu (en) Itzuli
Dawa Phuti (en) Itzuli  (1935 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknepalera
Xerpera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, mendiko gidaria, autobiografialaria eta mendigoizalea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTibetar budismoa

IMDB: nm0635308 Find a Grave: 8535798 Edit the value on Wikidata

Tenzing Norgay (xerperaz བསྟན་འཛིན་ནོར་རྒྱས, tendzin norgyé), jaiotzez Namgyal Wangdi eta ezizenez Sherpa Tenzing[1] (Tengboche, 1914ko maiatzaren 29a - Darjeeling, 1986ko maiatzaren 9a) alpinista eta xerpa nepaldarra izan zen. Himalaiara egindako espedizio ugaritan hartu zuen parte eta. Edmund Hillary zeelandaberritarrarekin batera, 1953ko espedizio britainiarrarekin Everest mendiaren gailurrera iritsi zen lehen gizakia izan zen[2][3].

Time aldizkariak XX. mendean eragin handiena izan duten 100 pertsonen zerrendan sartu zuen[4].

Tenzing Norgayren gaztaroaren inguruan hainbat datu nahasgarri daude. Haren jaiotze data ez da ziurra. Antza denez, maiatzaren amaieran jaio zen eta heldua zela, Everesten gailurrera iritsi zeneko eguna hautatu zuen bere urtebetetzea ospatzeko, maiatzaren 29a hain zuzen ere.

Jaiolekuari dagokionez biografia gehienek diote Tibet goi lautadatik Nepalera joandako familia batean jaio zela, Nepalen bertan[5], baina semeak Broughton Corbunekin batera idatzitako biografia batean esaaten da Tibeten jaio zela[6]. 1914an jaio zela pentsatzen da, Tibetar egutegiko untxiaren urtea hura izan baitzen[5].

Namgyal Wangdi izena eman zioten gurasoek baina haurra zela Rongbuk monastegia sortu zuen Ngawang Tenzin Norbu lamak izena aldatzeko aholkatu zien eta Tenzing Norgay bihurtu zen, "aberats-zortedun-erlijiosoa" esan nahi du[7]. Gurasoak tibetarrak zituen; aita Ghang La Mingma zen eta yak artzaia zen, ama Dokmo Kinzom zen. Aita 1949an hil zen eta amak 1953an Everest igo zuela bizi izan zen. 13 anai-arrebetatik 11.a zen Tenzing Norgay, hainbat anai-arreba gazte hil zitzaizkion[5].

Txikitan Tibeteko Kharta eskualdean bizi izan zen eta ondoren Khumbuko xerpa familia batentzat lanean hasi zen, oraindik haurra zela[8]. Khumbu Everest mendiaren inguruan dago, tibetarrek eta xerpek Chomolungma esaten diote, "ama santua" esan nahi du. Eskualdeko erlijio nagusia budismoa da eta Tenzing Norgay ere budista zen[5].

Tengbocheko monastegira bidali zuten behin monje bihur zedin, baina ez zitzaion gustatu eta utzi egin zuen[9]. Tenzing nerabeak birritan egin zuen alde etxetik, lehenengoan Katmandura eta bigarrenean Darjeelingera (India) jo zuen, hura baitzen Himalaia ekialdeko mendietarako espedizio gehienen abiapuntua. 19 urte zituela Darjeelingeko Too Song Busti barrutiko xerpa komunitatean sartu zen eta Indiako hiritartasuna lortu zuen orduan[5].

Mendizale ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 urte zituela izan zuen lehenengo aukera espedizio batean parte hartzeko. 1935ean Everesteko ibilbidea aztertzeko britainiarrek espedizio bat antolatu zuten eta bi kidek mediku azterketak pasa ez zituztenez Ang Tharkay xerpa lagunak animatu zuen bere burua aurkeztera. Eric Shipton espedizioko zuzedndariari atsegina egin zitzaion Norgayren irribarrea eta positibotasuna eta zalantzarik egin gabe onartu zuen[10].

1930. hamarkadan altuera handiko garraiatzaile lanetan hiru espedizio egin zituen, hirurak ere Tibet aldetik Everest igotzea zuten helburu. 1940. hamarkadan Chitral estatuan bizi izan zen (garai hartan India, egun Pakistan) eta Chapman majorraren zerbitzuko ofiziala zen. Han hil zen Norgayren lehen emaztea eta han hobiratu zuen. India 1947an zatitu egin zenean zituen bi alabak hartu eta Darjeelingera itzuli zen. Chapman majorraren uniforme zaharra jantzita tiketik gabe trenez bidaia egiteko gai izan zen[5].

1947an Earl Denman kanadarrak gidaturiko espedizio batean hartu zuen parte. Everest igotzea zuten helburu eta horretarako Tibeten legez kanpo sartu ziren Denman eta Ange Dawa eta Tenzing Norgay xerpak. 6.700 metrotako altuera zeudela ekaitz handia lehertu zen eta atzera egin zuten, porrota onartuz baina pozik onik atera zirelako egoera hartatik[5]. Urte berean espedizio suitzar bateko Wangdi Norbu sirdarraren (gidariaren) erreskatean hartu zuen parte. Espedizio hartan Kedarnath mendiaren (6.940 m) gailurrera iritsi zen taldetxoan zen Norgay[11].

1952ko Everesterako suitzar espedizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1952ko espedizioa.

Suitzako bi espedizio antolatu ziren 1952. urtean lehenengo aldiz Everest mendia igotzeko helburu beteaz. Lehenengo espedizioa udaberrian izan zen Edouard Wyss-Dunanten gidaritzapean eta bigarrena udazkenean, montzoi sasoia amaitu ondoren, Gabriel Chevalley buzu zela. Bietan hartu zuen parte Tenzing Norgay eta Everestera hegoaldetik igotzeko lehenengo espedizio serioak izan ziren.

Udaberriko espedizioan Raymond Lambert eta Tenzing Norgay 8.595 metrotako altuerara iritsi ziren, ordura arteko errekora ezarriz[12]. Lurreko mendi altuena igotzeko bide berria ireki zuten horrela. Maiatzaren 28an bigarren saiakera bat egin zuten eta 8.600 metrotara iritsi ziren Lambert eta Norgay. Gau bat igaro behar izan zuten 8.400 metrotan, lo-zakurik gabe eta edateko ura elurra urtuz eskuratuta[13]. Espedizio hau izan zen aurrenekoa Norgay espediziokide oso kontsideratua izan zena eta mendizale biak lagun handiak izan orduz geroztik.

Udazkeneko espedizioan eguraldia petralagoa izan zen eta hotz izugarria egin zuen. Hori dela eta Lambert eta Norgay 8.100 metrotako altueraraino baino ez ziren iritsi[5].

1953ko Everesterako britainiar espedizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Britainiarren espedizioaren bidea: Khumbu Icefall, Western Cwm (argazkian izkutatua), Lhotse mendiaren aurpegia, hegoaldeko lepoa eta azkenik hego-ekialdeko lerroa (argazkian eskuinaldeko ertza).

Espedizioaren hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Nunt militar britainiarrak espedizioa antolatu zuen 1953. urtean[14]. Hunt hiru aldiz izana zen Everest inguruan eta Tenzing Norgay dagoeneko sei aldiz saiatua zen mendia igotzen[15]. Edmund Hillary mendizale zeelandaberritarra ere espedizioan zen eta hasiera samarrean arraildura batean erori eta Norgay onik atera zuen pioletean soka aseguratuz. Orduan erabaki zuen Hillaryk gailurrera saiakera egitea egokitzen bazitzazion Norgay bikote izango zuela[16]. Horrela kontatu zuen Hillary 1975ean nola ezagutu zuen Norgay 1953ko martxoaren 5ean:

« Tenzing Norgay ezagutzeko irrikitan zegoen. Haren ospea ikaragarria zen, baita Suitzako espedizioarekin bi ahalegin handi egin baino lehen ere... Tenzingek, xerpa gehienak baino ikuspegi zabalagoa zuen eta oso indartsua eta aktiboa zen; haren irribarrea erakargarria zen; eta gure galdera eta eskaera guztien aurrean pazientzia izugarria zuen. Iraganean izandako arrakastak konfiantza fisiko handia eman zion – uste dut hark bazekiela gailurrerako saiakerako partaideetako bat izango zela... Tenzing-ek gainerako edozein xerpak baino anbizio askoz handiagoa zuen.[17] »

Hunten espedizioa handia zen. 400 mendizalek osatzen zuten, tartean 362 garraiatzaile eta 20 xerpa. 4.500 kilogramotako ekipaia zeramaten[18]. Martxoan iritsi ziren kanpamendu nagusira.

Lehenengo saiakera: Bourdillon eta Evans

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inurri lanean espedizioan azkenaurrreko kanpamendua hegoaldeko lepoan ezarri zuen 7.900 metrotako altueran. Maiatzaren 26an Tom Bourdillon eta Charles Evans mendizale ingelesek egin zuten lehenengo saiakera, baina Hego tontorrera iritsi bezain pronto Evansen oxigeno ekipoak akatsa zuen eta buelta eman behar izan zuten. Gailurretik 91 metro eskasera gelditu ziren[19].

Bigarren saiakera: Hillary eta Norgay

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huntek hurrengo bikoteari pasa zion txanda, Edmund Hillary eta Tenzing Norgayri hain zuen ere. Maiatzaren 28an abiatu ziren Ang Nyima, Alfred Gregory eta George Lowe laguntzaileekin batera. 8.500 metrotan denda ezarri eta hiru laguntzaileak jaitsi egin ziren. Hurrengo goizean Hillary konturatu zen denda kanpoan utzi zituen botak izoztuta zeudela eta bi ordu eman zituen haiek berotzen mendizale biak gailurrera abiatu aurretik. 14 kilogramo pisatzen zuten motxilak zeramatzaten[20].

Edmund Hillary eta Tenzing Norgay, 1953an[21].

Igoeraren azken zatia 12 metroko arroka-horma bat izan zen, gerora "Hillary Step" izenaz ezagutuko zena. Hillaryk arrokaren eta izotzaren artean arraildura bat ikusi zuen eta hortik igotzea erabaki zuen Norgay jarraika zuela[22]. Handik aurrerako zatia nahikoa erraza zen eta goizeko 11:30etan iritsi ziren biak Everest mendiaren gailurrera[23]. Lur planetako puntu garaienera iristen lehenengo gizakiak izan ziren.

15 minutuz soilik egon ziren gailurrean. Hillary ezaguna den argazkia atera zuen, Norgay gailurrean pioleta airean duela. Norgayk ez zuen argazki kamera hartu, dirudienez Hillaryk uko egin zion Norgayren eskaintzari, eta beraz ez dago Hillaryren une horretako argazkirik[24]. Hillaryk argazki geehiago atera zituen kamera beherantz bideratuta, toki altuenetik ateratzen ari zirela ikus zedin eta gailurrera iritsi zirela baieztatzeko[25].

Beheranzkoan elurrak haien urratsak estali zituen eta kontu handiz egin behar izan zuten jaitsiera. Aurkitu zuten lehen espedizio kidea George Lowe izan zen, zopa beroarekin atera zitzaien bidera.

Espedizioaren arrakasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth II.a erreginak Sir izendatu zituen Hillary eta Hunt eta Norgayk George Domina (bigarren mailako kondekorazioa) jaso zuen espedizioan egindako lanarengatik. Esan izan da Jawaharlal Nehru Indiako presidenteak eskatu zuela Norgay ez zezatela Sir izendatu[26]. Edozelan ere Tenzing Norgayk meresmen handia jaso zuen Nepaalen eta Indian zehar.

Biek gailurrera iristea lortu zuten arren egunkariak saiatu ziren lehenengoa nor izan zen jakiten, baina Huntek eztabaida berehala moztu zuen esanez biak batera iritsi zirela, izatez talde bakarra zirelako[27]. 1955ean idatzitako autobiografian Norgayk esan zuen Hillary izan zela lehenengoa, dena dela James Ramsay Ullman idazle estatubatuarrak adierazi zuen biak sokaz lotuta zeudela bi metro eskaseko distantzian[17].

Everest mendia igo ondorengoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954an Darjeelingen eratu zen Himalaiako Mendizale Institutuko entrenatzaileen zuzendaria bihurtu zen Tenzing Norgay.

1975eko urtarrilean Bhutango Jigme Singye Wangchuck erregeak estatubatuarren lehenengo turista taldeari herrialdean sartzeko baimena eman zion Norgay gidari zuela[28]. Mountain Travel konpainiako kideak Indian elkartu ziren Norgayrekin eta ondoren trekking bat egin zuten Bhutanen; Iparraldeko Paro herrian abiatu zuten, ondoren "Tigrearen Habia" bisitatu zuten, antzinako monastegi budista, eta Indiara itzuli ziren Sikkim eta Nepal zeharkatuta. Sikkimgo erregearekin egon ziren eta Indian Norgayren etxean amaitu zuten ospakizun bat eginez[29].

1978an Tenzing Norgay Adventures konpainia sortu zuen Himalaietan trekkingak antolatzeko[30]. 2021ean Jamling Tenzing Norgay semeak hartu zuen haren ardura. Semea bera Everest gailurrera iritsi zen 1996an[31].

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tenzing Norgayren memoriala, Darjeelingen.

Hiru emazte izan zituen Tenzing Norgayek. Lehenengoa Dawa Phuti izan zen eta gazte hil zen 1944an. Seme bat (lau urterekin hil zena) eta bi alaba izan zituzten[5]. Bigarren emaztea Ang Lahmu izan zen, lehenengo emaztearen lehengusina, eta ez zuten seme-alarik izan. Hirugarrena Dakku izan zen, bigarren emaztea bizi zela ezkondu zen harekin, xerpen artean ohikoa da poligamia. Dakkurekin hiru seme eta alaba bat izan zituen.

Jamling semeak eta Peter Hillaryk (Edmunden semeak) 2003an Everest igo zuten gurasoen igoeraren 50. urteurrena ospatzeko[32].

Tenzing Norgay 1986ko maiatzaren 9an Darjeelingen hil zen burmuineko odoljario baten ondorioz, 71 urte zituela[33]. Gorpua erre egin zuten Himalaiako Mendizale Institutuan. Dakku emaztea 1992an hil zen.

  • Tigrearen domina altuera handiko lanagatik (Himalaiako Klubak, 1938an)[7]
  • George Domina (Elizabeth II.a erreginak, 1953an)[34]
  • Nepalgo Izarraren Ordena (Tribhuvan erregeak, 1953an)[35]
  • Padma Bhushan (Indiako gobernuak, 1959an)
  • Urrezko domina (Indiako Mendizale Fundazioak, 1959an)[36]
  • Sobietar Batasuneko Merituzko Kirol Maisua (Sobietar Batasunak, 1963an) - ohore hau jaso zuen lehen atzerritarra[37]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat egitura geografikori eman zaie Tenzing Norgayen izena. Cho Oyu mendiaren inguruan dauden bi tontor dira Tenzing Peak (7.916m) eta Hillary Peak (7.681m). Hala erabaki zuen Nepalgo gobernuak 2013an[38].

2015eko uztailean Pluton planeta nanoko mendilerro nagusiari Tenzing Montes izena eman zitzaion[39]. 1988an aurkitu zen planeta nano bati 6481 Tenzing izena jarri zioten[40].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Norgay, Jamling Tenzing; Coburn, Broughton. (2002). Touching My Father's Soul: In the Footsteps of Sherpa Tenzing. Ebury Press ISBN 978-0-09-188467-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  2. «Himalaiak justizia egin die» Berria 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  3. «Environment & Nature News - Everest not as tall as thought - 10/10/2005» www.abc.net.au (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  4. (Ingelesez) «TIME 100 Persons Of The Century» Time 1999-06-14 ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  5. a b c d e f g h i Tenzing Norgay eta James Ramsey Ullman. (1955). Man of Everest (baita ere "The Tiger of the Snows" izenaz argitaratua). .
  6. (Ingelesez) «Touching my father's soul : a Sherpa's journey to the top of Everest | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  7. a b (Ingelesez) «Tenzing Norgay [known as Sherpa Tenzing (1914–1986), mountaineer»] Oxford Dictionary of National Biography  doi:10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-50064. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  8. (Ingelesez) Douglas, Ed. (2000-12-24). «Secret past of the man who conquered Everest» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  9. (Ingelesez) Ortner, Sherry B.. (1999). Life and Death on Mt. Everest: Sherpas and Himalayan Mountaineering. Princeton University Press ISBN 978-0-691-07448-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  10. (Ingelesez) Shipton, Eric. (2015-02-24). That Untravelled World: An Autobiography. Mountaineers Books ISBN 978-1-59485-898-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  11. Maurice Isserman. (2008). Fallen giants. Yale University Press ISBN 978-0-300-11501-7. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  12. «Tenzing Norgay GM» web.archive.org 2007-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  13. Little, Paul. (2012). After Everest : inside the private world of Edmund Hillary. Sydney ; Auckland [N.Z.] : Allen & Unwin ISBN 978-1-877505-20-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  14. «Everest, 70 urte munduaren talaia izaten» Berria 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  15. Hunt, John. (1953). The ascent of Everest. London : Hodder & Stoughton (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  16. (Ingelesez) «Sir Edmund Hillary» The Telegraph 2008-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  17. a b Gill, Michael. (2017). Edmund Hillary: A Biography. Nelson, NZ: Potton & Burton. ISBN 978-0-947503-38-3..
  18. (Ingelesez) Guardian, The. (1953-06-02). «Hillary of New Zealand and Tenzing reach the top» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  19. (Ingelesez) «Sixtieth anniversary of the famous Mount Everest ascent» The Physiological Society (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  20. Hillary, Edmund. (2013). High adventure : our ascent of the Everest. New Delhi : Roli Books ISBN 978-81-7436-939-0. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  21. «Tibetarren sekretu gorenaren bila» euskalnatura.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  22. Hillary, Edmund & Peter. (1986). Ascent: Two Lives Explored – The Autobiographies of Sir Edmund and Peter Hillary. New York: Doubleday ISBN 978-0-385-19831-8..
  23. «Environment & Nature News - Everest not as tall as thought - 10/10/2005» www.abc.net.au (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  24. (Ingelesez) Obituary: Sir Edmund Hillary. 2008-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  25. «The Photographs» web.archive.org 2015-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  26. (Ingelesez) «Tenzing Norgay [known as Sherpa Tenzing (1914–1986), mountaineer»] Oxford Dictionary of National Biography  doi:10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-50064. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  27. (Ingelesez) «Sir Edmund Hillary, 88, a conqueror of Everest» The New York Times 2008-01-01 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  28. Giles, Kea. (2010-04-04). «Dragonfly Wars: "Branding Bhutan" — or the story of a "Trek through Time"» Dragonfly Wars (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  29. "Trek through Time". Daily Camera. Boulder, CO. pp. 1C, 3C..
  30. «Welcome to the site of Tenzing Norgay Adventures» web.archive.org 2005-09-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  31. «Introduction by Tenzing Norgay Adventures - Jamling» web.archive.org 2021-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  32. Tenzing Norgay eta Malcolm Barnes. (1978). After Everest. .
  33. «Tenzing Norgay: Interesting facts about the Mountaineer's Life : History» web.archive.org 2017-04-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  34. «TENSING GETS THE GEORGE MEDAL» West Australian 1953-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  35. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-12-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  36. (Ingelesez) Legendary Mountaineers of HMI – Himalayan Mountaineering Institute. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  37. (Ingelesez) «Tenzing Norgay» Lost Worlds Brewing 2024-05-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  38. (Ingelesez) Burke, Jason; Rauniyar, Ishwar. (2013-09-06). «Mount Everest: Hillary and Tenzing to have peaks named after them» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  39. «Planetary Names» planetarynames.wr.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  40. «IAU Minor Planet Center» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]