Conor Murphy
Conor Terence Murphy (Camlough, Ipar Irlanda, 1963ko uztailaren 10a) Sinn Féin irlandar alderdi errepublikazaleko politikaria da. 2005etik 2015era Erresuma Batuko Legebiltzarrean parlamentari egon zen Newry eta Armagh Erresuma Batuko Parlamenturako hautesbarrutia ordezkatuz.
Camloughen jaioa, Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarrarekin bat egin zuen 1981eko Irlandako gose grebaldian. 1982an bost urteko espetxealdiarekin zigortu zuten IRAren kide izatea eta lehergailuak edukitzea egotzita.
1989 eta 1997 bitartean, Sinn Féineko zinegotzi egon zen Newry eta Mourne Barrutiko Udalean The Fews eremutik hautatua.
1998an Murphy Ipar Irlandako Biltzarrerako hautatua izan zen Newry eta Armagh hautesbarrutitik. 2003an berriz hautatu zuten.
2001ean Newry eta Armagh Erresuma Batuko Parlamenturako hautesbarrutiari dagokion aulkiarengatik lehiatu zen Alderdi Sozialdemokrata eta Laboristaren Seamus Mallonekin, baina bigarren atera zen. 2005ean bere burua berriro aurkeztu zuen eta maiatzaren 5ean hautatua izan zen.
Erresuma Batuko Komunen Ganberako aulkiari uko egin zion Sinn Féinen politika abstentzionistarekin bat eginez. Ipar Irlandako Biltzarrean, bitartean, Ipar Irlandako Gobernuaren Landa Garapen ministro izan zen 2007ko maiatzaren 8tik 2011ko maiatzaren 16ra.