Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Motorola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Motorola
Datuak
Izen ofiziala
Motorola, Inc. eta Galvin Manufacturing Corporation
Motanegozioa, enpresa eta multinazionala
Jarduera sektoreatelecommunications (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaANGA (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak53.000 (2019)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaGreg Brown (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1928ko irailaren 25a
Sortzailea
Desagerpena2011ko urtarrilaren 4a
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: Motorola Twitter: Motorola Instagram: motorola LinkedIn: motorola Youtube: UCJkBIeTewoQGgtviUe5LH_g Edit the value on Wikidata

Motorola, Inc. Amerikako Estatu Batuetan sortutako telekomunikazio eta elektronika enpresa multinazionala da.

1928an sortu zuten Paul eta Joseph Galvin anaiek Chicagon, hasiera batean garaiko irratiek bateriarekin funtzionatu ordez etxeko korronte elektrikoarekin funtzionarazteko. Irratiaren eboluzioan jardunda, enpresa walkie-talkien industrian murgildu zen, eta geroago telefono mugikorren aintzindari izatera pasa zen, izan ere, Motorolak lehenbiziko mugikorra sortu zuen, eta flip phone (tapa bisagradun telefonoa) izenaren patentea lortu zuen.

Motorolak telefonia mugikor sareen azpiegiturak ere diseinatu eta saldu zituen, hala nola estazioak (antenak) eta seinale anplifikagailuak. Telebista arloan ere jardun zen, dekodifikadoreak, bideo grabagailuak eta definizio handiko telebistarako ekipamenduak ere ekoitziz. Negozio eta gobernuentzako telekomunikazio sare seguruak eraiki zituen, eta Iridium izeneko satelite artifizialen konstelazioa bidali zuen espaziora.

2007 eta 2009 urteen bitartean 4,3 mila milioi estatubatuar dolarreko galerak izan ondoren, 2011ko urtarrilaren 4an korporazioa bi konpainiatan banatu zen, Motorola Mobility eta Motorola Solutions.[1] 2012ko maiatzaren 22an Googlek Motorola Mobility erosi zuen.[2]

Motorolaren banaketaren ondoren, Motorola Mobilityk telefono mugikorren, telebista dekodifikadoreen eta kable modemen ekoizpenari heldu dio.

Motorola Solutionsek telekomunikazio azpiegiturak eta negozioei zuzendutako zerbitzuak kudeatzen ditu.

Egoitza Chicago inguruko Schaumburg hirian dauka.

1928an Chicagon Galvin anaiek Stewart Battery Co. izeneko bateria kentze negozioa erosi zuten, eta Galvin Manufacturing Corporation sortu zuten, bost langilerekin, ondaretzat 565 estatubatuar dolar eskudirutan eta 750 dolar gehiago erremintatan zituela. Hala, konpainiaren lehen produktuaren diseinua garatu zuten, bateria kentze gailu bat. Gailu honek ahalbidetzen zuen garaiko bateria-irratiek etxeko korronte elektrikoaren bidez funtzionatzea, bateria alde batera utziz. Bateria bidezko irratiak zaharkitu ondoren, bateria kentze gailua ere ekoizteari utzi zion konpainiak.

1947an konpainiak Motorola izena hartu zuen, nahiz eta 1930etik marka komertzial modura erabiltzen zen, automobilentzako lehenengo irratia garatu zutenetik hain zuzen. Irrati ekipoa auto saltzaileen bilera batean aurkeztu zen, eta marketin baliabide modura Motor hitza eta -ola atzizkia batu zituen. 1920ko hamarkadan konpainia ugarik erabili zuen "-ola" atzizkia soinuarekin lotutako gailuak merkaturatzeko, horien artean aipagarrienak "Radiola", "Vitrola" edo "Rockola".

1936an Paul Galvin Europako bidaia batetik Estatu Batuetara bueltatu ondoren, gerra giro handia zegoen, eta 1940an, Bigarren Mundu Gerra hasi eta urte betera, Motorolak Handie-Talkie AM irratia sortu zuen, lehenengo walkie-talkiea. Estatu Batuetako armadak erabili zuen, eta 100.000 aletik gora saldu ziren.

1960ko hamarkadaren amaieran Motorolak telefonia mugikorraren garapenean lan egiten hasi zuen, eta hamabost urte geroago lehenengo telefono mugikorra merkaturatu zuen, Motorola DynaTAC izenekoa.

1990ko hamarkadaren bukaeratik aurrera konpainiak hainbat porrot jasan zituen, hala nola Iridium proiektua. Iridium 77 satelite artifizialek osatutako konstelazioa da, eta mundu osoan zehar telefonia mugikoreko komunikazioak eskaintzen ditu. 1998ko azaroaren 1.an funtzionatzen hasi zuen, eta urte bat geroago porrot egin eta saldu behar izan zuten.

2000ko hamarkadan konpainiaren zerbitzu batzuk saldu ziren, telefonia mugikorraren negozioan finkatzeko, eta langile mozketa gauzatu zen, 150.000 izatetik 69.000 inguru izatera.

2011n Motorola bi enpresatan zatitu zen, Motorola Mobility eta Motorola Solutions, lehenengoak gailu mugikorraren inguruan jarduteko eta bigarrenak enpresa eta gobernuentzako zerbitzuak eskaintzeko. Urte berean Googlek Motorola Mobility erosi zuen, Android sistema eragilea sustatu nahian, eta azken aldian Motorolak telefonia mugikorrean galdutako lehiakortasuna berreskuratzen hasi du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. The Wall Street Journal. «Motorola Is Split Into Two» (Noiz kontsultatua: 2013-06-11).
  2. «Google Official Blog: "We’ve acquired Motorola Mobility"» (Noiz kontsultatua: 2013-06-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]