Aldebaran
Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinokzioa J2000.0 | |
---|---|
Konstelazioa | Taurus |
Igoera zuzena | 04h 35m 55.239s |
Deklinazioa | +16° 30′ 33.49″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 0.75-0.95 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | K5III |
Itxurazko magnitudea (J) | +0.85 |
U−B kolore indizea | 1.90 |
B−V kolore indizea | 1.54 |
Aldakor mota | LB |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | +54.26 ±0.03 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: 62.78 ±0.89 mas/u Dec.: −189.35 ±0.58 mas/u |
Paralajea (π) | 50.09 ± 0.95 mas |
Distantzia | 65 ± 1 au (20,0 ± 0,4 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | −0.63 |
Zehaztasunak | |
Masa | 1.7 M☉ |
Erradioa | 44.2 ± 0.9 R☉ |
Argitasuna | 518 ± 32 L☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 1.59 |
Tenperatura | 3,910 K |
Metaltasuna | 70% Sun |
Metaltasuna [Fe/H] | –0.34 dex |
Errotazioa | 643 egun |
Beste izendapenak | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
ARICNS | data |
Aldebaran[1] (α Tau edo α Tauri edo 87 Tauri), Taurus konstelazioko izarrik dizdiratsuena eta gaueko zeruko hamairugarren izarrik dizdiratsuena da. +0,85eko itxurazko magnitudearekin, gorri laranjaxka kolorekoa da. Bisualki, Hiadeetako kumulu irekiko dizdiratsuena dirudien arren, berez, ez da kumulu horren zati, eta soilik ikusmen lerro berean dago. Sirius eta Arturorekin batera, Edmund Halleyri, izarren mugimendu propioa aurkitzea ahalbidetu zion, garai hartan zituzten posizioak, antzinako katalogoetan agertzen zirenekin alderatuz.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldebaran izena, arabierazko لدبران, al-dabarān izenetik dator, bere esanahia "jarraitzen duena" delarik, izar honek, gaueko zeruko ibilbidean zehar Pleiadeen kumuluari jarraitu izateari erreferentzia eginez. Grezieraz, Omma Boos izena jaso zuen, eta, latinez, Oculus Tauri.
XVII. mendean, Giovanni Battista Riccioli astronomoak, zehazkiago, Oculus Australis deitu zuen (hegoaldeko begia).
Persian, izarra, Satvis edo Kugard bezala ezagutzen zen. Al Biruni astronomo persiarrak Al Fanik (hazitarako gamelua), Al Fatik (gamelu potoloa) eta Al Muhdij (gamelu emea) aipatzen zituen izar honentzako izen arabiar indigena bezala. Antzinako Erroman, Palilicium izena jasotzen zuen, Parilia hitzetik datorren izena, Palesen jaia, erromatar mitologiako artzai jainkoa. Hrusa tituluak izendatzen zuen izar hau antzinako Bohemian.
Astronomia hinduan, Rohiniren nakshatrarekin (ilargiko bizilekua) identifikatzen da, eta Daksharen hogeitazazpi alabetako bat da, baita Chandra jainkoaren emaztea ere.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurretik 65,1 argi urtera dago. Aldebaran, izar erraldoi laranja bat da, K5 III espektro motakoa, 4000 kelvineko azaleko tenperaturarekin. Ekliptikatik gertu dagoenez, Ilargiak estaltzen du, eta, horri esker, bere diametro angeluarra neurtu ahal izan da, 0,020 arku segundo, gure eguzkiarena baino 44 aldiz handiagoa den erradio batetara daramana. Gure eguzkia dagoen tokian jarria, Merkurioren orbitaren erdialderarte hedatuko litzateke, eta, Lurreko zeruan, 20º diametroa duen diska bat bezala agertuko litzateke. Bere argitasuna, gure eguzkiarena baino 350 aldiz handiagoa da. Izar aldagarri pultsante ez erregular bat da, bere distira, 0,2 magnitude aldatzen delarik.
Aldebaranek, izar lagun bat du urrunean, Aldebaran B, +13,50eko magnitudea duena. M2 V espektro motako nano gorri bat da, bere masa, gure eguzkiarenaren %15a izan daitekeena, eta, bere erradioa, gure eguzkiarenaren %36a. Gaur egun, Aldebarenekin duen distantzia, 609 unitate astronomikokoa da.
Gaur egun, Pioneer 10 espazio zunda, Aldebaran izarrerantz doa, bertara, 1.690.000 urte barru helduko delarik.
Balizko planeta sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997an, planeta erraldoi baten aurkikuntza iragarri zen, Aldebaran b, izar nagusiaren inguruan jiraka dabilena. Aurkikuntza, oraindik ez da baieztatu, eta, abiadura erradialean ikusitako aldaketek, izarra beraren epe luzerako oszilazio bat islada dezaketela susmatzen da. Izan ere, zaila da, izar kategoriaren behetik dagoen gorputz baten existentzia detektatzea Aldebaran bezalako izar oso eboluzionatu baten inguruan, izar erraldoiek, askotan izar pultsanteak direnez, planeten presentziagatik ikusten diren abiadura erradialean oszilazioak erakusten baitituzte.