Abu Hanifa
Abū Ḥanīfa al-Nuʽmān ibn Thābit (699, Kufa, Irak – 767, Bagdad) teologo eta legelari musulmana izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kufako merkatari baten semea zen, zetaren negozioan aberastu zen, eta zuzenbidea ikasi zuen.[1] Bere maisu Ḥammād hil ondoren (738), Abu Hanifa haren ondorengoa bihurtu zen. Tradizio juridiko islamiar metatutik abiatuta, doktrina legal islamiko sistematikoak garatzen lehena izan zen.
Batez ere letra-gizona izan zen, ez zuen epaile kargurik onartu, ezta epaitegien politikan aktiboki parte hartu ere. Garaiko intriga politiko islamikoetan, Ali Ibn Abi Taliben oinordekoak babestu zituen Omeiatar eta Abasidar dinastien gainetik.
Haren doktrina-sistema xaria lege islamikoaren lau jurisprudentzia-eskoletako bat kontsideratzen da, eta hanafi esaten zaio bere izenagatik. Lau eskoletan jarraipen handiena du 21. mendean eta Indian, Pakistanen, Turkian, Erdialdeko Asian eta herrialde arabiarretan da ezaguna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pakatchi, Ahmad and Umar, Suheyl, “Abū Ḥanīfa”, in: Encyclopaedia Islamica, Editors-in-Chief: Wilferd Madelung and, Farhad Daftary.