Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Zuia

Koordenatuak: 42°58′55″N 2°49′57″W / 42.9819°N 2.8325°W / 42.9819; -2.8325
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuia
 Araba, Euskal Herria

Zuiako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaGorbeialdea
Izen ofiziala Zuia
AlkateaUnai Gutierrez Urkiza (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01130
INE kodea01063
Herritarrazuiar
Kokapena
Koordenatuak42°58′55″N 2°49′57″W / 42.9819°N 2.8325°W / 42.9819; -2.8325
Map
Azalera122,49 km²
Distantzia20 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria2.343 (2023)
13 (2022)
alt_left 1.112 (%47,5) (%50,8) 1.190 alt_right
Dentsitatea19,91 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 15,68
Zahartze tasa[1]% 20,38
Ugalkortasun tasa[1]‰ 24,12
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,87 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,81 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 27,71 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 5.8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 13.07 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zuia.com


Zuia Araba iparraldean dagoen udalerria da, Zuia-Gorbeialdea eskualdeko handiena. Gasteiztik 18 bat kilometrora dago. Haren herriburua Murgia da.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuia Gorbeiaren magalaren inguruan dago, eta Arabako mendirik altuenera igotzeko abiapuntua da. Arrato eta Badaiakoa udalerriaren muga naturalak dira, eta aipatzekoa da haranaren erdialdean dagoen Atxabal-Oroko mendigunea.

Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Baias ibaia da.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaten da Erdi Aroko ganboatar eta oinaztarren arteko gatazka odoltsuek Zuian izan zutela sorrera[4].

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuiako udalerria honako 13 herriez osatua dago, biztanleen kopuruaren arabera:

  1. Murgia (udalburua): 1.169 biztanle 2007an.
  2. Sarria: 310 bz.
  3. Bitoriano: 255 bz.
  4. Ametzaga: 245 bz.
  5. Markia: 68 bz.
  6. Domaikia: 61 bz.
  7. Gillerna: 49 bz.
  8. Lukiano: 49 bz.
  9. Jugo: 47 bz.
  10. Aperregi: 44 bz.
  11. Zarate: 33 bz.
  12. Altube*: 29 bz.
  13. Ziorraga*: 13 bz.

(* Altube —lehen Monreal de Zuya gisa ere ezaguna— eta Ziorraga auzo gisa har daitezke, ez baitute kontzeju izaerarik.)

XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zuiako populazioari dagokionez. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietarako izandako emigrazioaren ondorioz.

1980ko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio altuen ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira, batez ere Murgira eta haren inguruetara. Horrek populazioa handitzea eragin zuen. Hala ere, populazio berri horren gehienak ez zuen lanik egiten udalerrian, Gasteizen baizik, eta udalerria lo-hiri bihurtu zen biztanle horientzat.

Zuiako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Zuian»
Zuiako udaletxea Murgian.

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko hauteskundeen ondorengo Zuiako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
6 / 11
591 (% 46,53)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 11
371 (% 29,21)
Zuiak Batzen Gaitu (ZBG)
1 / 11
161 (% 12,68)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
81 (% 6,38)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 11
66 (% 5,20)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz)

Hauek izan dira Zuiako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Ignacio Oregui Goenaga[5][6][7] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ignacio Oregui Goenaga[5][6] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Luis Apodaca Vea[5][6] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Patxi Goikoetxea Burutxaga[5][6][8] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Patxi Goikoetxea Burutxaga[5][9] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Unai Gutierrez Urkiza[5][10][11] 2011 2015 Bildu
Unai Gutierrez Urkiza[5][12][13][10][11] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Unai Gutierrez Urkiza[5][13][14][10][11] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Unai Gutierrez Urkiza[11][15] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
14 Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta) Izarra
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
3 Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduña
5 Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegi Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Zuiako udal pilotalekua.

Zuiako hizkuntza nagusia euskara izan da XIX. mende arte; bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera zen, eta XX. mendean atzerakada nabarmena izan zuen, erabat galtzeraino. Mende haren azken laurdenean abiatutako berreskuratze prozesuaren ondorioz, gaur egun zuiarren % 48,7 inguru da euskalduna, eta hiztun horiek biltzeko asmoz sortua da Bidabarri euskara taldea.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jugatxiko baseliza (Jugo).

Zuiar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Zuiako aisialdiari buruzko informazioa Zuiako Kuadrillaren webgunean. Bertan, ganboatar eta oinaztarren inguruko aipamena egiten da.
  5. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  6. a b c d e f g «Zuia» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  7. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 358 or..
  8. (Gaztelaniaz) «El Estado destina este año 1,5 millones de euros a los embalses de Korrosparri y Zuia» El Correo 2006-01-04 (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  9. (Gaztelaniaz) «Los pueblos urgen más ayudas forales para impulsar equipamientos y servicios sociales» El Correo 2007-09-03 (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  10. a b c (Gaztelaniaz) «Unai Gutiérrez levanta la makila en su tercer mandato» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  11. a b c d «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution - Gorbeialdea» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  12. (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  13. a b (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  14. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  15. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  16. Bitorianoko 17 zenbakia duen baserriaren izendapena monumentu gisa Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa