Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Bibliobus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bibliobús Garrigues-Segrià
Garrigues-Segriàko bibliobusa

Bibliobusa liburutegi mugikorreko zerbitzu bat da, lurraldeko herritar guztiei informazioa eta kultura eskuratzea, ikaskuntzari eta irakurketa publikoko ohiturei laguntzea eta abar bermatzen dituena. Aurrez ezarritako eremu geografiko jakin bateko herrien ibilbidea egiten du aldian-aldian, eta liburutegi publikorik ez duten udalerriei edo espetxe, ospitale eta egoitzei ematen die zerbitzua.[1][2]

Euskal orografia kontuan hartuta, ohikoagoak dira Nafarroako herri txikietan, Iparraldean eta landa guneetan. [3]

Ibilgailua

3.000-4.500 dokumenturentzako karga-ahalmena izan dezakete. Barne-espazio handia dute erabiltzaileak sartzeko, liburuzainak barnean izateko eta irakurketa sustatzeko jarduerak egiteko.[4] Halaber, modulu zabalgarria ere izan dezakete, bibliobusaren alboan, kontsulta-zerbitzua edo erakusketa-eremu bat jartzeko.

Warrington Perambulating Library
Warrington Perambulating Library (1860)

1857an, The British Workman egunkariak Kumbriako konderriko liburutegi mugikorreko lehen kasu bat dokumentatu zuen, Ingalaterrako ipar-mendebaldean. Zerbitzu hori George Moore filantropo eta merkatari ingelesak sortu zuen, "literatura ona herri barruan zabaltzeko".[5] Liburutegi mugikorreko beste kasu ezagun bat Warrington Perambulating Library izan zen, Warrington Mechanics' Institute-k 1858an sortua. Warringtonen (Ingalaterra) zaldiek bultzatutako gurdi baten formatua zen gairaiean erabiliena. Helburua bertako liburutegiko mailegu kopurua handitzea izan zen, eta hamabi hilabetean %300 haunditu ziren, 3.000tik 12.000 mailegu izatera.[6] 1872 arte jarraitu zuen zerbitzuak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) «bibliobús» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0084284.xml.
  2. Manifest de la Unesco de la Biblioteca Pública 1994. Col·legi Oficial de Bibliotecaris-Documentalistes de Catalunya 1994.
  3. (Gaztelaniaz) «Repartiendo cultura por Tierra Estella, en 'BiblioBus'» EITB 2022-10-18 (Noiz kontsultatua: 2022-12-04).
  4. IFLA Public Libraries Section. (2010). Pautas sobre Bibliotecas Móviles.. IFLA.
  5. «Article from 'The British Workman' February 1st 1857» Mealsgate.org.uk - The George Moore Connection.
  6. «Warrington's Libraries» Warrington History Society 2016-09-18.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]