Tertzio
Tertzio (gaztelaniaz: Tercio) Espainiako Habsburgoko monarkian, oinezko soldaduz osatutako gudaroste taldeak ziren; 3.000 pikaz, arkabuzez eta mosketez armatutako osteek osatzen zuten tertzio bakoitza, 12 konpainiatan banatua. Borroka-unitate bat ziren eta oso azkar egin ziren monarkia hispanikoaren armadako eliteko kide.
Fronte zailenetan borrokatzen ziren. Hauetan aritu ziren lehenengo tertzioak: Napoles, Sizilia eta Lonbardian. Sona handia lortu zuten tertzioei "Tertzio Zahar" izena jarri zitzaien: haien eskarmentua handia zen eta beteranoz betetako tertzioak ziren "Tertzio Zahar" delako hauek.
Tertzioen buruek maestre de campo izendapena zuten. Soldaduez gainera, administrazioko funtzionarioak ere baziren tertzioan; epailea, borreroa, eskribauak, medikuak, eta apaizak izan ziren kargu nagusiak. Karlos Habsburgokoak sortu zituen 1534an.
Filipe V.ak armadako antolakuntza aldatu zuen eta 1704. urtean errejimentua sortu zuen tertzioren ordez.
Bestalde, Espainiako Gerra Zibilean, Francoren aldeko zenbait gudaroste eskumazaleak, (Nafarroako karlistak tarteko) beren gudaroste taldeei tertzio izena eman zioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-2-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |