Askatasunaren plaza (Iruñea)
Itxura
Askatasunaren plaza | |
---|---|
Askatasunaren plaza, Korearra eskultura eta Eroritakoen monumentua. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°48′35″N 1°38′07″W / 42.80968°N 1.63539°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1920 |
Arkitektura | |
Askatasunaren plaza Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen plaza bat da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016. urterarte izena Tomás Domínguez Arévalo, Rodeznoko kondea, lurjabe, karlista eta politikari frankistaren omenez zeraman.[1]
2016ko apirilaren 14an, urte bat lehenago Udal Batzarrean onartutako ekimenez, gaur egungo Askatasunaren plaza izenez berrizendatu zuten[2]
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Zabalgunean dago, Karlos III.aren etorbidearen amaieran.
Plaza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plaza honetan Eroritakoen monumentua eta Jorge Oteiza gipuzkoar eskulturgilearen Korearra (1950) izeneko monumentua dago.
Azken urteotan, plazaren izena Ezkabako Ihesaldia plaza izenera aldatzeko hainbat ekimen burutu izan dira, 2009an aldaketa honen aldeko 4.200 sinadura bildu zirelarik.[3]
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Rodezno Kondearen plaza eta Eroritakoen monumentua.
-
Korearra (1950, Jorge Oteiza).
-
Rodezno Kontea plazako plaka elebiduna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Las verdades del Conde de Rodezno que Barcina oculta. 2010eko maiatzaren 20. Gara.net (Gaztelaniaz)
- ↑ Ostegunean aldatuko diote izena Iruñeko Rodezno Kondearen plazari. 2016ko apirilaren 11. Berria.info
- ↑ 4.200 firmas para renombrar la plaza Conde de Rodezno. El Ayuntamiento de Pamplona debatirá el jueves la moción del autobús de la memoria. Noticiasdenavarra.com (Gaztelaniaz)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |