Azitaingo geltokia
Azitain | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Barrena kalea, 21; 20600 | ||||||||||||||
Udalerria | Eibar, Gipuzkoa | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Gunea | 4. gunea (Mugi) 5. gunea (BGP) | ||||||||||||||
Irekiera | 2012ko irailaren 7a | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||
Nasak | 1 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar | ||||||||||||||
Lurraldebus | DB04 Mallabia - Ondarroa DG05 Gasteiz - Eibar DG11 Arrasate - Eibar | ||||||||||||||
Udalbus | 58 Express 59 Auzoetatik |
Azitain[1] Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko tren geralekua da, Eibar udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Gaur egungo geralekua 2012ko irailaren 7an ireki zen, eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunean eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago.
Nasa zentraleko geralekua da.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geralekuak sarbide bakarra du, Ego ibaiaren gaineko zubia gurutzatuta trenbideen azpiko bestibulura sarrera dagoela. Bestibulutik nasa zentralera igotzeko eskailera zein igogailua erabil daiteke.
Geltoki berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko udazkenean Euskal Trenbide Sareak Eibar-Azitain trenbide tartea bikoizteko eta Txarakuako pasonibela kentzeko lanak hasi zituen. Horrekin batera, Eibarko geltokia zaharberritzeko lanak eta Azitaingo geraleku berria eraikitzen hasi ziren. Geraleku berria birkokatzea erabaki zen, zerbitzu hobea eskaintzeko. Hala, geralekua aurrekotik 230 metrora dago.
Ordura arte zegoen geralekuak nasa bakarra zuen, eta trenbidea gurutzatu beharra zegoen nasara heltzeko. Trenbideari dagokionez, trenbide bakarreko tartea zegoen.
2012ko irailaren 7an, Eibarko geltokiarekin batera, geraleku berria ireki zen.[2] Geraleku berriak 80 metro luze den nasa zentrala du, alde bietatik trenbide bana dagoelarik. Nasen arteko komunikazioa trenbidearen behetik dagoen pasabidetik egiten da. Pasabidea eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.[3]
Lotuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geralekuaren kanpoaldean, zubia gurutzatuta, Udalbus eta Lurraldebus zerbitzuak hornitzen dituen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:
- 58 Debegesa - Azitain - Amaña (Udalbus Express)
- 59 Azitain - Amaña (Auzoetatik)
- DB04 Mallabia – Deba - Ondarroa
- DG05 Gasteiz – Arrasate – Eibar
- DG11 Arrasate – Eibar
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ El Correo. «La centenaria estación de tren y la de Azitain entran en servicio el viernes» (Noiz kontsultatua: 2013-03-03).
- ↑ Eusko Jaurlaritza Irekia. «Eibarko eta Azitaingo geltoki berriak eta Txarakua-Azitain zatiaren desbideraketa zerbitzua eskaintzen hasi dira» (Noiz kontsultatua: 2013-03-10).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ El Correo. «La nueva estación de Azitain estará operativa después del verano de 2011» (Noiz kontsultatua: 2013-03-10).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azitain
- Eibar
- E1 linea (Euskotren)
- 1D linea (Euskotren)
- Euskotren Trena
- Eusko Trenbideak
- Udalbus
- Lurraldebus