Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Aragoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aragoi
Aragón
Aragó
Ereserkia: Aragoiko ereserkia

flag of Aragon (en) Itzuli

Aragoiko armarria
Geografia
HiriburuaZaragoza
41°39′16″N 0°52′39″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera47.719
Punturik altuenaAneto
MugakideakKatalunia, Nafarroa Garaia, Valentziako Erkidegoa, Errioxa, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Akitania Berria eta Okzitania
Administrazioa
PresidenteaJavier Lambán (PSOE)
Aragoiko Gobernuaren PresidenteaJorge Azcón (en) Itzuli
LegebiltzarraAragoiko Gorteak
Demografia
Biztanleria1.324.397
Dentsitatea27,75 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Ekonomia
Bestelako informazioa
Ordu eremua
aragon.es

Aragoi[1] (gaztelaniaz eta aragoieraz: Aragón; katalanez: Aragó) Espainiako ipar-ekialdeko autonomia erkidego bat da, izen bereko eskualde historikoarekin bat datorrena. Ebro ibaiaren bailararen erdialdean dago, Espainiako iparraldean, eta mugakide ditu Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Errioxa, Nafarroa Garaia, Valentziako Erkidegoa eta Frantzia. 2005ean, 1.270.036 biztanle zituen.

Hiru eremu nagusi ditu Aragoik: Pirinioaldea, iparraldean; Ebro harana, erdialdean eta Iberiar Mendilerroa, hegoaldean. Pirinioaldean (50 km luze) daude mendikate horretako gailurrik garaienak (Monte Perdido, 3.355 m; Maladetak, Aneto mendia, 3.404 m). Pirinioetako haran sakon eta kanoien hegoaldera zabaltzen dira Ebro haranaren bitarteko goi ordoki idorrak (Huesca). Erdialdean zabaltzen dira Ebro ibaiak ureztaturiko zabaldiak (Zaragoza) eta hegoaldean Iberiako Mendiak osaturiko goi ordokia agertzen da (Calatayud, Teruel, 1.000 m).

Ebro ibaiak Aragoiko ibai eta lakuen urak eramaten ditu, eta Mijares eta Turia ibaiekin batera Mediterraneoan isurtzen du ura. Ibaiak ureztatze lanetan eta ur energia sortzaile gisa erabiltzen dira. Ebroren adar nagusiak Aragoi, Gállego, Segre, Xaló, Jiloca eta Cinca dira.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ordesako ikuspegia.

Erkidegoko klima mediterraneo-kontinentala da, eurite irregular, bero kontraste handi eta haize indartsuekin. Idorra da, mendilerroek eragozten baitute Atlantiko nahiz Mediterraneo aldetako haize lasterren sarrera.

Landaretza erliebearekin batera aldatzen da: baso borealak eta lore mediterraneoak ditu.

Monegros basamortua.

Pirinioak (Biarno, Pirinio Garaiak, Ariège), iparraldean; Euskal Herria (Nafarroa eta Zuberoa) eta Gaztela eta Leon, ipar-mendebaldean eta mendebaldean; Katalunia eta Valentzia, ekialdean eta Gaztela-Mantxa, hegoaldean.

Aragoi hiru probintziatan banatuta dago:

  1. Zaragoza: 917.288 biztanle (2006).
  2. Huesca: 218.023.
  3. Teruel: 142.160.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Aragoiko udalerrien zerrenda»

Jarduera nagusia nekazaritza da, Ebro haranean finkatua bereziki (mahastiak, oliba, alpapa, azukre-kanabera). Mahatsondo eta olibondoak landatu dira orain berri ureztaturiko eremuetan (urtegi berriak, Plan Aragón izenekoa). Pirinio aldean, garagar eta oloa lantzen badira ere, abere hazkuntza nagusia da. Mea baliabide urrikoa da (lignitoa, Teruel; burdina, Ojos Negros). Zaragoza industria gune aipagarriena da.

Sakontzeko, irakurri: «Banu Qasi»

Aragoiko jatorrizko lurraldea, Aragoiko konderria, Huesca ipar-mendebaldeko Pirinioetako haranek (Anso Berari, Hecho, Canfranc eta Tena) eta Jaka inguruak osaturiko eremuan sortu zen, Gállego ibaiadarraren eta Nafarroako Erronkari ibarraren artean (Aragoi ibaiaren goi arroa), Biarnoren hegoaldean. Jatorriz euskaldunak bide zirelarik, Nafarroari lotua ageri da Aragoiko konderria IX. mendean.

Pirinioetako haranetan, iakatarren euskal tribua bizi zen, eta euskaldun iraun zuen; haien hegoaldean, biztanle iberiarrek erromanizatze prozesu azkarra izan zuten (K.a. 100), Zaragoza (Cesar Augusta) hiri nagusi bihurtuz. Bisigodoak (470) eta arabiarrak (714) nagusitu ziren Inperio erromatarra banatu ondoan (Zaragoza izan zen arabiarrek Europa iparraldearen konkista abiatzeko aukeratu zuten hiria).

VIII., IX. eta X. mendean zehar, Tuteran bere hiriburua zeukan Banu Qasi sendi musulmandar boteretsuak Aragoiko Ebro aldeko eta lehendabiziko garaietan Pirinio aldeko Aragoiko lurrak bere menpe izan zituen.

Aragoiko erreinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Aragoiko Erresuma»
Aragoiko armarriaren 1499ko irudia
Aragoiko Foru eta Legeen Bilduma (1592)

Aragoiko Erresumak, Bartzelonako konderriarekin batera, Aragoiko Koroa sortu zuen XII. mendean, erreinua oso independentea izan zen eta bere instituzio, foru eta eskubideak XVIII. mendeko Espainiako Ondorengotzaren Gerrara arte mantendu zituen.

Iruñeko erreinuari lotua egon ondoan, Aragoiko konderria beregain bihurtu zen 1035. urtean, Antso III.a Handiak Ramiro bere ezkontzaz kanpoko semeari oinerdekotzan utzi ondoan. Ramiro I.a Aragoikoak (1035-1063) eta Antso Ramirez bere semeak (1063-1094), bereganatze eta konkista politika bultzatu zuten, Nafarroako erreinutik urrunduz (Antso Nafarroako erregearen hilketaren ondoan bereziki, 1076). Pirinioetako haranak aurrenik eta gero Zaragoza hartu ondoren (Alfontso I.a Borrokalaria, 1104-1134), Aragoiko erreinua eta Bartzelonako konderria batu egin ziren ezkontza bidez 1137an (Ramiro II.aren alaba eta Erramun Berenger IV.aren arteko ezkontza), Rosselló (Ipar Katalunia) 1172an elkartu zelarik. Batasun honek iraun zuen bitartean (1410. urtea arte) Aragoi eta Katalunia Mediterraneo aldera begira egon ziren beti. Navas de Tolosa guduaren ondoan (1212), Balear Uharteak (1229-1230), Valentziako erreinua (1238), Sizilia (1282) eta Sardinia (1325) hartu zituzten. 1410ean Martin I.a hilik, iraungi zen dinastia kataluniarra eta bi urtez erregerik gabe egon ondoan, Fernando printze gaztelarra egin zuten errege (1412-1416), dinastia gaztelar bati hasiera emanez. Alfontso V.a Bikainaren erreinuan Napoliko erreinua konkistatu zen (1442) eta Fernando II.a Katolikoak (1479-1516) behartu zuen, Elisabet I.a Gaztelako erreginarekin ezkonduz, Aragoi, Katalunia eta Gaztelaren arteko batasuna, gaztelarren betiko ametsa egia bihurtuz. XVII. mendean porrot egin zuen Aragoi Gaztelatik bereizteko azken asmoa: Luis XIII.a Frantzia eta Nafarroa Behereko erregearen laguntzaz betiere, konspiratzaileek Hijarko dukea ezarri zuten Aragoiko errege, Frantziako koroak Nafarroa Garaia, Rosselló eta Sardinia hartu zituen bitartean. Konspirazioa argitara ekarririk, Carlos de Padilla, Mazarinen aurreko gestioak egin zituen gizona, atxilotu, epaitu eta burua mozturik hil zuten Madrilen 1648ko abenduaren 5ean. Pirinioetako Bakeak (Faisaien Uhartea, 1659) zehaztu zituen Frantzia eta Espainia artean egun ezagutzen diren mugak.

1978tik Espainiako autonomia erkidego bat da Zaragoza, Huesca eta Teruelgo probintziek osatutakoa. 33 eskualdetan (comarca) banatzen da eta hiriburua Zaragoza da.

1999ko abuztuaren 2tik Marcelino Iglesias Aragoiko presidentea da.

Aragoiko Gorteak (Aljaferia jauregia)
Aragoiko hizkuntzak.

Aragoiko hizkuntza nagusia eta lurralde osoan mintzatzen dena gaztelania da. Hala ere, zonalde batzuetan aragoiera eta katalana ere hitz egiten dira. Goi Aragoiko haranetako (Anso eta Hecho haranetatik Benasqueraino) jatorrizko hizkuntza, bearnesa eta aranerarekin erlazionaturiko okzitaniera mota bat da. Baztertua eta patois modura tratatua, goi-aragoeraz mintzo diren hiztunak gutxi eta adinduak dira. Katalanez mintzo dira, bestalde, Huesca ekialdea eta Lleida arteko muga herri aragoitarretan (Benabarretik ekialdera).

Aragoiko erromantzearen gaztelaniatze prozesua laster hasi zen (XIII. m.) eta egun dialekto ezaugarri batzuk baizik ez dira geratu aragoitarren gaztelanian. Espainiarrek dialecto navarro-aragonés ere deitua, erromantze molde hori Nafarroako Ebroaldeko Erriberan zabaldu bide bazen ere, Nafarroa gehiena euskalduna izateaz gainera, errege-jendeak eta Gorteek erabiltzen zuten beste hizkuntza ez zen aragoera, okzitaniera mota bat baizik.

2009ko azarotik, aragoiera eta katalana Aragoiko "berezko hizkuntza original eta historikoak" dira Aragoiko hizkuntzak erabili, babestu eta bultzatzeko legearen arabera. Lege horrek ez du aragoieraren zein katalanaren koofizialtasunik jasotzen, baina hizkuntza horien lurraldeetan eskubide batzuk onartzen ditu[3].

Hortaz, Aragoiko hizkuntzak hauek dira:

Tradizionala eta folk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste estilo batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste abeslari garaikide batzuen artean Miguel Fleta, Enrique Bunbury eta Amaral ditugu. Pop taldeen artean, berriz, Héroes del silencio nabarmendu zen 1980ko hamarkada eta 1990ekoaren bitartean.

Sakontzeko, irakurri: «Aragoiko literatura»

Gaztelaniazko egile klasikoen artean azpimarratzekoak dira Joaquin Costa eta Baltasar Gracian. Garaikideen artean, bestela, Ramon J. Sender eta Soledad Puertolas ezagunenetarikoak dira.

Aragoierazko literaturari dagokionez, azkenik, Francho Nagore nabarmentzekoa da gaur egungo idazleen artean. XIV. mendean bizi izan zen Juan Fernandez de Heredia ere aipatzekoa da.

Aragoitar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2023.11.15
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman 10/2009 Legea izeneko erreferentziarako

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]