Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Meritaton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Meritaton

Faraoi

Bizitza
JaiotzaTebas, ?
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaTell al-Amarna, ? ( urte)
Familia
AitaAkenaton
AmaNefertiti
Ezkontidea(k)Smenkhkare (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Jarduerak
JarduerakErregina ezkontidea

Meritaton edo Meritaten, Egiptoko XVIII. dinastiako printzesa bat izan zen. Ondoren, bere izena, Akenatongatik aldatu zuen Amenofis IV.a faraoiaren eta honen Errege Emazte Handia zen Nefertiti ospetsuaren alaba zen. Meritaton izenak, Atonen maitea esan nahi du.

Litekeena da Meritaton, bere aitaren erregealdiaren lehen edo bigarren urtean jaio izana, Tebasen. Oraindik hiru urte geratzen ziren faraoia eta Amon jainkoaren apaizgotzaren arteko haustura eta errege familia eta gortea, Egipto erdialdean sortutako hiriburu berri batera eramateko, hiriburu honi Aketaton izena jarri ziotelarik.

Bere aitaren erregealdiko lehen hamalau urteetan, Meritaton, gorteko bigarren dama eta nazioko emakumerik garrantzitsuena izan zen, bere amaren atzetik bakarrik. Irudikapen mordo batean agertzen da bere gurasoekin, eta, batzuetan, bere ahizpa txikiekin, eta euren buruaren arrautza formagatik arreta piztu duten euren eskultura mordoa dago. Hain zuzen ere, ez ohikotasun bitxi honek, printzesa halako buruarekin jaio ote zen, gorteko moda kontua ote zen edo irudikapen idealizatu bat baino ez ote zen pentsarazi du.

Dirudienez, Akenaton faraoiaren erregealdiko 12 edo 13. urtean, hau, bere alaba Meritatonekin ezkontzen da. Errege intzestu praktika hau, faraoien Egipton ez zena batere ohikoa, (Akenatonez gain, Amenofis III.a eta Ramses II.a baino ez ziren ezkondu euren alabekin), oinordekotzarako, errege odol gehiago izateko egin zen, dirudienez. Ziur aski, praktika izugarri honen ondorioz jaio zen Meritaton-Tasherit printzesatxoa, Akenaton eta bere alaba Meritatonen arteko intzestuagatik.

Akenatonen erregealdiko azken urteetako korapiloa, Smenkhkare Nefertiti agertzen denean zailtzen da. Smenkhkarek, Errege Emazte handi bezala, Meritaton zuen. Begi bistakoa da Smenkhkare Nefertiti zela eta, ezkontza, sinbolismo hutsa baino ez zela.

Akenaton hiltzean, Smenkhkarek bakarrik gobernatu zuen garai bat egon zela uste da, baina garai hori, ez zela urte ta erdi baino gehiagokoa izan. Orduan, zer gertatzen da Meritatonekin? Zapuzgarria da, benetan, Akenatonen heriotzaren ondoren, jada berez oso nahaspilatsua zen garaiak, bere protagonista gehienak ezabatu zituela ikusteak. Oso denbora gutxian, errege berri bat dago tronuan, Tutankamon gaztea, eta ez dago Meritaton eta Smenkhkareren arrasto izpirik ere. Ziur aski, Meritaton, garai hartan 17 urte izango zituena, jada hilda zegoen, Tutankamonen Errege Emazte Handia Meritaton ez zela izan jakina baita, baizik eta honen ahizpa Ankesenamon.

Logikoa den bezala, oraindik ez da ezagutzen hain denbora laburrez erregina izan zen Meritaton, eta bere momia, ez dago ezkutaleku ezberdinetan aurkitutakoen artean.