Catsuit
Catsuit | |
---|---|
jumpsuit (en) | |
Catsuit-a pieza bakarreko jantzia da, lepotik behera soin guztia eskumutur eta oinetaraino estaltzen duena oso estu, kasu batzuetan bernak edo besoak estali gabe egon daitezkeen arren.[1] Oro har, material elastikoz eginak daude, hala nola, likra, gasa, spandex (1959tik aurrera), latex edo tertziopeloa, baina material ez hain elastikoz ere eginak egon daitezke hala nola larrua edo PVCa. Catsuitak ohikoan ixten dira aurreko edo atzeko kremailera baten bidez.
Erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Catsuit termino ingelesa, beste hizkuntza askotan mailegu gisa erabilia, 1955 edo 1960 artean agertu zen.[2][3] Ez da ezagutzen izenaren jatorria; baina erabiltzaileak har dezakeen felino itxura egon daiteke atzean.[4]
Komikietan eta haien ondorengoetan, bereziki filmetan, bi sexuetako superheroi eta supergaizkileek erabiltzen dituzte katsuitak. Horren adibide dira X-men batzuk, Batgirl eta Black Panther. Oso ezaguna den ikono bat Catwoman da, Batman sortako emakumezko pertsonaia. Rol horretan Michelle Pfeiffer, Halle Berry eta Anne Hathawayk interpretatu dute.[5]
Gaizkile roletan, lehen agerpen ikonikoetako Musidora aktorearen Irma Vep pertsonaiarena izan zen, belusezko catsuitez eta kagulaz agertzen zena.[6] Underworld eta The Matrix filmetako emakumezko pertsonaia nagusiek catsuit-ak jantzi zituzten.[7]
21. mendeko kulturan, catsuitak dominatrixen jantzi estereotipatuetako bat bihurtu dira halaber.
Tenisean, Serena Williamsek catsuit beltza eraman zuen behin 2002ko Estatu Batuetako Irekian eta 2018ko Roland Garros Txapelketan.[8] Teniseko federazio antolatzaileek jantzi mota hori debekatu zuten jarraian, eta jarrera elitista eta sexista gisa salatu zuten hori.[9]
Pop kulturan, emakumezko kantari divek erabili izan dituzte sarri 21, mendean; esate baterako Britney Spearsek catsuit gorri bat izan zuen Oops!... I Did It Again bideoan[10]. Besteak beste, Katy Perry,[11] Cher, Jennifer Lopez, Shania Twain eta Rihanna izan dira catsuitak jantzi dituzten beste kantari batzuk.[12][13][14][15][16].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Latex gorriko catsuita, sinbolo fetitxista.
-
Gizonezko bat catsuitarekin, Black Pantherren cosplay egiten.
-
Lee Meriwether 1966an Catwoman rolean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Catsuit» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-01 data duen 153467774 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Catsuit – Definition and More from the Free Merriam-Webster Dictionary. Merriam-webster.com.
- ↑ «cat suit» Dictionary.com.
- ↑ «catsuit» Merriam-Webster Dictionary.
- ↑ The Sciolist. «catsuit (n.)» Etymology Online.
- ↑ Anne Hathaway wants to slip into the catsuit again. News24 11 de septiembre de 2016.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ortiz Gascón, Iñaki. (2022). «Irma Vep: del látex al terciopelo» El Contraplano (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
- ↑ Underworld (2003) Photo Gallery. iMDb.
- ↑ Why Serena Williams' catsuit ban matters, and what it says about us. CNN.
- ↑ (Ingelesez) Nittle, Nadra. (2018-08-28). «The Serena Williams catsuit ban shows that tennis can’t get past its elitist roots» Vox (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
- ↑ La historia detrás del catsuit rojo de Britney Spears en ‘Oops I did it again’. Infobae 27 de Octubre de 2017.
- ↑ Katy Perry's new tour is totally bonkers with gold horse, pink catsuit and neon wigs
- ↑ Beth Hardie. Celebrity catsuit queens – Mirror.co.uk's top 10. Daily Mirror.
- ↑ J-WOWW! Jennifer Lopez shows off her rear-ly famous curves in a sheer diamante catsuit as she kicks off her world tour
- ↑ Jennifer Lopez's Nearly-Naked Catsuit Gets Catcalls
- ↑ I feel like a woman! Shania Twain, 47, still looks purr-fect in her sequined catsuit in Las Vegas
- ↑ That catsuit's Rated R! Rihanna surprises fans with daring outfit at pre-Super Bowl concert