Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Zarauzko geltokia

Koordenatuak: 43°17′04″N 2°10′16″W / 43.284347°N 2.171207°W / 43.284347; -2.171207
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zarauzko geltokia
Euskotren Trena
Bilboko aldirien sarea
Kokapena
Koordenatuak43°17′04″N 2°10′16″W / 43.284347°N 2.171207°W / 43.284347; -2.171207
Map
Geltokia
Geltokia <Linea> Geltokia
San Pelaio-Zarautz geltokia
Amara-Donostia geltokia
E1 linea (Euskotren)Zumaiako geltokia
Matikoko geltokia

Zarautz Euskotrenen E1 eta 1K lineei dagokien lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, udalerriko tren geltoki nagusia izanik. Geltokia, jatorriz 1895ean inauguratuta, Mugi sistemaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.

Hiru trenbide eta bi nasa ditu, bata izkinekoa eta bestea zentrala, eta nasa aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da. 2018ko azarotik geltoki berria eraikitzeko proiektua idazten ari da, eta horren arabera pasonibela ezeztatuko da, trenbideen azpitiko pasabide batek ordeztuta. Geltoki berriarekin batera irisgarritasuna bermatuko da.[1]

1895ean Donostiatik trena iritsi zen lehenengo aldiz, eta bi urte geroago Zarautz-Deba trenbidea osatu zen. Ordukoa da gaur egungo geltokiaren eraikina.

Geltokiak eskailera zein arrapala bidezko sarbideak ditu.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Sarbide erabilgarria  Lapurdi kalea, 2 (geltokiko eraikinaren ezkerraldean)
  • Eskailera bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Lapurdi kalea, 2

Geltoki berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko irailean Zarauzko Udalak Euskal Trenbide Sareari geltoki berria egiteko proposamena aurkeztu zion, eta bi aldeek 2018an geltokia moldatzeko hitzarmena adostu zuten. Adostutako hitzarmenaren bidez, ETSk eta Udalak bere gain hartu dute eraikuntza proiektua idaztearen kostua.[2]

2018ko azaroaren 15ean eraikuntza proiektua idazteko zerbitzua esleitu zitzaion SENER ingeniaritzari, 150.000€ko aurrekontuaz eta 12 hilabeteko epeaz.[3] Horren arabera, gaur egungo geltokiaren kokapen berean geltoki berria proiektatuko da, 80 metro luzerako bi alboko nasa eta bazterbide batekin. Geltokira sarbidea trenbideak azpitik gurutzatuko dituen oinezkoentzako pasabide zabal batetik egingo da, bertan bestibulua eraikita. Bestibulua eskaileraz zein igogailuz hornitu da nasetara heltzeko, irisgarritasuna bermatuz.

Proiektuak bi lan biltzen ditu: batetik, gaur egungo tren geltokia botako dute, eraikin berria egiteko. Bestetik, trenbide azpiko pasabide bat egingo dute, Salberdin, Lapurdi eta geltokiko parkea lotuz. Pasabideari esker, Bilboko noranzkora doazen bidaiariek ez dute trenbidea gurutzatu beharko. Pasabide hori oinezkoentzat eta bizikletentzat izango da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Press, Europa. (2018-06-01). «Eusko Jaurlaritzak eta Zarauzko Udalak geltoki berriaren proiektuaren kontratazioa adostu dute» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  2. a b «Hitzarmena adostu dute Zarauzko udalak eta ETSk, tren geltoki berriaren proiektua idazteko» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  3. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. (2018-09-03). «Zarautzen geltoki berria eraikitzeko proiektua idazteko zerbitzua» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]