Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ankesenpaaton-Tasherit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ankesenpaaton-Tasherit
Bizitza
Jaiotza?
Heriotza? ( urte)
Familia
AitaAkenaton
AmaAnkesenamon
Haurrideak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Ankesenpaaton-Tasherit, Akenaton faraoiaren gorteko errege printzesa ugarietako bat izan zen. Bere izenak, Ankesenpaaton gaztea esan nahi du.

Akenatonen erregealdiko 14 eta 17. urte bitartean jaioa, bere ama Kiya edo Akenatonen alabetako hirugarrena, Ankesenamon edo Ankesenpaaton izan liteke, bere aitaren erregealdiaren 5. urtean jaioa, 17.enean 12 urte izango zituena. Aton deiturak, faraoiaren alaba zela adierazten du.

Oso gutxi ezagutzen da berari buruz, eta litekeena da haurtzaroan hil izana, Ankesenamon Tutankamonen Errege Emazte Handi bihurtu zenean, berari buruz ez baitago ezer. Ikerketen egungo egoera dela eta, ez da ezinezkoa, gazte hau, Tutankamonekin ezkondu zen Ankesenamon bera izatea.

Ankesenpaaton-Tasherit, arkeologoek, 1938tik ezagutzen dute, Hermopolisen, bere izena zeraman margolan bat aurkitu zutenean.

« Bere gorputzari dagokion errege alaba, Ankesenpaaton, bizi ahal izan dadila! bere gorputzari dagokion errege alaba, bere maitea, Ankesenpaaton gaztea. »