Andrew Marvell
Andrew Marvell | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Winestead (en) , 1621eko martxoaren 31 | ||||||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma Erresuma Batua Ingalaterra | ||||||||
Heriotza | Londres, 1678ko abuztuaren 16a (57 urte) | ||||||||
Heriotza modua | : malaria | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Andrew Marvell | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Trinity College Hull Grammar School (en) | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | poeta, politikaria, idazlea eta satira-idazlea | ||||||||
Lan nabarmenak | |||||||||
Kidetza | Cavalier Parliament (en) | ||||||||
Andrew Marvell (Winestead, Ingalaterra, 1621eko martxoaren 31 – Londres, Ingalaterra, 1678ko abuztuaren 16a) britainiar idazle eta politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hull lurraldeko ordezkari izan zen Ingalaterrako Parlamentuan 1659-1678 bitartean. 1663an enbaxadore izan zen Errusian eta Eskandinavian.
Politika eta erlijiozko gaiak erabili zituen hitz lauzko idazkietan. Baina ospe handiena hil ondoren argitaratu ziren bere olerki-bildumek eman zioten: Miscellaneous Poems (1681), eta Instructions To a Painter (1689, Pintore batentzat irakasbidea), satira-olerkiak.
Urte askotan ahaztuta egon ondoren, XIX. mendean hasi zen berriz bere izena goraipatzen eta bere garaiko olerkaririk handienetakotzat jotzen. Marvellen olerki batzuk ikur-olerki bihurtu dira Britainia Handian: To His Coy Mistress (Maitale betizu bati) eta The Definition of Love (Maitasunaren definizioa) esaterako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.