Gérard Depardieu
ⓘ (Châteauroux, 1948ko abenduaren 27 - ), Frantziako aktorea da. 2013tik Жерар Депардьё izenarekin errusiar herritarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaro zaila izan zuen eta hamasei urte bete zituen arte hainbat lanetan aritu zen bizibidea ateratzeko. Adin horretan Parisa joan zen, eta arte dramatikoko ikastaroak egin zituen. Antzerkian, telebistan eta zineman aritu zen. Lehenengo filma 1970ean egin zuen, eta 1974an ospetsu egin zen Les Valseuses de Bertrand Blier filmean zuen paperari esker.
Ez du galai gaztearen itxurarik, begirada lotsagabea, eta aldi berean, apala eta samurra du; nabarmena da bere fisikoaren eta bere gizatasun handiaren arteko kontrastea, eta ezaugarri horiei eskerrak edozein eratako paperak sinesgarri bihurtzen ditu: maitemindu sutsuarena Claude Millerren Dites-lui que je l'aime (1977, Esaiozu maite dudala), François Truffauten La Femme d'à côté (1981, Ondoko emakumea) lanetan; harroputzarena Marco Ferreriren La Dernière femme (1976, Azken emakumea) lanean; baldarrarena Maurice Pialaten Loulou (1980) filmean; antzezlearena F. Truffauten Le Dernier métro (1980, Azken metroa); apaizarena M. Pialaten Sous le soleil de Satan (1987, Satanen eguzkipean) lanean; mozkorrarena, Claude Berriren Uranus (1990) filmean. Film historikoetan lan egin du: Cyrano de Bergerac (1990), Tous les matins du monde (1990, Munduko goiz guztiak). Komedia arin eta komertzialak arrakasta handiko film bihurtzeko gaitasuna izan du, hala nola La Chèvre (1981, Ahuntza), Les Fugitives (1986, Iheslariak), Les Anges gardiens (1995, Aingeru zaintzaileak), Astérix et Obélix contre César (1998, Asterix eta Obelix Zesarraren kontra). Horrez gainera, zuzendari berrien lanak babestu ditu: Daniel Vigneren Le Retour de Martin Guerre (1982, Martin Guerreren itzulera), François Dupeyronen Drôle d'endroit pour une rencontre (1988, Leku berezia elkartzeko), Yves Angeloren Le Colonel Chabert (1994). Hogeita bost urtean laurogei film egin ditu eta nazioartean gehien ezagutzen den frantses antzezleetako bat bihurtu da.
New Yorkeko kritikariek 1983. urteko antzezle onenetzat hartu zuen Martin Guerreko paperagatik. Estatu Batuetan bi film egin ditu; Green Card (1990) izan da horietako bat, zeinarekin izan baitu arrakasta handia hango ikusleen artean.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maîtresse (1973)
- Au rendez-vous de la mort joyeuse (1973)
- Going Places (1974)
- Sept morts sur ordonnance (1975)
- Je t'aime... moi non plus (1976)
- 1900 (1976)
- La Dernière femme (1976)
- Dites-lui que je l'aime (1977)
- Préparez vos mouchoirs (1978)
- Rêve de singe (1978)
- Le Sucre (1978)
- Buffet froid (1979)
- Mon oncle d'Amérique (1980)
- Loulou (1980)
- Le Dernier métro (1980)
- La Femme d'à côté (1981)
- La Chèvre (1981)
- Le Retour de Martin Guerre (1982)
- Danton (1983)
- Les Compères (1983)
- Fort Saganne (1984)
- Police (1985)
- Une femme ou deux (1985)
- Tenue de soirée (1986)
- Les Fugitives (1986)
- Jean de Florette (1986)
- Manon des Sources (1986)
- Sous le soleil de Satan (1987)
- Drôle d'endroit pour une rencontre (1988)
- Camille Claudel (1988)
- Le choix des armes (1989)
- Trop belle pour toi (1989)
- Cyrano de Bergerac (1990)
- Uranus (1990)
- Green Card (1990)
- Mon père, ce héros (1991)
- Tous les matins du monde (1991)
- Merci la vie (1991)
- 1492: Conquest of Paradise (1992)
- Le Visionarium (1992)
- Germinal (1993)
- Le Colonel Chabert (1994)
- My Father the Hero (1994)
- A Pure Formality (1994)
- Élisa (1995)
- Les Anges gardiens (1995)
- Unhook the Stars (1996)
- Hamlet (1996)
- Bogus (1996)
- The Man in the Iron Mask (1998)
- Asterix & Obelix vs Caesar (1999)
- Vatel (2000)
- Tutto l'amore che c'è (2000)
- Zavist' bogov (2000)
- 102 Dalmatians (2000)
- The Closet (2001)
- CQ (2001)
- Vidocq (2001)
- Asterix & Obelix: Mission Cleopatra (2002)
- I Am Dina (2002)
- City of Ghosts (2002)
- A Loving Father (2002)
- Le Pacte Du Silence (2003)
- Crime Spree (2003)
- Bon Voyage (2003)
- Nathalie... (2003)
- Tais-toi! (2003)
- 36 Quai des Orfèvres (2004)
- RRRrrrr!!! (2004)
- Olé! (2005)
- Last Holiday (2006)
- Quand j'étais chanteur (2006)
- Paris, je t'aime (2007)
- La Môme (2007)
- Michou d'Auber (2007)
- L'abbuffata (2007)
- Asterix at the Olympic Games (2008)
- Disco (2008)
- Babylon A.D. (2008)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-8-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gérard Depardieu |
- Pages using the Phonos extension
- 1948ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Frantziako aktoreak
- Gizonezko aktore onenaren César sariaren irabazleak
- Antzerki ekoizleak
- Cannesko Zinemaldiko gizonezko interpretazio onenaren saridunak
- Ohorezko Legioko zaldunak
- Urrezko Leohia ibilbideari
- Volpi Kopa gizonezko interpretazio onenari
- Frantziako zinema aktoreak