Axpuru
Axpuru | |
---|---|
Euskal Herria | |
Axpururen ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Donemiliaga |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′41″N 2°26′51″W / 42.91147°N 2.44762°W |
Garaiera | 675 metro |
Axpuru Arabako ipàrraldean dagoen herria da, Donemiliagako udalerrikoa. Itsasoaren mailatik 675 metrora dago eta 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 29 biztanle zituen, eta 2015ean 26.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak Donemiliagako Larrearekin egiten du muga mendebaldean, Barriarekin ekialdean, Zuhatzurekin hegoaldean eta Elgeako mendilerroarekin iparraldean.
Mendebalderantz Hermua 2,7 kilometrora eta Larrea 1,4 kilometrora daude eta ekialderantz Narbaxa 2,3 kilometrora.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2015 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
36 | 37 | 34 | 29 | 31 | 32 | 30 | 29 | 29 | 26 |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Joan Bataiatzailearen eliza: Herriko eraikinik nabarmenena da, XVI. mendekoa. Erretaula gotiko berantiarra da, 1525-1530ean egindakoa, pizkundetar osagai batzuekin. 1972-1974an zaharberritze lan sakonak egin zituzten, eta berriro ere 2006 eta 2007an.
- Agirre baserria dago, baita Lomendi eta Maiza ere, XVII. eta XVIII. mendeko bi zatiko landa-etxeen estiloan egindakoak.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Herriko ikuspegi orokorra.
-
San Joan Bataiatzailea eliza.
-
Elizaren ataria.
-
Elizaren leiho bat.
-
Elizako erretaula.
-
Axpuruko etxea.
-
Axpuruko ikuspegia udan
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donemiliagako herriak | ||
---|---|---|
Adana • Axpuru • Barria • Bikuña • Durruma • Egilatz • Erdoña • Galarreta • Luzuriaga • Mezkia • Munain • Narbaxa • Okariz • Txintxetru • Uribarri Jauregi • Zuhatzu Donemiliaga |