Santillana del Mar
Santillana del Mar Santillana del Mar | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kantabriako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Kantabria | ||||||||||
Alkatea | Isidoro Rabago León (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Santillana del Mar | ||||||||||
Jatorrizko izena | Santillana del Mar | ||||||||||
Posta kodea | 39330 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 39076 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°23′36″N 4°06′17″W / 43.393333333333°N 4.1047222222222°W | ||||||||||
Azalera | 28,46 km² | ||||||||||
Altuera | 82 m | ||||||||||
Mugakideak | Alfoz de Lloredo, Reocín, Torrelavega, Polanco eta Suances | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 4.245 (2023) −5 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 149 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | S |
Santillana del Mar Kantabriako erkidegoko Costa Occidental eskualdean dagoen udalerria da. Suances, Torrelavega, Alfoz de Lloredo eta Reocín udalerriekin muga egiten du.
Udalerri txiki hau eskualde honetako turismogune garrantzitsuenetakoa da, bere inguruetan labar-pinturaren "sixtinar kapera" deitzen duten Altamirako leizea eta XII. mendeko Santillana del Marreko kolegiata baitaude.
Halaber, Santillana del Marrek iberiar basabereei buruzko neurri handidun Zoologiko eta Lorategi Botaniko bat ere badu, bertan kolore eta itxura ezberdinetako neurri handiko tximeleta ugari daudelarik. Gainera beste museo batzuk ere badaude, hauen artean Inkisizioaren Museoa, Regina Coeli Eliz-Museoa eta Jesús Oteroren Museoa daudelarik.
Turismogune garrantzitsua denez, bere galtzadarriztatutako kaleak ostatuz eta kantabriar produktuak saltzen diren dendez bete-beterik daude. Produktu hauen artean Santoñako antxoak, Tresvisoko Picón gazta ospetsua eta orein gatzartua daude. Janari dendez gain, artisau produktuak saltzen dituzten dendak ere ikustekoak dira, hauetan kantabriar mitologiaren inguruko pertsonaien eskulturak nagusitzen direlarik.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere 4.049 biztanleak (INE honela banatzen dira:
- Arroyo, 43 biz.
- Camplengo, 201 biz.
- Herrán, 204 biz.
- Mijares, 124 biz.
- Queveda, 586 biz.
- Santillana del Mar (herrigunea), 1.108 biz.
- Ubiarco, 246 biz.
- Vispieres, 337 biz.
- Viveda]], 1.069 biz.
- Yuso, 65 biz.
Herrigunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santillana del Mar udalerriko herrigunea da. Itsas mailatik 82 metrotara eta muino txikiez inguratutako ibar batean kokatua dago. 2006ko erroldaren arabera herrigune honek 1.108 biztanle zituen.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santa Julianako Jaiak (Fiestas de Santa Juliana). Jai hauek udalerriko santu jagolearen ohorez ekainaren 28an ospatzen dira. Adin ezberdinetako jendearentzako ekitaldi ezberdinak ospatzen dira: haurrentzako ekitaldiak, herri kirolak edo ekitaldi gastronomikoak. Egunik garrantzitsuena santu zaindariaren eguna den ekainaren 28a da. Egun honetan santu zaindariaren omenezko elizbira, meza eta dantza burutzen direlarik[1]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2005 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1.623 | 1.886 | 2.272 | 2.624 | 2.657 | 3.155 | 3.703 | 3.917 | 3.884 | 3.839 | 4.022 |
Iturria: INE
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Santillana del Mar herriaren turismo webgunea