Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

555 (Zirkuitu integratua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Signeticsen NE555 zirkuitua dual in line package motako enkapsulatuan.

555 zirkuitu integratua kostu txikiko eta prestazio handiko zirkuitu integratua da. Hasiera batean Signetics enpresak garatzen zuen. Gaur egun, aldiz, zirkuitugile askok egiten dituzte. Zirkuitu honen erabilera nagusiak multibibratzaile astableak eta monoegonkorrak eta pultsu detektagailuak dira.

555 tenporizadorea inoiz ekoiztu diren zirkuiturik ezagunenetakoa eta erabilera gehien dituenetakoa da. Siliziozko txip batean integratutako 23 transistore, 2 diodo eta 16 erresistentziaz osatua dago, 8 pineko "mini dual-in-line package" (DIP-8) enkapsulatuan barne. 556 zirkuituak bi 555 tenporizadore integratzen ditu txip bakar batean eta 14 pineko DIP enkapsulatu baten barnean. 558ak lau 555 tenporizadore integratzen ditu txip bakar batean eta 16 pineko DIP enkapsulatu baten barnean; hori lortzeko DIS (Deskarga) eta THR (Atalasea) pinak konektatzen dituzte txiparen barruan. Gainera, 555 zirkuituaren potentzia ultra-txikiko bertsioak existitzen dira: 7555 eta TLC555, besteak beste. 7555aren kableatze era desberdina da, osagarri eta potentzia gutxiago erabiliz egiten delako.

555 zirkuituaren barrualdea (1978).

1972ko uztailean, Gene Hanateck-ek zuzentzen zuen taldeak NE555V izeneko denborazko mikrozirkuitua asmatu zuen. Gene Hanateck Signetics Corp. enpresa zirkuitugileko ekoizpen-burua zen.

1972an, Signeticsek 555 tenporizadorea SE555/NE555 izenarekin merkaturatu zuen eta "The IC Time Machine" (Denboraren Makina Zirkuitu Integratua) deitu zioten. Zirkuitu honek erabilera ugari ditu eta bere garaietan, bere motako integratu bakarra zen.

555aren bloke-eskema (gaztelaniaz)

555a bi konparadore linealez, flip-flopez (multibibratzaile biegonkor digital), deskargako transistore batez eta irteerako kitzikagailu batez osatua dago.

Lehenengo konparadorearen erreferentziazko tentsioa elikatze-tentsioaren bi herenak (2/3 Vcc) dira, eta bigarrenarena elikatze-tentsioaren herena (1/3 Vcc). Erreferentziazko tentsio horiek finkoak dira, 555ak bere barrualdean daraman 3 erresistentzia berdineko tentsio-zatitzailetik ateratzen direlako.

Gaur egun lehendabiziko 555aren CMOS teknologian oinarritutako bertsioa egiten da, esaterako Motorola enpresaren MC1455 zirkuitua.

555 tenporizadorearen pinen edo orratzen deskribapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
555aren eskema
Zkia. Izena Ingelesezko izena Euskarazko izena Erabilpena
1 GND Ground Masa Tentsio maila baxua
2 TR Trigger Desarra Iraupen gutxiko pultsua tentsio maila altuan → maila baxuan tenporizadorea lanean ari denean
3 Q Output Irteera Denbora tarte batean, irteera +VCC mailan mantentzen da.
4 R Reset Berrezartzea Denbora tarteak eteteko da. Etenaldia berrezartze orratzean maila baxuko seinalea (0V) ezartzean gertatzen da. Beraz, tenporizadorea lanean egon dadin maila altuko seinale batera (elikadura-tentsiora edo +Vcc) konektatuta egon behar du.
5 CV Control Voltage Kontrol-tentsioa Irteera kontrolatzeko erabiltzen den pina da.
6 THR Threshold Atalasea Konparadore baten sarrera da eta irteeran maila baxua tentsioa (0V) ezartzeko erabiltzen da. (Atalase-tentsioa 2/3 VCC bada eteten da.)
7 DIS Discharge Deskarga 555 zirkuituari eta enkapsulatutik at konektatzen zaion kondentsadorea deskargatzeko erabiltzen den transistorea da. kondentsadorearen deskarga-denborak tenporizadorearengan eragina dauka.
8 V+, VCC Supply voltage Elikadura tentsioa Elikadura-tentsioa, maila altuko tentsioa, 5 V eta 15 V artean egon behar du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]