Antiklinal
Itxura
Antiklinal bat estratuen okerdura zentrutik aldentzen diren toles bat da. Mozketa bat egiten denean zentruan dauden estratuen adina zaharragoa da aldeetan dagoenarena baino.
Mapa geologiko batean, antiklinalak oso erraz ikuasten dira, zentrurantz progresiboki zaharragoak diren arroken sekuentzia bat osatzen dutelako, altxatutako lurraldea errazago higatzen baita eta beraz azpian dituen estratuak agertarazten direlako.
Tolesak normalean orogenian zehar izandako presioek sortzen dituzte.
Antiklinalaren forma duen toles batean barnekoa gazteagoa bada sinklinal antiforme deritzo.