Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ternua

Koordenatuak: 49°00′N 56°00′W / 49.000°N 56.000°W / 49.000; -56.000
Wikipedia, Entziklopedia askea
RedBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:22, 1 abendua 2011
Mapa.
Ternuako arrantza kai txikia.

Ternua[1] (ingelesez Newfoundland, frantsesez Terre-Neuve, irlanderaz Talamh an Éisc) Kanadako ekialdean dagoen uhartea da, Ipar Ozeano Atlantikoan eta Ternua eta Labrador izeneko probintzian kokatutakoa. 111.390 km2-ko azalera dauka eta 505.409 biztanle zituen 2006an.

Hiri nagusia St. John's da.

Euskaldunak Ternuan

Euskal baleazaleak Ternua eta Quebec aldean ibili ziren baleak harrapatzen, bereziki XVI. eta XVII. mendeetan.

Ordutik, hango toponimian presentzia horren lekuko gordetzen dira gaur egun ere, hala nola: Nouvelle Biscaye, Île aux Basques, Port aux Basques, Portutxoa (Port aux Choix), Baye Ederra (Bonne Baye), Aingura Txar (Ingunachoix), Barratxoa, Antton Portu, Opor Portu, Portu Txarra, Balea Handia, Amuitz, Miarritz edo Placentia.

Udalerri nagusiak

Hona hemen uhartearen udalerri populatuenak, 2006ko erroldaren arabera:

  1. St. John's (100.646)
  2. Mount Pearl (24.671)
  3. Conception Bay South (21.966)
  4. Corner Brook (20.083)
  5. Grand Falls-Windsor (13.558)
  6. Paradise (12.584)
  7. Gander (9.951)
  8. Stephenville (6.588)
  9. Torbay (6.281)
  10. Portugal Cove-St. Philip's (5.575)
  11. Marystown (5.436)
  12. Bay Roberts (5.414)
  13. Clarenville (5.274)
  14. Deer Lake (4.827)
  15. Carbonear (4.723)
  16. Channel-Port aux Basques (4.319)
  17. Placentia (3.898)
  18. Bonavista (3.764)
  19. Bishop's Falls (3.399)
  20. Lewisporte (3.308)

Erreferentziak

  1. Exonimia zerrenda. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-18).

Bibliografia

49°00′N 56°00′W / 49.000°N 56.000°W / 49.000; -56.000
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ternua