Chongjin
Itxura
Chongjin 청진시 | |
---|---|
city of North Korea (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ipar Korea |
Ipar Koreako probintzia | Ipar Hamgyong |
Izen ofiziala | 청진시 |
Jatorrizko izena | 청진시 |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°48′00″N 129°46′59″E / 41.8°N 129.7831°E |
Azalera | 269 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 667.929 (2008) |
Dentsitatea | 2.483 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+09:00 |
Hiri senidetuak | Khabarovsk eta Changchun |
Hizkuntza ofiziala | koreera |
Chongjin[1] (koreeraz: 청진시 Cheongjin-si; tɕʰəːŋdʑiːn-ɕiː ahoskatua) Ipar Koreako ipar-ekialdeko hiria eta portua da, Ipar Hamgyong probintziako hiriburua. 2008an 627.000 biztanle zituen, eta herrialdeko hiririk handienetan hirugarrena zen. Japoniarren mende egon zen 1910-1945 bitartean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Japoniako itsasoaren ertzean, eta Songchon ibaiak zeharkatua.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima kontinental hezea dauka, Dwb Köppen sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Chongjin) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 9 | 9 | 19 | 28 | 33 | 33 | 34 | 34 | 32 | 28 | 20 | 13 | 34 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −2 | 0 | 4 | 11 | 16 | 18 | 21 | 25 | 20 | 15 | 7 | 1 | 11.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −9 | −7 | −2 | 3 | 9 | 13 | 18 | 19 | 14 | 7 | 0 | −6 | 4.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −22 | −17 | −14 | −6 | 1 | 6 | 9 | 10 | 4 | −6 | −12 | −18 | −22 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 5 | 8 | 20 | 28 | 71 | 101 | 117 | 201 | 120 | 61 | 23 | 10 | 765 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 9 | 7 | 7 | 9 | 13 | 19 | 19 | 16 | 10 | 7 | 9 | 10 | 135 |
Hezetasuna (%) | 60 | 61 | 64 | 67 | 72 | 83 | 87 | 83 | 75 | 64 | 61 | 61 | 69.8 |
Iturria (1): Weather Reports | |||||||||||||
Iturria (2): Weather Reports (prezipitazioa) |
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi auzotan (구역, guyeok) banaturik dago:
- Cheongam-guyeok (청암구역)
- Pohang-guyeok (포항구역)
- Buyun-guyeok (부윤구역)
- Ranam-guyeok (라남구역)
- Sinam-guyeok (신암구역)
- Songpyeong-guyeok (송평구역)
- Sunam-guyeok (수남구역)
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdeko metalurgia-industriaren egoitza da. Industria (metalurgia, altzairugintza, ontziolak, burdinbiderako gaiak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, kimika industria, ehungintza), arrantza eta merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).