Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ehungintza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ehungintzaren industria, zuntzen, zuntz naturalak eta arroparekin zerikusia duten produktuen  ekoizpenera dedikatzen den industria da. Nahiz eta ikuspuntu teknikotik oinetakoen produkzioa sektore desberdina izan arren, estatistika ekonomikoetan oinetakoen industria ehungintzaren zati gisa sartu ohi da.

Ehun materialak ( zuntzak, hariak, oihalak eta arropa) kontsumo handia duten produktuak dira. Hori dela eta, ehungintzaren eta jantzigintzaren industriak zuzeneko eta zeharkako lanpostu asko sortzen ditu, eta oso garrantzitsua da munduko ekonomian, nahikoa eragina du lanean eta bertan kokatzen diren herrialdeetako langabezia-tasan ere. Industria-sektore polemikoenetarikoa da, bai nazioarteko merkataritza-itunen definizioari dagokionez, bai gutxieneko lan- eta soldata-baldintza batzuk ez betetzeagatik eta etengabe deslokalizatzeagatik ere.

Ehungintzako fabriketan egiten dira lanak eta materialak. Hasieran, lana emakumeek egiten zuten haien etxebizitzan, geroago fabrika hobeagotan eta, azkenik, ilarak egiteko eta jantziak egiteko fabriketan. Gaur egun Latinoamerikako makillaje makinak deitzen dira.

Ehungintza eta fibrilla naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehungintzako manufaktura ondasunen ekoizpen ekonomikoa da, jarduera honetan lehengaiak eraldatu egiten dira, printzipioz, zuntz naturala erabilita ; lihoa, kalamua, kotoia, artilea, zeta, larrua

Jarduera nagusienak, honako hauek dira: landare-zuntzak nahiz animaliak garbitu eta prestatzea, irutea —irundegia—, ehuntzea —oihala erabiliz—, tindategia eta bestelako akaberak. Jantziak prestatzen badira, jantziak egin beharko dira.

Ehungintza industria-iraultzan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria iraultzaren prozesuan ( 18. mendearen bukaeran eta 19. mendearen lehen laurdenean) aurrerapen ugari egon ziren makina berrietan eta lurrun makinak izan ziren faktore garrantzitsuena.

Giza jardueraren esparru guztietan teknika berriak erabili ziren, eta izatzeko lehen makinak ere asmatu ziren. Asmakizun garrantzitsu bat,  ehungailu mekanikoa izan zen eta Edmund Cartwright eliz-gizon ingelesak asmatu zuen.

17. mendearen bukaeran Ingalaterran, industria tradizionala gainditua izan zen eta azkar hartu zuen garrantzia ehungintzaren adar berri batek; kotoia, Indiatik inportatzen zen. Kotoiaren merkatuak garrantzi handia hartu zuen eta inportazioak oso txikiak ziren sektore horrekin konparatuta. Ekoizpen nazionala Manchesterren kokatu zen,  bertako klimaren hezetasunarengatik zuntzak gogor eta hauskor bihurtzea eragozten zuen.

Hasieran, eskuzko langileen metodo berdinak erabiltzen ziren, Errendimendua oso eskasa zenez eta hobekuntza teknikoaren beharra hain larritua zenez,  lehen asmakizunak gertatu ziren 18. mendean.

1733an, John Kayk anezka hegalaria asmatu zuen, eskuz askoz azkarrago ehuntzen uzten zuena. Kotoiaren industriak Kay anezka hartu zuen 1760tik aurrera. 1738an, Samuel Cromptonek lehenengo Mule Jenny patentatu zuen, hatzik gabe iruteko makina, autoreak berak definitu zuenez.

Giza energia makinekin ordezkatzeak lantegi-sistema zabaltzen lagundu zuen ilaretan. Irunen lehen makinak asmatu zirenetik, industrialariek taldeka instalatu dituzte energia hidrauliko iturrietatik hurbil dauden eraikin handietan. Ur-makina asmatu zenean, sistema hau are gehiago zabaldu zen.

Ehungintzaren sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zuntzen ekoizpena. Zuntzak lehengaiak dira ehungintzako produkzio ororen oinarrizkoak, haien arabera jatorria nekazaritzak, abeltzaintzak, kimikak edo petrokimikak sortzen ditu.
  • Zuntz natural eta zuntz sintetikoen fabrikazioa.
  • Irundegia. Zuntzak hari bihurtzeko prozesua.
  • Ehundegia. Hariak oihal bihurtzeko prozesua da.
  • Tindategia eta akaberak. Tindatzeko eta harien eta ehunen ezaugarriak hobetzea, prozesu fisiko eta kimikoekin.
  • Jantzigintza. Oihaletatik, harietatik, ehunetik eta osagarrietatik lortzen den fabrikazioa.
  • Jostura handia. Luxuzko gaien ordainsariei eskainitako sektorea da. Elementu kantitate txikiagaoak eskaini arren, hauek balio handikoak dira eta zehazten duten modak sortzen dituzte merkatuaren norabidea.
  • Ehundu gabeak. Ehunak zuntzetatik zuzenean ekoiztea, irute-prozesu eta ehundegitik pasatu gabe.
  • Ehun teknikoak

Lotutako beste sektore ekonomiko batzuk ere baditugu:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zuntz naturalen hornitzaileak diren nekazaritza eta abeltzaintza.
  • Kimika eta petrokimika, zuntz sintetikoen hornitzaileak.

Ehungintzaren makineria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehungintza modernoak tresna mekaniko eta automatizatu garrantzitsuak ditu, eta horiek etengabe eta masiboki ekoizten dute. Hauek dira aipagarrienak:

Irekigailuak eta prozesadoreak. Kotoizko balak edo beste lehengai natural edo sintetiko batzuk irekitzeko erabiltzen diren makinak dira, birrintzeko eta gai erabilgarria zikinkerietatik bereizteko erabiltzen dute. Askotan, "biguntzaile" batera eramaten dute, hau da, errobulu birakariez hornitutako prentsa moduko bat, zuntzak berdindu eta leuntzen dituztenak, bereziki material zurrunak, hala nola kanamua, eta zenbait ur-erauzgailu, zuntzak gerora arazorik sor ez dezaten.

Iruntzeko makinak. Prozesatutako eta erabiltzeko prest dauden zuntzak jasotzen dituzten makinak dira, eta haiekin hari bat egiten hasten dira. Gaur egun, oso modu automatizatuan gertatzen da prozesu hori, baina, hasieran, bobinaz eta zuntzezko zortzi bobinaz hornitutako gailuak ziren lehenengo irundegiak, Jennyren irundegia izenekoak (1770ean James Hargreavesek asmatutakoak).

Ehungailua. Ehungintzako artisauek antzina asmatutako artefaktuaren bertsio modernoa. Ehungailua hariak oihal bihurtzeko makina da. Horretarako, bi hari sorta elkartzen ditu: irazkia eta bilbea, gehienetan danbor baten bidez. Danbor horrek hariak gurutzatzeko aukera ematen du, gida-multzo jakin bati jarraituz, orrazi baten mugimenduaren erritmoan; orraziak hariari bultza egiten dio, bilbea osatuz. Gaur egun makina automatizatuek egiten duten lan honen emaitza tamaina handiko oihalezko zati bat da.

Industriarekin zerikusia duten gertaera garrantzitsu batzuk dauzkagu, mobilizazio sindikalak edo hondamendiak.

1909- New Yorkeko alkandora-fabriketako greba

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan greba bat izan zen, bere partaideak, Europatik zetozen emakume immigranteak eta juduak izan ziren, denak New York-en egiten zuten lan, alkandoren fabriketan.

Grebaren liderra, Clara Lemlich izan zen, errusiar emakumea. Ameriketako Estatu Batuetako Emakumeen Sindikatuen Liga Nazionalak lagunduta egin zen greba hau.

Graba hau, 1909ko azaroaren 23an hasi zen, emakumeen eskariak garbiak ziren: lanaldiaren jaitsiera, soldaten igoera eta boto eskubidea nahi zuten.

1910eko otsailean, Ameriketako Estatu Batuetako Emakumeen Sindikatuen Liga Nazionak, hainbat enpresetako jabeekin hitz egin ondoren, lan-balditzen hobekuntza, soldata igoera eta lanaldiaren murrizketak lortu zituzten.

Horrela, 1910eko otrailaren 15ean, greba bukatu zen, baina oraindik ere protesta isolatu batzuk eman ziren.

1911- New Yorkeko Triangle Shirtwaist fabriketako sutea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria ezbehar bat izan zen. New York hirian biktima gehien izandako industria istripu larriena izan zen eta AEBko laugarrena.

Suteak oihalgintzako 123 emakume langile hil zituen eta 23 gizon, bai suak erreta, keak itota eta erakinaren zatiaren erorketarengatik. Horrenbeste hildako izatearen arrazoi nagusia sutea hastean fabrikako arduradunek eskaileretako eta irteeretako ateak ixtean zetzan.

Suhiltzaile buruaren txostenaren arabera, sutea bi hilabetez hustu gabe zegokeen oihal edukiontzi batera jaurtitako eta gaizki itzalitako zigarro-hondakin baten eragina izango litzateke.

Triangle Shirtwaist fabrikako usteak eta biktima kopuru handiak AEBetako Segurtasun eta Lan eta Fabrikako Osasun Araudian aldaketak burutzea ekarri zuen, eta Nazioarteko Oihalgintzako Emakume Langileen Sindikatuen sarrera ahalbidetu.

2013- Savarko eraikinaren kolapsoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko apirilaren 24an, Bagladesh-en Savar-en zortzi pisutako eraikin bat erori egin zen. Istripuan, 1.134 pertsona hil ziren, eta 2.437 pertsona zauriturik bukatu zuten.

Eraikinean, arropa fabrikak, banku bat eta denda ugari zeuden, Istripua, goizeko ordu puntuan gertatu zen, aurreko egunean, arrakalak agertu ziren eta eraikina husteko ohartarazpena eman zen, ez zutenez ezer egin, istripua gertatu zenean, pertsona asko kaltetuak gertatu ziren.

Enpresa handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripuen arloan nazioarteko hitzarmenak dituzten enpresak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Inditex- Zara, Espainia.
  • H&m, Suedia.
  • C&A, Holanda.
  • Maxingvest-Tchibo, Alemania.
  • Tesco, Erresuma Batua.

Istripuak saihesteko nazioarteko hitzarmenik ez dituzten enpresak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa batzuek ez dute istripuei aurre hartzeko nazioarteko akordiorik sinatu nahi, besteak beste adibide hauek ditugu:

  • Fast Retailing (Uniqlo eta Theory marketarako), Japonia.
  • GAP- Estatu Batuak
  • Wal-Mart, Estatu Batuak
  • Nike, Estatu Batuak.

Mexikoren ekonomiarako, ehungintza oso garrantzitsua da. Gehienbat emakumeek osatzen dute sektorearen lanpostuaren gehiengoa, eta modelo honek, Mexikori aukera eman dio mundu mailan ehungintzan lehiatzea. Azken hau posiblea izan da, sektoreko soldata baxuengatik, erreibindikazio sindikalik eza edo gutxienekoak, adibidez lan baldintza nuluak eta soldata-berdintasun eza. Ez horregatik bakarrik, baita duten ingurumen-babes ezak ere.

Modelo hau XXI.mende bukaeran krisian sartu zen, konkretuki 2009.urtean. Krisi honek, aldaketa nabarmen batzuk eskatzen zituen, lehiakortasun arduratsua eta lan duina sektoreko langileentzat, batez ere sektorean lan egiten zuten emakumeentzat.

Thailandiak ehungintza industrian presentzia handia du mundu mailan, azken finean, lan-kostu txikiak dituelako, ingurumen-babes eza, Asian duen kokapen onagatik eta gobernuaren arteko lankidetza eta baita sektore pribatuarekin duenagatik.

Ehungintzaren sektorean milioi bat pertsona baina gehiagorentzat sortzen ditu lanpostuak eta 4.592 fabrika daude Bangkok inguruan. Normalean, fabrika horiek enpresari thailandiarrenak dira eta hauek nazioarteko erosleak azpikontratatzen dituzte. Badaude ere enpresa internazionalak direnak eta Thailandian fabrika bat ezartzen dutenak. Eta badaude ere, lan-baldintza txarrengatik, langileek sortzen dituzten enpresa berriak.

Gorria: Pakistan. Urdina: Bangladesh

Nazioarteko enpresa askok dute Bangladeshen beren produkziorako fabrikak, munduko herrialderik merkeenetako bat da, hilabetean 30€ eta adibidez Txinan hilabeteko 200€/300€. Lau egun nahikoak dira munduko bost marka garrantzitsuenetako CEO batek Bangladeshen lan egiten duen langile batek bere bizitza osoan baina gehiago irabazteko.

2013ko apirilean, 1.135 langile hil ziren fabrika batean egon zen kolapso batengatik. Baldintza txarretan dauden enpresa ugaritan pasa dira horrelako istripuak, 2005.urtean fabrika bat erori egin zen eta 64 hildako egon ziren. 2006.urtean, sute batzuen ondorioz, 85 hildako eta 207 zauritu egon ziren. 2010.urtean 30 pertsona asfixia eta erredurengatik hil ziren sute larri batzuetan. 2006.urtean, milaka langile mobilizatu ziren herrialdeko greba-mugimendu handienetako batean, ia 4.000 fabrikei eragiten. Bangladesh-eko “Asociación de Fabricantes y Exportadores de Prendas de Vestir de Bangladés (BGMEA)” polizia indarrak erabili zituzten, hiru langile hil zituzten, eta ehunaka langile espetxeratu edo zauritu zituzten. 2010.urtean beste mugimendu bat sortu zuten greba eginez eta ia 1.000 pertsona zauritu zituzten grebaren ondorioz.

Ehungintza industria Pakistango esportazioen %70a suposatzen du, baina lan-baldintza oso txarrak dituzte langileek.

Fabrika txikiak normalean ez dituzte kontratuak egiten, ez dute soldata minimoa betetzen eta batzuetan umeak erabiltzen dituzte lanerako. Laneko legediaren baldintza txarrak nazioarteko marken azpikontratista nagusien artean ere sortzen dira, non nagusiek jo edo iraindu ditzakete langileak, edo gutxieneko soldataren azpitik ordaindu. Fabriketan ez dituzte seguritate baldintzak betetzen eta honek istripuak eragiten ditu; 2012.urtean, 255 langile hil ziren sute handi batean Karatxi-ko fabrika batean. 547 inspektore daude 300.000 fabrika kontrolatzeko eta hau horrela izanda, herrialde honetako ehungintza sektoreak ez du kontrolik. Langileak ez daude babestuak ere ez, sektore honetan ez dute sindikatuak izateko aukera. Beste leku batzuetan "sindikatuak sortzen parte hartzen duten langileek indarkeria, larderia, mehatxu edo kaleratzearen biktimak dira".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]