Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ternua

Koordenatuak: 48°33′59″N 55°46′38″W / 48.5664°N 55.7772°W / 48.5664; -55.7772
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ternua
Datu orokorrak
Mendirik altuenaThe Cabox (en) Itzuli
Garaiera814 m
Motauharte
Azalera108.860 km²
Geografia
Map
Koordenatuak48°33′59″N 55°46′38″W / 48.5664°N 55.7772°W / 48.5664; -55.7772
UTC orduaUTC-03:30 eta America/St_Johns (en) Itzuli
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ternua eta Labrador
Ur-gorputzaSan Laurendi golkoa

Ternua[1] (ingelesez: Newfoundland; frantsesez: Terre-Neuve; irlanderaz: Talamh an Éisc; mikmakeraz Taqamkuk) Kanadako ekialdean dagoen uhartea da, Ipar Ozeano Atlantikoan eta Ternua eta Labrador izeneko probintzian kokatutakoa. 111.390 km2-ko azalera dauka eta 505.409 biztanle zituen 2006an. Hiri nagusia St. John's da.

Geografia eta inguru naturala

Uhartea, Ipar Amerikako Apalatxe mendien ipar-ekialdeko luzapena dena, mendebaletik ekialdera makurtutako goi-ordoki bat da, antzina glaziarrek ebakitako ibarrak dituena; ipar-mendebalean Long Range mendiak ditu (800 m), San Jorge eta Badia Zuria bitarteko sakonune estu batek goi-ordokitik bereizten duena; kosta badiek, fiordoek eta penintsulek hautsia da, uharte txiki askorekin. Klima hotz hezea du (800-1.500 mm euri). Labradorko itsaslaster hotzak udaberria atzeratzen du, eta horrenbestez, udak laburrak eta hotz samarrak dira Ternuan, eta neguak, berriz, luzeak, hotzak, haizetsuak eta elurtsuak. Sorrera glaziar izandako aintzirak dira. Landarediari dagokionez, tundra da nagusi; baina iparraldeko eta mendebaleko itsasertzetik hurbil izeiak, urkiak eta astigarrak dira. Labradorko penintsulako ipar-ekialdeak Kanadako llur-krosko handiaren ekialdea hartzen du; kosta garaia eta fiordoek hautsia da, uharte txiki eta itsas hautsi askorekin. Iparraldean Torngat mendiak ditu (1.800 m) eta, erdigunetzat, Goose badia, Melville aintziraren ertzean. Uhartearen eta penintsularen artean Belle Isleko itsasartea da.

Ekonomia

Ternuako ekonomia arrantzan eta arrantzatik eratorritako industrian oinarritzen da gehienbat. Gehien harrapatzen diren arrainak bakailaoa eta, ondoren, sardinzarra, izokina, abakandoa, baleta eta itsas otsoa dira. Garrantzi handikoa dira halaber basoaren ustiapena eta horretatik eratorritako zurgintza eta papergintza, eta baita, mea baliabideen ustiapena ere: burdina, zinka, kobrea, amiantoa. Artzaintzak eta nekazaritzak hirugarren postua hartzen dute ekonomian.

Euskaldunak Ternuan

Euskal Herriko baleazaleak Ternua eta Quebec aldean ibili ziren baleak harrapatzen, bereziki XVI. eta XVII. mendeetan.

Ordutik, hango toponimian presentzia horren lekuko gordetzen dira gaur egun ere, hala nola: Nouvelle Biscaye, Île aux Basques, Port aux Basques, Portutxoa (Port aux Choix), Baye Ederra (Bonne Baye), Aingura Txar (Ingunachoix), Barratxoa, Antton Portu, Opor Portu, Portu Txarra, Balea Handia, Amuitz, Miarritz edo Placentia.

Udalerri nagusiak

Hona hemen uhartearen udalerri populatuenak, 2006ko erroldaren arabera:

  1. St. John's (100.646)
  2. Mount Pearl (24.671)
  3. Conception Bay South (21.966)
  4. Corner Brook (20.083)
  5. Grand Falls-Windsor (13.558)
  6. Paradise (12.584)
  7. Gander (9.951)
  8. Stephenville (6.588)
  9. Torbay (6.281)
  10. Portugal Cove-St. Philip's (5.575)
  11. Marystown (5.436)
  12. Bay Roberts (5.414)
  13. Clarenville (5.274)
  14. Deer Lake (4.827)
  15. Carbonear (4.723)
  16. Channel-Port aux Basques (4.319)
  17. Placentia (3.898)
  18. Bonavista (3.764)
  19. Bishop's Falls (3.399)
  20. Lewisporte (3.308)

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. . Piarres Etxeberrik jada 1677an, Itsasoco nabigacionecoa liburuan, toponimoa erabili zuen.

Bibliografia

Kanpo estekak