Buruko oihal
Buruko oihala emakume askok erabili izan duten jantzi-osagarria da, burua, lepoa eta kokotsa estaltzen dituena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har oihal zuri eta finez egina da, eta apaingarri bezala, hotzaren kontra, edo ilea ez zikintzeko erabil daiteke.
Buruko oihalak aurpegia libre uzten du, beloaren aldean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buruko oihalak Europan Erdi Aroan erabiltzen hasi ziren, emakume ezkonduek ilea erakustea lotsagarritzat hartzen zelako. Buruko oihalak almidoiztatu zitezkeen, edo tolestura bereziak emanez itxura oso elaboratuak hartu; urteekin, alanbrez edo zumez eginiko egiturak ere garatu ziren bolumen handia emateko, Euskal Herriko mengaletan bezala.
Buruko oihalaren erabilerak Europan XV. mendetik aurrera behera egin zuen: garai horietan, emakume italiarrek turbanteak gaza gardenekin ordezkatu zituzten, txirikorda landuak erakutsiz. Handik aurrera moda hedatu zen, eta XX. mendera arte Europako emakumeen artean buruko oihalak ohikoak izan badira ere,[1] gaur egunean erabilpen hau moja batzuen artean baino ez du iraun.[2]
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kristauei buruz, Europatik kanpoko herrialde batzuetako emakumeek oraindik buruko oihala erabiltzen dute hala nola Errusian, Ukrainan, Etiopia, India, Pakistan eta Hego Korea.[3]
Musulmanen artean, emakume askok buruko oihala erabiltzen dute (hijab), aurpegia bistan uzten duena; beste oihal motak ere badaude (burqua, chador, niquab...).[4]
Juduen artean emakume ortodoxo ezkondu askok oihala (tichel) erabiltzen dute.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hazard, Blanche Evans; Earle, Alice Morse. (1904-10). «Two Centuries of Costume in America» The American Historical Review 10 (1): 170. doi: . ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
- ↑ «Woman, Prayer & Head Covering» web.archive.org 2010-03-18 (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
- ↑ «Easter conversions confirm South Korean Church's striking growth :: EWTN News» web.archive.org 2012-06-16 (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
- ↑ (Ingelesez) «Why Hijab?» Al-Islam.org 2012-12-29 (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
- ↑ «Orthodox Jewish women» www.orthodox-jews.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).