Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Altamirako leizea

Koordenatuak: 43°22′37″N 4°07′11″W / 43.37694°N 4.11975°W / 43.37694; -4.11975
Wikipedia, Entziklopedia askea
Altamirako leizea
Cueva de Altamira
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Kantabriako udalerriSantillana del Mar
Koordenatuak43°22′37″N 4°07′11″W / 43.37694°N 4.11975°W / 43.37694; -4.11975
Map
Altitudea95 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. XIII. milurtekoa
Arkitektura
Dimentsioak22,5 (altuera) × 11 (zabalera) m
Azalera0,32 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia310 eta 310-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1985 (IX. bilkura)
BICRI-51-0000266
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Altamirako leizea (gaztelaniaz: Cueva de Altamira) Kantabriako Santillana del Mar herriko ingurumarietan dagoen leizea da. Bertan, Historiaurreko labar-margo multzorik garrantzitsuenetakoak daude.[1]

1868an Modesto Cubillasek aurkitu zuen leizea eta 1879 Marcelino Sanz de Sautuolak eta bere alabak margoak. aurkikuntzaren egiazkotasunaren onarpena lortzeko zailtasun handiak izan zituen (24 urte igaro ziren adituen erabateko onarpena lortu arte).[2] Behin Goi Paleolito garaiko margoak zirela frogatu ostean, historiaurreko ikertzaile nagusiek ikertu dute.

Leizeko margoketa eta grabatu gehienak Madelein aldikoak eta Solutrear garaikoak dira, nahiz eta Gravettiar[3] eta Aurignac aldietakoak ere badauden. Azken hauen data uranioa erabiliz frogatu da. Era honetan, leizea hainbat garai ezberdinetan erabili zela baieztatu daiteke, gutxienez 22.000 urteetan zehar, duela 35.600 urtetik duela 13.000 urtetara. Orduan kobazuloaren sarrera nagusia lurjauzi baten ondorioz estalia geratu zen.[4][5]

Bertako obra gehienen estiloa eskola frantziar-kantabriarra deiturikoa da, adierazitako figuren errealismoa ezaugarri duena. Pintura polikromatuak, grabatuak, animaliak (bisonteak, zaldiak, oreinak) adierazten dituzten margo beltz, gorri eta okreak, figura antropomorfoak, marrazki abstraktuak eta ez figuratiboak daude.[6]

Leizeko sabai polikromatuak hainbat izendapen eta laudorio jaso ditu: labar artearen «Kapera Sixtinoa»[6][7][8], «... Paleolitikoko artearen adierazpen ikusgarriena......»[9],​ «... aurkitu zen lehenengo leize margotua, gaur egun ere ederrena izaten jarraitzen duena»[1]​ eta «...[paleolitikoko] labar-artea gaitasun artistiko handi baten erakusgarria bada, Altamirako leizea bere obrarik bikainena da»[10]. Esaldi hauek erakusten dute gizaki magdalenienarrak esparru honetan egindako lanaren kalitate eta edertasuna.

Unescok 1985ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[11] 2008. urtean izendapen hau Kantabriako, Asturiasko eta Euskal Herriko beste 17 leizetara hedatu zen, eta Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea izena jasoz. Euskal Herriko kobazuloak Santimamiñe, Ekain (leizea) eta Altxerri dira.[6][12]

Aurkikuntza eta onarpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altamirako leizea Modesto Cubillas (asturianoz, Modesto Cobielles Pérez[13]) asturiarrak aurkitu zuen 1868an. Ehizan zebilela, bere txakurra arroka batzuen arteko arrailetan geratu zen harrapatuta, eta askatzen saiatzen ari zela leizeko sarrera aurkitu zuen.[14] Momentu hartan, leizearen aurkikuntzak ez zuen inolako garrantzirik izan zonaldeko bizilagunen artean. Izan ere, ingurune karstiko bat da eta milaka leize daude bertan.[15]

Marcelino Sanz de Sautuola

Cubillasek Marcelino Sanz de Sautuolari, zonaldeko aberats eta paleontologia «zale hutsa» (oh1), esan zion. Dena den, honek ez zuen gutxienez 1875eraino eta ziurrenik 1876raino bisitatu. (oh2). Leizea bere osotasunean zeharkatu zuen eta hainbat zeinu abstraktu ikusi zituen, errepikatutako marra beltzak kasu, baina ez izen garrantzirik eman ez zuelako uste gizakiak eginak zirenik. Hiru edo lau urte geroago, 1879ko udan, Sautuola bigarren aldiz itzuli zen Altamirara, kasu honetan bere 8 urtetako alaba María Sanz de Sautuola y Escalanterekin batera.[16] Leizearen sarreran indusketak egitea zen bere helburua, hezur eta sukarri aztarnak topatzeko asmoz, 1878ko Parisko Erakusketa Unibertsalean ikusi zituenen antzerakoak.[17] (oh3)

Margolanak ikusterakoan, Mariak “Begira aita, idiak!” oihukatu zuen.[18]

Aurkikuntza, egiazki, alabak egin zuen. Bere aita leizearen ahoan zegoen bitartean, bera barrurantz sartu zen alboko areto batera iritsi arte. Bertako sabaian hainbat margolan ikusi zituen eta bere aitari esan zion. Sautuola harrituta geratu zen ganga ia guztian zehar zeuden animali arraroen margolan horiek ikustean.[15]

Hurrengo urtean, 1880an, Sautuolak opuskulu motz bat argitaratu zuen, “Breves apuntes sobre algunos objetos prehistóricos de la provincia de Santander” izenekoa. Bertan, labar-margoen jatorria Historiaurrea zela baieztatzen zen eta erreprodukzio grafiko bat aurkezten zen. Bere tesia Juan Vilanovari, Madrilgo Unibertsitateko Geologia katedradunari, aurkeztu zion eta honek bere egin zuen. Hala ere, Sautuolaren iritzia Émile Cartailhac, Gabriel de Mortillet eta Édouard Harlé frantsesek ez zuten onartu. Hiru hauek ziren garaian Europako paleontologiako ikertzaile famatuenak.[19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Historia del arte. T. 1, Prehistoria, África negra, Oceanía. Salvat [2005], 40-113 or. ISBN 8447102696. PMC 642353767. (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  2. Berria.eus. «Altamira aurkituz geroztikoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) ABC. «El hombre habitó Altamira 4.000 años antes de lo que se pensaba - Cultura_Arqueologia - Cultura - ABC.es» ABC (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  4. (Ingelesez) Pike, A. W. G.; Hoffmann, D. L.; García-Diez, M.; Pettitt, P. B.; Alcolea, J.; Balbín, R. De; González-Sainz, C.; Heras, C. de las et al.. (2012-06-15). «U-Series Dating of Paleolithic Art in 11 Caves in Spain» Science 336 (6087): 1409–1413.  doi:10.1126/science.1219957. ISSN 0036-8075. PMID 22700921. (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  5. Angel., García Guinea, Miguel. (). Altamira. Silex, 100 or. ISBN 8485041348. PMC 8169623. (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  6. a b c Blas, L. (). «España. Cuevas de Altamira» Patrimonio de la humanidad. 1, España, Portugal y últimos sitios declarados. Planeta, 37 or. ISBN 8439583850. PMC 637004278. (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  7. «elmundo.es | encuentro digital con Pedro Saura y Matilde Muzquiz» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  8. Angel., García Guinea, Miguel. (). Altamira y el arte prehistórico de las cuevas de Santander. Patronato de Cuevas Prehistóricas de Santander, 13 or. ISBN 8440087977. PMC 2598998. (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  9. (Gaztelaniaz) Breuil, Henri; Cartailhac, Émile; Obermaier, Hugo; Pérez de Barradas, José. (1935). La cueva de Altamira en Santillana del Mar. Tip. de Archivos (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  10. (Gaztelaniaz) «Las pinturas rupestres más importantes de España - La Vida es Infinito» La Vida es Infinito 2016-10-20 (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  11. (Gaztelaniaz) «Home - Museo Nacional y Centro de Investigación de Altamira - Ministerio de Educación, Cultura y Deporte» www.mecd.gob.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  12. (Gaztelaniaz) «La Unesco cataloga como Patrimonio de la Humanidad nueve cuevas cántabras» El Diario Montañes 2008-07-08 (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  13. (Gaztelaniaz) Benito, Madariaga de la Campa,. (2000). Sanz de Sautuola y el descubrimiento de Altamira : consideraciones sobre las pinturas. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  14. Angel., García Guinea, Miguel. (). Altamira y el arte prehistórico de las cuevas de Santander. Patronato de Cuevas Prehistóricas de Santander, 14 or. ISBN 8440087977. PMC 2598998. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  15. a b Angel., García Guinea, Miguel. (). Altamira. Silex, 14-15 or. ISBN 8485041348. PMC 8169623. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  16. Fundación Botín | Los Fundadores. 2014-10-30 (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  17. Angel., García Guinea, Miguel. (). Altamira. Silex, 16-18 or. ISBN 8485041348. PMC 8169623. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  18. Angel., García Guinea, Miguel. (). Altamira. Silex, 15 or. ISBN 8485041348. PMC 8169623. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  19. (Gaztelaniaz) de, Cerralbo, Enrique de Aguilera y Gamboa, Marqués. (). La Caverna de Altamira. , 443-449 or. (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]