Bibliako aipuak
Biblia aipatzen denean, normalean liburuaren izena (liburua, Bibliaren zentzuan alegia) aipatzen dugu (batzuetan laburdurarekin), gero kapitulu-zenbakia eta, koma baten ondoren, bertset zehatza edo marratxoz banatuta, zein bertsetatik zenbatgarreneraino den pasarte zehatza.
Bibliaren zein bertsioz ari garen ere aipagarria izan daiteke. Euskararen kasuan, erreferentziazko testutzat har daitekeena Elizen Arteko Biblia da, euskara batuan argitaratua.
Adibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adibidez, Nehemias 6, 10-14 aipuak adierazten du Nehemiasen liburuko pasarte bat, 6. kapituluko 10. eta 14. bertseten artekoa, non Nehemias profetak dioen Xemaiasen etxera joan zela.
Hortaz, aurreko pasartearen aipua, hementxe dugu:
Egun batez, Mehetabelen iloba eta Delaiasen seme zen Xemaiasen etxera joan nintzen, berak etortzerik ez zuela eta. Hark esan zidan:
–Bil gaitezen biok Jainkoaren etxean, tenplu barruan, eta itxi ditzagun ateak, etsaiak zu hiltzera baitatoz; gaur gauean bertan etorriko dira.
Erantzun nion:
Ni bezalako batek ez du ihes egiten. Eta naizena izanik, ez naiteke tenplura joan, bizirik ateratzeko; inolaz ere ez!
Izan ere, konturatu nintzen aholku hori ez zidala Jainkoak eraginik ematen, Tobiasek eta Sanbalatek erosita baizik. Beldurra sartu nahi zidaten eta, hark esan bezala jokatuz, bekatua eragin. Horrela, belztu egingo zuten nire izena, eta neu lotsarazi.
«Gogoan izan, ene Jainko horrek, Tobiasek eta Sanbalatek egin didatena! Gogoan izan Noadias profetesa eta beldurra sartu nahi zidaten beste profetak ere!»
—Elizen Arteko Biblia, Nehemias 6, 10-14.[1]
Laburdurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohikoa da, halaber, laburdurak erabiltzea Bibliako liburu izenen ordez. Goiko pasarte hori, hortaz, Ne 6, 10-14 laburdurak ere adierazten du. Wikipedia honetako kodean ere aipu zuzenak egin daitezke: Ne 6:10-14
Hona laburduren taula bi, euskarazkoak beste hizkuntza batzuetako batzuekin alderatuz (lau hizkuntzetakoak Biblija.net webgunetik hartuak[2]):
Itun Zaharrekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itun Zaharreko liburua | eus | esp | fra | eng |
Hasiera | Has | Gn | Gn | Gen |
Irteera | Ir | Ex | Ex | Exo |
Lebitarrena | Lb | Lv | Lv | Lev |
Zenbakiak | Zen | Nm | Nb | Num |
Deuteronomioa | Dt | Dt | Dt | Deu |
Josue | Jos | Jos | Jos | Jos |
Epaileak | Epa | Jue | Jg | Jdg |
Rut | Rt | Rt | Rt | Rth |
1 Samuel | 1 Sm | 1 S | 1S | 1 Sam |
2 Samuel | 2 Sm | 2 S | 2S | 2 Sam |
1 Erregeak | 1 Erg | 1 R | 1R | 1 Ki |
2 Erregeak | 2 Erg | 2 R | 2R | 2 Ki |
1 Kronikak | 1 Kro | 1 Cr | 1Ch | 1 Chr |
2 Kronikak | 2 Kro | 2 Cr | 2Ch | 2 Chr |
Esdras | Esd | Esd | Esd | Ezr |
Nehemias | Ne | Neh | Ne | Neh |
Ester | Est | Est | Est | Est |
Job | Jb | Job | Jb | Job |
Salmoak | Sal | Sal | Ps | Psa |
Esaera Zaharrak | EsZ | Pr | Pr | Pro |
Kohelet | Koh | Ec | Ec | Ecc |
Kantarik ederrena | Kt | Cnt | Ct | Sng |
Isaias | Is | Is | Es | Isa |
Jeremias | Jr | Jer | Jr | Jer |
Negar Kantak | Nk | Lm | Lm | Lam |
Ezekiel | Ez | Ez | Ez | Ezk |
Daniel | Dn | Dn | Dn | Dan |
Oseas | Os | Os | Os | Hos |
Joel | Jl | Jl | Jl | Jol |
Amos | Am | Am | Am | Amo |
Abdias | Ab | Abd | Ab | Oba |
Jonas | Jon | Jon | Jon | Jon |
Mikeas | Mi | Miq | Mi | Mic |
Nahum | Na | Nah | Na | Nah |
Habakuk | Hab | Hab | Ha | Hab |
Sofonias | So | Sof | So | Zeph |
Ageo | Ag | Hag | Ag | Hag |
Zakarias | Za | Zac | Za | Zech |
Malakias | Ml | Mal | Ml | Mal |
Itun Berrikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eta Itun Berriari dagokionez:
Itun Berriko atala | eus | esp | fra | eng |
Mateo | Mt | Mt | Mt | Mt |
Markos | Mk | Mc | Mc | Mk |
Lukas | Lk | Lc | Lc | Lk |
Joan | Jn | Jn | Jn | Jn |
Eginak | Eg | Hch | Ac | Act |
Erromatarrei | Erm | Ro | Rm | Rom |
1 Korintoarrei | 1 Ko | 1 Co | 1Co | 1 Cor |
2 Korintoarrei | 2 Ko | 2 Co | 2Co | 2 Cor |
Galaziarrei | Ga | Gl | Ga | Gal |
Efesoarrei | Ef | Ef | Ep | Eph |
Filipoarrei | Flp | Flp | Ph | Phil |
Kolosarrei | Kol | Col | Col | Col |
1 Tesalonikarrei | 1 Ts | 1 Ts | 1Th | 1 Th |
2 Tesalonikarrei | 2 Ts | 2 Ts | 2Th | 2 Th |
1 Timoteori | 1 Tm | 1 Ti | 1Tm | 1 Tim |
2 Timoteori | 2 Tm | 2 Ti | 2Tm | 2 Tim |
Titori | Tt | Tit | Tt | Tit |
Filemoni | Flm | Flm | Phm | Phm |
Hebrearrei | Heb | Heb | He | Heb |
Santiago | St | Stg | Jc | Jas |
1 Pedro | 1 P | 1 P | 1P | 1 Pet |
2 Pedro | 2 P | 2 P | 2P | 2 Pet |
1 Joan | 1 J | 1 Jn | 1Jn | 1 Jn |
2 Joan | 2 J | 2 Jn | 2Jn | 2 Jn |
3 Joan | 3 J | 3 Jn | 3Jn | 3 Jn |
Judas | Ju | Jud | Jude | Jud |
Apokalipsia | Ap | Ap | Ap | Rev |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ne 6,1-19 - Elizen Arteko Biblia. BIBLIJA.net - Biblia interneten (Noiz kontsultatua: 2018-01-30).
- ↑ Elizen Arteko Biblia. BIBLIJA.net - Biblia interneten (Noiz kontsultatua: 2018-01-30).