Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Belaia

Koordenatuak: 54°32′20″N 59°02′59″E / 54.539°N 59.04964°E / 54.539; 59.04964
Wikipedia, Entziklopedia askea
Belaia
Бе́лая (ru) Ағиҙел (bk) Агыйдел (tt)
Datu orokorrak
Garaiera58 m
Motaibai
Luzera1.430 km
Geografia
Map
Koordenatuak54°32′20″N 59°02′59″E / 54.539°N 59.04964°E / 54.539; 59.04964
Honen parte daEuropar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Baxkortostan
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera142.000 km²
Arro hidrografikoaVolga Basin (en) Itzuli
Ur-emaria950 m³/s
Bokalea
()
Kama ibaia eta Nizhnekamsk urtegia

Belaia edo Agidel (errusieraz: Бе́лая ; baxkireraz: Ағиҙел; tatareraz: Агыйдел; latinez: Ağidel) Errusiako erdi-mendebaldeko ibaia da, Bashkortostan errepublika zeharkatzen duena. 1.430 kmko ibilbidea du eta Kama ibaiaren adarrik luzeena da[1].

Hego-mendebaldeko Uraletan du iturria, Iremel mendiaren magalean, eta hego-mendebalderantz doa ibar estu batean zehar. Ondoren, iparralderantz biratu eta harana zabaltzen da[1]. Neftekamsketik hurbil Kama ibaira isurtzen da. Ibaiadar nagusia Ufa du. Bere bazterretan dauden hiri nagusiak Beloretsk, Sterlitamak, Ufa eta Birsk dira.

Turkierazko izenak «Volga zuria» esan nahi du eta errusierazkoak «Ibai zuria».

Belaiaren emaria 105 urtez, 1881-1985 bitartean neurtua izan da Birsken, ahotik 150 km hego-ekialdera[2]. Puntu horretan drainatutako eremuak 121.000 km² ditu, arro osoaren %85a. Urteko batez besteko emaria 844 m³ segundokoa da. Emari handiena maiatzean du (3.421 m³/s) eta txikiena otsail eta martxoan (262 m³/s).

Belaiaren batez besteko emariak (/s) Birsken neurtuak
Datuak: 1881 eta 1985 artean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Belaya River[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
  2. Belaia Birsken Webworld.unesco.org

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]