Adolf Anderssen
Adolf Anderssen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wrocław, 1818ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma Alemaniar Inperioa Alemania |
Heriotza | Wrocław, 1879ko martxoaren 13a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Osobowice Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wrocławeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria, saiakeragilea eta chess composer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Karl Ernst Adolf Anderssen (Breslau, gaur egun Wrocław, Polonia, 1818ko uztailaren 6a - Ib., 1879ko martxoaren 13a) alemaniar xake jokalaria izan zen. XIX. mendeko jokalari sendoenetakokoa izan zen.
1850eko eta 1860ko hamarkadetako jokalari hoberentzat hartua da. 1858an Paul Morphyk nagusitasunez hartu zuen menpean, baina Morphy handik gutxira erretiratu zen xaketik, eta Anderssen jokalari hoberentzat kontsideratua izan zen berriro. 1866an Steinitzek garaitu zuen, baina hurrengo urteetan emaitza bikainak lortu zituen Europako txapelketa garrantzitsuenetan. Hala ere, ezin izan zuen munduko txapeldun izan, lehenengo Munduko Xake Txapelketa 1886an jokatu baitzen, eta Anderssen 1879an hil zen.
Xake problemak sortzen ere lan handia egin zuen.
Anderssen xake eskola erromantikoaren adierazgarririk onena izan zen. Joko erasokorragatik eta sakrifizio ikusgarriengatik ezaguna zen, eta bere zenbait partida oso famatuak dira, hala nola 1851n jokatutako "Hilezkorra"[1] (Ezkerreko animazioan partidaren sekuentzia jasotzen da). Partida hau lagun arteko jokoa izan zen, 1851an, Londresen, Lionel Kieseritzkyren aurka jokatutakoa. Gerora, partida hori hainbat liburu eta filmetan agertu da, besteak beste 1982ko Blade Runner filman.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Anderssen |
- (Ingelesez) Chessgames