Berreaga
Berreaga/Berreagamendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 364 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′03″N 2°51′08″W / 43.3175°N 2.8522°W |
Mendikatea | Berreagako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Artebakarratik |
Berreaga mendilerroak Txorierri eta Butroe haranak banatzen ditu. Bere mendirik altuenak 364 metroko altuera du. Berreaga mendiak muga egiten du Derio, Zamudio, Mungia eta Gamiz-Fika herrien artean.
Igotzeko hiru bide nagusi daude: Derioko Artebakarra auzotik, Mungiako Laukariz auzotik eta Zamudioko Geldo auzotik.
2013ko uztailaren 16an Eusko Jaurlaritzak bertoko Herrixka Gotortuaren eta Nekropoliaren Gune Arkeologikoa monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1], monumentu-multzo kategoriarekin. bertan gizakiaren okupazioaren aztarnak aurkitu dira Burdin Arotik, Kristo aurreko III. eta I. mendeen artean, eta Bizkaian garai horretan aurkitutako hileta-hilarrien bilduma onena.[2]
Karistiarrena izandako balizko lurraldean dago[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kultura Ondasun izendapena EHAAn
- ↑ (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (2011-10-30). «Más que estelas en Berreaga» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
- ↑ Peñalver Iribarren, Xabier; Uribarri Agirrebengoa, Eloisa. (2022). «Caristios» Auñamendi Eusko Entziklopediara.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |