Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

1998ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1998ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 9, 1998
Egoitza National Indoor Arena, Birmingham
Aurkezlea(k) Terry Wogan
Ulrika Jonsson
Antolatzailea British Broadcasting Corporation (BBC)
Partaide kopurua 25
Irabazlea "Diva"
Dana International
 Israel

1998ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 43. edizioa izan zen. Birminghamgo National Indoor Arena aretoan ospatu zen, Erresuma Batuan, maiatzaren 9an. Aurkezleak Terry Wogan eta Ulrika Jonsson izan ziren.

Garailea Israelgo Dana International izan zen, "Diva" abestiarekin. Israelen hirugarren garaipena izan zen. Dana Internationalek nazioarteko komunikabideen arreta jaso zuen, bai lehiaketa aurretik bai ondoren, Eurovisionen parte hartzen zuen lehen artista transexuala zelako.

Hogeita bost herrialde izan ziren partaide. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren hiru herrialde itzuli ziren: Belgika, Finlandia, eta Errumania. Baita Errumania eta Israel ere. Mazedoniako Errepublikak lehen agerraldia egin zuen, 1996ko sailkapen-fasea kontutan izan gabe. Bestalde, aurreko bost urteetan batezbesteko emaitza txarrenak zituzten bost herrialdeak lehiaketatik kanpo uztea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak: Austria, Bosnia-Herzegovina, Danimarka, Errusia eta Islandia. Italiak bere borondatez eten zuen partaidetza, eta ez zen bueltatuko 2011 arte.

Puntuen banaketa ikuslegoak erabaki zuen telefono bidezko botoa erabiliz, epaimahaia erabili zuten lau herrialdetan izan ezik (Errumania, Eslovakia, Hungaria eta Turkia).

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Kroazia Kroaziera Danijela "Neka mi ne svane" Ez dadila inoiz heldu egunsentirik 5 131
02  Grezia Greziera Thalassa "Mia Krifi Evesthisia" (Μια κρυφή ευαισθησία) Sentikortasun ezkutu bat 20 12
03  Frantzia Frantsesa Marie Line "Où aller" Nora joan 24 3
04  Espainia Gaztelania Mikel Herzog "¿Qué voy a hacer sin ti?" Zer egingo dut zu gabe? 16 21
05  Suitza Alemana Gunvor "Lass ihn" Utzi ezazu 25 0
06  Eslovakia Eslovakiera Katarína Hasprová "Modlitba" Otoitza 21 8
07  Polonia Poloniera Sixteen "To takie proste" Hain erreza da 17 19
08  Israel Hebreera Dana International "Diva" (דיווה) 1 172
09  Alemania Alemana Guildo Horn "Guildo hat euch lieb!" Guildok maite zaitu! 7 86
10  Malta Ingelesa Chiara "The One That I Love" Maite dudana 3 165
11  Hungaria Hungariera Charlie "A holnap már nem lesz szomorú" Tristura bihar amaituko da 23 4
12  Eslovenia Esloveniera Vili Resnik "Naj bogovi slišijo" Jainkoek entzun dezatela 18 17
13  Irlanda Ingelesa Dawn Martin "Is Always Over Now?" Betirakoa amaitu al da orain? 9 64
14  Portugal Portugesa Alma Lusa "Se eu te pudesse abraçar" Besarkatu ahalko bazintut 12 36
15  Errumania Errumaniera Mălina Olinescu "Eu cred" Sinesten dut 22 6
16  Erresuma Batua Ingelesa Imaani "Where Are You?" Non zaude? 2 166
17  Zipre Greziera Michael Hajiyanni "Genesis" (Γένεσις) Genesi 11 37
18  Herbehereak Nederlandera Edsilia "Hemel en aarde" Zerua eta lurra 4 150
19  Suedia Suediera Jill Johnson "Kärleken är" Maitasuna da 10 53
20  Belgika Frantsesa Mélanie Cohl "Dis oui" Esan baietz 6 122
21  Finlandia Finlandiera Edea "Aava" Paraje zabala 15 22
22  Norvegia Norvegiera Lars Fredriksen "Alltid sommer" Beti uda 8 79
23  Estonia Estoniera Koit Toome "Mere lapsed" Itsasoaren haurrak 12 36
24  Turkia Turkiera Tüzmen "Unutamazsın" Ezin duzu ahaztu 14 25
25  Mazedonia Mazedoniera Vlado Janevski "Ne zori, zoro" (Не зори, зоро) Egunsentia, ez irten 19 16

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]