Alejo Vidal-Quadras
Alejo Vidal-Quadras Roca (Bartzelona, 1945eko maiatzaren 20a) kataluniar politikari eta fisikari bat da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katalunian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kataluniako Alderdi Popularreko kidea da, 1991-1996 artean baita alderdi horretako lehendakaria ere. 1987-1991 artean Bartzelonako Udaleko zinegotzia izan zen. 1988-1996 artean Kataluniako Parlamentuko diputatua izan zen.
Espainian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996-1999 artean Espainiako Senatuan senataria izan zen.
Europan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999-2014 artean Europako Parlamentuan Espainiako Alderdi Popularraren europarlamentaria izan zen, eta 2004-2014 artean Europako Parlamentuaren lehendakari ordea ere bai.
Ondoren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an Alderdi Popularra laga eta Vox eskuin muturreko alderdi politikoaren kide egin zen, baina 2015ean alderdi politiko hori eta Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia eta Herritarrak - Herritarron Alderdia alderdien arteko hurbiltzearen alde agertu ostean, Vox alderdia utzi zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejo Vidal-Quadras |
- 1945eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kataluniako Alderdi Popularreko politikariak
- Voxeko politikariak
- Kataluniako fisikariak
- Bartzelonarrak
- Kataluniako Parlamentuko V. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko IV. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko III. legegintzaldiko diputatuak
- PPko diputatuak Kataluniako Parlamentuan
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleak