Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Coline Serreau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coline Serreau

(2012)
Bizitza
JaiotzaParis1947ko urriaren 29a (77 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaJean-Marie Serreau
AmaGeneviève Serreau
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, musikagilea, antzerki aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0785684 Allocine: 2025 Allmovie: p110856
Discogs: 4765398 Edit the value on Wikidata

Coline Serreau (Paris, 1947ko urriaren 29a) aktore, zuzendari eta gidoilari frantsesa da. Idatzi eta zuzendu dituen filmik ezagunenak Trois Hommes et un couffin, La Crise eta La Belle Verte dira.[1] Bere filmetarako musika-gai batzuk ere konposatu ditu eta berak sortutako abesbatza bat zuzentzen du.

Coline Serreau Geneviève Serreau idazlearen eta Jean-Marie Serrau-ren eszena-zuzendariaren alaba da. Umetan, Beauvallon-eko Eskolara joan zen. Beauvalloneko Eskola Marguerite Soubeyranek sortu zuen 30eko hamarkadan bere lehen eta bigarren bikotekideen laguntzarekin, geroago Colineren amabitxi eta izeko, hurrenez hurren, izango zirenekin, hain zuzen.[2]

Gero Letretako ikasketak egin zituen eta Musika Kontserbatorioan ere sartu zen. Horrez gain, trapezio-eskolak jaso zituen Annie Fratellini artistaren Zirku-eskolan, eta dantza klasikoa eta modernoa ere ikasi zituen. Antzerkiak erakarrita, 1968an La Rue Blanche goi-mailako eskola nazionalean (ENSATT - École nationale supérieure des arts et techniques du théâtre) sartu zen; eta 1969an, Frantziako Comédie-Française-ko bekaduna izan zen. Horren ostean, zinemarako eta antzerkirako gidoiak idazten eta antzerki, zinema eta operako obrak eszenaratzen hasi zen.[3]

1975ean, filmak zuzentzen hasi zen. Pourquoi pas! (Zergatik ez?) bere bigarren filmak (1977) kritika arrakasta handia lortu zuen. Bertan, Sami Frey, Mario González eta Christine Murillo aktoreak bildu zituen, eta elkarrekin bizi diren bi gizonek eta Alexa haien lagun komunak osatutako maitale-hirukotearen gorabeherak kontatu zituen.[4] 1985ean, Trois hommes et un couffin (Hiru gizon eta sehaska bat) aurkeztu zen zine-aretoetan. Frantzian sarrerarik gehien saldu dituzten filmetako bat da, 12 milioi baino gehiago saldu baitzituen.[5] Ondoren, hainbat film zuzendu zituen: Romuald eta Juliette, La Crise (César saria gidoi onenari), La Belle Verte, Chaos[6], 18 ans après, Saint-Jacques... La Mecque eta Solutions locales pour un désordre global (2010), Couleur locale (2013), Tout est permis (2014) eta Pierre Brossolette (2015).[7]1991n, bi film luzeren artean, Amnesty International-en 30. urteurrena zela eta ekoitzitako Contre l'oubli filmean parte hartu zuen Jacques Higelin aktorearekin batera klip labur bat eginez: Vera Chirwa. BideoklipaMalawin espetxeratutako Vera Chirwa legelari eta giza eskubideen aldeko ekintzaileari eta haren senarrari eskainia.[8]

Antzerki-ikuskizun ugaritan —berak idatziak ala ez— ere lan egin zuen: Lapin Lapin[9][10], Quisaitout et Grobêta (La Nuit de Molière-n bost sari irabazi zituen antzezlana)[11], Le Salon d'été[12] eta Bertolt Brecht-en Le Cercle de craie Caucasien.[13][14]

Benno Besson (1983). Erling Mandelmann-en argazkia.

Denbora luze batez, Benno Besson antzerki-zuzendari suitzarraren bikotekidea izan zen. Besson Bertolt Brecht-ek sortutako Berliner Ensemble antzokian Brechten zuzendarikide izan zen. Serreau eta Besson Madeleine Bessonen aktore, kantari eta konpositorearen gurasoak dira.[15]

Coline Serreuk, 2003an, Chorale du Delta korua sortu zuen, eta harrezkeroztik haren zuzendaria da.[16][17]

2018an, Nevers hiriko udal-antzokiaren zuzendari izendatu zuten, baina urte bereko martxoan izendapenaren aurkako inpugnazioa aurkeztu zuten Serreauren inplikazioa bere ardura betetzeko nahikoa izango ez zelakoan.[18] Azkenean, polemika luze baten ostean, Nevers-eko udalak Serreauren izendapena bertan behera uztea eta antzokiaren kudeaketa udalaren beraren eskuetan geldituko zela erabaki zuen.[19][20]

  • 1975 : Mais qu'est-ce qu'elles veulent? (dokumentala)
  • 1977 : Pourquoi pas!
  • 1979 : Grand-mère de l'Islam (telefilma)
  • 1982 : Qu'est-ce qu'on attend pour être heureux !
  • 1985 : Trois hommes et un couffin
  • 1989 : Romuald et Juliette
  • 1992 : La Crise
  • 1996 : La Belle Verte
  • 2001 : Chaos
  • 2002 : 18 ans après
  • 2005 : Saint-Jacques… La Mecque
  • 2010 : Solutions locales pour un désordre global (documentala)
  • 2014 : Tout est permis (documentala)
  • 2014 : Couleur locale (telefilma)
  • 2015 : Pierre Brossolette ou les passagers de la lune (telefilma)

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1991 : Contre l'oubli filmean parte hartu zuen Jacques Higelin aktorearekin batera klip labur bat eginez: Vera Chirwa.
  • 1996 : Lumière sur un massacre telesailaren L'enfant atala.
  • 2006 : Film laburra (izenbururik gabea) senar-emazteen arteko bortizkeriaren aurka.
  • 1973 : Jean-Louis Bertuccelli-ren On s'est trompé d'histoire d'amour Francis Perrin-ekin
  • 1975 : Mais qu'est-ce qu'elles veulent ? (documentala)
  • 1977 : Pourquoi pas! Sami Frey eta Michel Aumont-ekin
  • 1982 : Qu'est-ce qu'on attend pour être heureux! Henri Garcin eta Evelyne Buyle-rekin
  • 1985 : Trois hommes et un couffinAndré Dussollier, Roland Giraud eta Michel Boujenah-ekin
  • 1987 : Leonard Nimoy-ren Trois Hommes et un bébé (jatorrizko titulua: Three Men and a Baby)Tom Selleck eta Steve Guttenberg-ekin
  • 1989 : Romuald et Juliette Daniel Auteuil eta Firmine Richard-ekin
  • 1990 : Emile Ardolinoren Tels pères, telle fille (jatorrizko titulua: Three men and a little lady) Tom Selleck eta Steve Guttenberg-ekin
  • 1992 : La Crise Vincent Lindon eta Patrick Timsit-ekin.
  • 1996 : La Belle Verte Vincent Lindon-ekin
  • 2001 : Chaos Vincent Lindon, Catherine Frot, Rachida Brakni eta Line Renaud-ekin
  • 2002 : 18 ans après Madeleine Besson, Roland Giraud, Michel Boujenah eta André Dussollier

Coline Serreauk musika-gai batzuk konposatu ditu bere bi filmetarako: La Belle Verte eta 18 urte geroago

Opereta- eta opera-taularatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koru zuzendari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coline Serreauk 2003tik Chorale du Delta korua zuzentzen du.[16].

  • 1998 : Coline Serreauren Le Salon d'été, egilearen taularatzea, Roanneko udal antzokia.[21]
  • 2006 : Molière-ren L'École des femmes, La Madeleine antzokia.
  • 2007 : Transe, Njagui Hagbé et Ousmane Sy-ren balleta, l'Agora-ko antzokia (Scène nationale d'Évry et de l'Essonne)
  • 2018 : Trois hommes et un couffin-en egokitzapena eta taularatzea, Le Gymnase-ko antzokia[22]
  • 2019 : Lapin Lapin antzezlanaren taularatzea, à Berlin-go Schiller antzokian[23].
  • 1994 : Quisaitout et Grobêta, Benno Bessone-en taularatzea, La Porte-Saint-Martin-eko antzokia
  • 1996 : Moi, un homme… ancien marin, Richard Doublier-en taularatzea, Festival Off d'Avignon
  • 1998 : Le Salon d'été, Coline Serreauren taularatzea, Roanne-ko udal antzokia [21]
  • 1999 : Le Théâtre de verdure, Benno Besson-en taularatzea, Vidy-Lausanne-eko antzokia
  • 1957 : Les Coréens de Michel Vinaver, taularatzea: Jean-Marie Serreau, théâtre de l'Alliance française
  • 1971 : Le Songe d'une nuit d'été de William Shakespeare, taularatzea: Jean Gillibert, théâtre de Châteauvallon
  • 1971 : Un petit nid d'amour de Georges Michel, taularatzea: Alain Scoff, théâtre de Plaisance
  • 1972 : Le Soir des diplomates (Romain Bouteille), taularatzea: Romain Bouteille, Poche Montparnasse
  • 1973 : Liolà (Luigi Pirandello), taularatzea: Henri Delmas eta Gabriel Garran, théâtre de la Commune Aubervilliers
  • 1974 : Othello (William Shakespeare), taularatzea: Stephan Meldegg, Festival du Marais
  • 1976 : Comme il vous plaira (William Shakespeare), taularatzea: Benno Besson, Festival d'Avignon
  • 1978 : Le Cercle de craie caucasien (Bertolt Brecht), taularatzea: Benno Besson, Festival d’Avignon
  • 1986 : Lapin lapin (Élie Bourquin), taularatzea: Benno Besson, théâtre de la Ville
  • 1986 : Le Dragon (Evguéni Schwartz), taularatzea: Benno Besson, théâtre de la Ville
  • 1994-1995 : Quisaitout et Grobêta (Coline Serreau), taularatzea: Benno Besson, théâtre de la Porte-Saint-Martin
  • 1995 : Quisaitout et Grobêta (Coline Serreau), taularatzea: Benno Besson, théâtre de Nice
  • 1996 : Lapin lapin (Élie Bourquin), taularatzea: Benno Besson, théâtre de la Porte-Saint-Martin
  • 1997 : Lapin lapin (Élie Bourquin), taularatzea: Benno Besson, théâtre des Célestins, tournée
  • 2001 : Le Cercle de craie caucasien (Bertolt Brecht), taularatzea: Benno Besson, théâtre national de la Colline, théâtre Vidy-Lausanne, CADO
  • 2002 : Le Cercle de craie caucasien (Bertolt Brecht), taularatzea: Benno Besson, théâtre national de Bretagne
  • 2006 : L'École des femmes (Molière), taularatzea: Coline Serreau, théâtre de la Madeleine
  • 2023 : La Belle Histoire (Coline Serreau), taularatzea: Coline Serreau, théâtre Michel
  • Coline Serreau, Quisaitout et Grobêta suivi de: Le Théâtre de verdure, Arles, France, Actes Sud, « Papiers » bilduma, 1998, 100 or. (ISBN 978-2-7427-1909-9, OCLC 41526406)
  • Coline Serreau, Lapin lapin, suivi de: Le Salon d'été, Arles, France, Actes Sud, « Papiers » bilduma, 2000, 1. argit., 148 or. (ISBN 978-2-7427-2658-5)
  • Coline Serreau eta Charlotte Erlih, L'Académie Fratellini: le cirque de plain-pied, Arles, France, Actes Sud, « L'impensé » bilduma, 2008, 112 or. (ISBN 978-2-7427-6994-0, LCCN 2008485525)
  • Coline Serreau, La Belle Verte, Arles, France, Actes Sud, « Beaux livres » bilduma, 2009, 118 or., 120 or. + 1 DVD (ISBN 978-2-7427-8290-1, LCCN 2009503466)
  • Coline Serreau eta Charlotte Erlih, Solutions locales pour désordre global, Arles, France, Actes Sud, « Essais sciences humaines et politiques » bilduma, 2010, 233 or. (ISBN 978-2-7427-8954-2)
  • Commandeur de l'ordre des Arts et des Lettres (Arte eta Letren ordenaren komendadorea)[24]
  • Officier de l'ordre national du Mérite (Merituen Ordena Nazionaleko ofiziala)[25]
  • Chevalier de la Légion d'honneur (Ohorezko Legioko zalduna), (2005eko dekretua)[26]
  • Officier de la Légion d'honneur (Ohorezko Legioko ofiziala) (2016ko martxoaren dekretua)[27]
  • Membre de l'Académie des Beaux-Arts (Arte Ederretako Akademiako kidea), Pierre Schoendoerffer-en besaulkia betetzeko hautatua izan zen; 2019ko abenduaren 11an haren omenezko hitzaldia eman zuen.[28]

Sariak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1978: Valladolideko 23. Nazioarteko Zinema Astea - Seminci 1978. Pourquoi pas! (1977) Pelikularik onena; Espiga de Oro[29]
  • 1986: César sariak. 3 hommes et un couffin (1985). Pelikularik onena[30]
  • 1986: César sariak. 3 hommes et un couffin (1985). Gidoirik onena[30]
  • 1993: Prix International Lumière-k emaniko Grand Lion d'Argent saria[31]
  • 1993: César sariak. La crise (1992). Gidoirik onena[32]
  • 1994: L'Académie des Molières sariak. Quisaitout et Grobêta (1993). Komedia-ikuskizun onenaren testua[10]
  • 1997: Arte Ederretako Akademiak emaniko Naheb Ojjeh saria[31]
  • 2004: Grand Prix de la SACD saria.[33]
  • 1986: Oscar sariak. 3 hommes et un couffin (1985). Nazioarteko pelikularik onena[34]
  • 1986: César sariak. 3 hommes et un couffin (1985). Zuzendaririk onena.[30]
  • 1987: Urrezko Globo sariak. 3 hommes et un couffin (1985). Ingelesez besteko pelikularik onena[35]
  • 1991: Bafta 1991: Zinema eta Telebistako Akademia Britainiarraren sariak. Romuald et Juliette (Romuald & Juliette) (1989). Ingelesez besteko pelikularik onena[36]
  • 1993: César sariak. La crise (1992). Pelikularik onena[32]
  • 2002: César sariak. Chaos (2001). Pelikularik onena[37]
  • 2002: César sariak. Chaos (2001). Gidoirik onena[37]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Coline Serreau» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-28 data duen 209084841 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) «Coline Serreau : podcasts et actualités» Radio France (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  2. (Frantsesez) Greffe, Anne. (2019-10-21). «Coline Serreau. La réalisatrice à l'esprit avant-gardiste sort un livre à son image !» Le Podcast de So Sweet Planet (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. (Frantsesez) «Coline Serreau, metteur en scène» France Musique 2016-11-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  4. (Frantsesez) Brossat, Tristan. (2022-06-24). «« Pourquoi pas ! » de Coline Serreau : l'histoire d'un film subversif et enterré» www.troiscouleurs.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  5. (Frantsesez) «« Trois hommes et un couffin » fête ses 35 ans» www.cnc.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  6. Audé, Françoise. (2002). Cinéma d'elles, 1981-2001: situation des cinéaste femmes dans le cinéma français. l'Âge d'homme ISBN 978-2-8251-1709-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  7. (Frantsesez) «Filmographie Coline Serreau» AlloCiné (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  8. (Frantsesez) Lipowski, JP de. (2017-10-31). «Contre l'oubli, Amnesty International, le long métrage» vimeo - 1:37:31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  9. (Frantsesez) Noel, Shirley. (2016-03-04). La pièce Lapin Lapin, une pièce fantaisiste, à l’humour déjanté et aux textes sublimes de profondeur.. (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  10. a b (Frantsesez) «Benno Besson, un théâtre politique et joyeux» rts.ch 2022-10-31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  11. (Frantsesez) Ide, Pascal. «Quisaitout et Grobêta» Pascal IDE webgunea (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  12. (Frantsesez) «Le Salon d'été de Coline Serreau» Cie La Trappe (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  13. Brecht, Bertolt. (2002). *Brecht - Le Cercle de Craie Caucasien - 2002 Serreau Hecq. (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  14. (Frantsesez) Gros, Bérangère. (1999). Benno Besson, maítre de stage: à propos de L'exception et la règle de Bertolt Brecht, L'Histoire tragique d'Hamlet, prince de Danemark de William Shakespeare, Sainte Jeanne des abbatoirs de Bertolt Brecht. Editions Lansman, 103-106 or. ISBN 978-2-87282-251-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  15. (Frantsesez) Gros, Bérangère. (1999). Benno Besson, maítre de stage: à propos de L'exception et la règle de Bertolt Brecht, L'Histoire tragique d'Hamlet, prince de Danemark de William Shakespeare, Sainte Jeanne des abbatoirs de Bertolt Brecht. Editions Lansman, 103-106 or. ISBN 978-2-87282-251-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  16. a b (Frantsesez) «Historique de la Chorale du Delta» La Chorale du Delta - Coline Serreau (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  17. (Frantsesez) «"Changeons de logiciel de pensées pour réinventer le futur" Coline Serreau et Cyril Dion» France Inter 2016-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  18. (Frantsesez) Pfeiffer, Tiphaine. (2018-05-03). «Polémique : la nomination de Coline Serreau à la direction du théâtre municipal de Nevers fait débat» France 3 Bourgogne-Franche-Comté (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  19. (Frantsesez) Joly, Jean-Mathias. (2018-10-06). «Culture - Le théâtre de Nevers rouvre, les zones d'ombre sur l'épisode Coline Serreau demeurent» Le Journal du Centre - www.lejdc.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  20. (Frantsesez) Jouret, Caroline. (2018-09-09). «Réouverture du théâtre de Nevers sur fond de polémique» France 3 Bourgogne-Franche-Comté (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  21. a b • Centre national du théâtre •. ..
  22. TROIS HOMMES ET UN COUFFIN - Gymnase Marie Bell | THEATREonline.com. .
  23. Hase Hase. .
  24. (Frantsesez) «Coline Serreau a reçu la médaille de Commandeur des Arts et des...» Getty Images (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  25. «Ordre national du Mérite - Nominations, promotions et élévations du 11-11-2010» www.france-phaleristique.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  26. (Frantsesez) «Chirac décore Wolinski, Turcat ou Serreau» L'Obs 2005-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  27. (Frantsesez) «Décret du 27 mars 2016 portant promotion dans l'ordre de la Légion d'honneur» JOURNAL OFFICIEL DE LA RÉPUBLIQUE FRANÇAISE (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  28. (Frantsesez) «Coline SERREAU» archive.wikiwix.com (Académie des Beaux Arts) (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  29. (Gaztelaniaz) «Todos los premios y nominaciones de ¿Por qué no?» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  30. a b c (Gaztelaniaz) «Todos los premios y nominaciones de 3 solteros y un biberón» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  31. a b (Frantsesez) «Coline Serreau» agencesartistiques.com (CC.Communication/CanalCast.Com) (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  32. a b (Gaztelaniaz) «Todos los premios y nominaciones de La crisis» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  33. (Frantsesez) «Coline Serreau | Academie des beaux-arts» Coline Serreau | Academie des beaux-arts 2018-04-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  34. (Gaztelaniaz) «58 Edición de los Oscar (1986) - Películas de 1985» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  35. (Gaztelaniaz) «44ª Globos de Oro (1987) - Películas del 1986» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  36. (Gaztelaniaz) «Todos los premios y nominaciones de Mamá, hay un hombre blanco en tu cama» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
  37. a b (Gaztelaniaz) «Todos los premios y nominaciones de Caos» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]