Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Boxing Day

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boxing Day
Irudia
Motapublic holiday (en) Itzuli
Eguberritako tradizioak
shopping day (en) Itzuli
Bank holiday
Commemorates (en) ItzuliSecond Day of Christmas (en) Itzuli
Honen parte daBoxing Week (en) Itzuli eta Christmastide (en) Itzuli
EgunAbenduaren 26
Christmas Day (en) Itzuli

Boxing Day (euskaraz: «Kaxa Eguna») urtero, abenduaren 26ean eta Eguberri egunaren ondoren, Erresuma Batuan ospatzen den jaieguna da. Urte osoko egutegian ospatu ohi diren Bank holiday direlakoetako bat da.

Erresuma Batuaz gain, Commonwealth mankomunitateko britainiar eragina duten hainbat herrialdeetan ere ospatu ohi da, hots, noizbait Britainiar Inperioaren barne egon ziren herrialdeak, tartean Kanada, Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrika.

Ingelesezko Boxing Day izenaren itzulpena euskaraz "Kaxa Eguna" edota "Kaxen Eguna" litzateke, eta esanahia hitza beraren jatorriarekin lotura luke.

Mundu anglosaxoietik kanpo, Boxing Day izena edo jaieguna modu okerrean Eguberri egunaren ondoren jendeak jasotako oparien bilgarriak desegin edota zaborrera botatzearekin lotu izan da. Baina benetazko esanahia bestelakoa da.

Jaiegunaren jatorria Erdi Aroan dago. Eguberri ostean, Britainiar Uharteetako jauntxoek jan eta fruitu soberakinak euren morroiei kaxetan eman ohi zietela iradoki izan da. Egun honetan apaizek aurretik karitatez jasotako dohaintzak kaxetan begi bistara ateratzen zituztela ere proposatu da. Beste teoria baten arabera, abenduaren 26ean, langileak, morroiak eta ikasleak euren lantokietara kaxa batekin joaten omen ziren, hartan nagusiak dirua jarriz. Egunaren amaieran, jasotako dirua eguberrietako opari modura elkarren artean banatu ohi zuten.

Erresuma Batuan Boxing Day eguna herrialde honetako taldeek eguberrietako usadiozko partiduak jokatu ohi dituzten eguna da. Ondorioz, futbol zelaiak zaletu eta ikuslez lepo egoten dira, batez ere eta ohitura legez guraso eta seme-alabez. Aldiz, Europako gainontzeko herrialde gehienetan futbolariek eguberrietan atseden edo oporrak hartu ohi dituzte.

Usadioz jaiegun honetan bestelako kirol nahiz ekitaldiak ere ospatu ohi dira, esate baterako errugbi partiduak, zaldi lasterketak, ehiza, etab.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]