Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Belatxiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belatxiki
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaCorvidae
GeneroaColoeus
Espeziea Coloeus monedula
(Linnaeus, 1758)[1]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera0,65 m
Kumaldiaren tamaina4
Errute denbora20 egun
BasionimoaEurasian Jackdaw (en) Itzuli
Coloeus monedula

Belatxikia (Coloeus monedula edo Corvus monedula) corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegaztia da. Corvus generoko espezierik txikiena da (34-39 cm luze). Lumadi beltz edo gris iluna. Garondo, lepo eta masailak gris argiak. Helduek iris txuria dute. Hots ohikoena chyak-chyak edo kak-kak metaliko eta karrankarria da[2].

Belatxikiak oso banaketa zabala du: Afrikako ipar-mendebaldea, ia Europa osoa, Iran, Indiako ipar-mendebaldea eta Siberia. Populazio gehienak sedentarioak badira ere, ipar eta ekialdekoak migratzaileagoak dira. Oso bizileku desberdinetan ikus daiteke: zuhaiztun estepa, nekazal eremu, larre, itsaslabar eta herrietan. Euskal Herrian isurialde mediterraneoan bizi da.

Elikadura: ornogabeak (intsektu heldu eta larbak, barraskiloak, armiarmak), karraskari txikiak, arrautzak, txitak, haziak, zerealak, fruituak eta haratustela (errepideetan hildako animaliak batez ere)[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) IOC Master List
  2. Mullarney, Killian; Svensson, Lars; Zetterstrom, Dan; Grant, Peter (1999). Collins Bird Guide. Collins. p. 335. ISBN 0002197286
  3. J. D. Lockie "The Food and Feeding Behaviour of the Jackdaw, Rook and Carrion Crow." The Journal of Animal Ecology. 25:2 (Nov., 1956), pp. 421-428

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]