Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Michel Bouquet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Bouquet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichel François Pierre Bouquet
JaiotzaParisko 14. barrutia eta Paris1925eko azaroaren 6a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 18. barrutia2022ko apirilaren 13a (96 urte)
Hobiratze lekuaCimetière d'Étais-la-Sauvin (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Ariane Borg  (1954 -  1967)
Juliette Carré  (1970 -  2022ko apirilaren 13a)
Hezkuntza
HeziketaGoi Mailako Antzezpen-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, pedagogoa eta zinema aktorea
Altuera1,72 metro
Jasotako sariak
DiskoetxeaDisques Adès
Philips

IMDB: nm0099677 Allocine: 976 Allmovie: p7641
Musicbrainz: 54eab505-ae5a-4c71-9c41-ff42d6c547ed Discogs: 502834 Edit the value on Wikidata

Michel Bouquet (Paris, 1925eko azaroaren 6a - ibidem, 2022ko apirilaren 13a) frantses antzezlea izan zen. Hamalau urte zituela, eskola utzi, eta hainbat lanbidetan aritu zen. Ametsa, ordea, antzezle izatea zuen. Kontserbatorioan sartu zen, eta 1944an egin zuen debuta, Claude Géraldyren La Première Étape (Lehenengo etapa) lanean. 1946an, Albert Camusen Caligula egin zuen Gérard Philiperekin, eta paper bat interpretatu zuen Jean Anouilhen Rendez-vous de Senlis (Senliseko hitzordua) lanean. Horretaz gainera, Romeo eta Julieta, L'Invitation au château (Gonbidapena gaztelura), L'Alouette (Hegazabala) eta Pauvre Bitos (Bitos gaixoa) lanetan parte hartu zuen. Bouquetek bai egile klasikoak —Molière (Zekena), Diderot (Rameauren hiloba), Shakespeare (Henrike IV.a)—, bai modernoak —Beckett (Godoten esperoan), Ionesco (Errinozeroak), Pinter (No Man´s Land)— egin ditu. Zinemari dagokionez, zoro-begirada zuen gazte alproja baten papera interpretatu zuen Jean Grémillonen Pattes blanches (1948, Hanka zuriak) filmean, eta, horren atzetik, era horretako zenbait pertsonaia egin izan ditu zineman. Film nagusiak hauek ditu: Femme infidèle (1968, Emakume desleiala), Juste avant la nuit (1971, Gaua baino lehen), Un condé (1970), Samuel Becketten Fin de partie (1995, Partida-amaiera), Eugène Ionescoren Le roi se meurt (2004, Erregea hilzorian) eta Molièreren Le Malade imaginaire (2008, Ustezko gaixoa). Zenbait telesailetan ere parte hartu du, hala nola Les Cinq Dernières Minutes eta Maigret telesailetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]