Danae
Danae | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Akrisio |
Ama | Eurydice of Argos (en) |
Ezkontidea(k) | Daunus (en) |
Bikotekidea(k) | Zeus |
Seme-alabak | Pertseo eta Daunus (en) |
Danae[1] Argosko errege Akrisioren eta Euridizeren alaba da. Aitak dorre batean sartu zuen gatibu, orakulu batek iragarri baitzion Danaeren seme batek hilko zuela. Baina Zeus dorrera sartu zen, urrezko euriaren itxura hartuta, eta harekin batu zen. Halaxe sortu zuen Danaek Pertseo.
Orduan, Akrisiok itsasora bota zituen ama-semeak; olatuek, ordea, Serifos uhartera eraman zituzten biak. Geroago, Argosa bihurtu ziren berriro, eta Pertseok Akrisio hil zuen nahi gabe.
Arterako motibo eta ikuspegi kritikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artean motibo honek agerpen ugari eduki ditu. Eta alderdi ikonografikotik irudi erotiko gisa aztertu izan den arren Danaeren motiboa, irakurketa berriak ere badira non emakumeekiko bortizkeriaren naturalizazioa ere agertzen den kasu honetan. Haizea Barcenilla arte-kritikari feministaren iritziz, gainera, Pizkundetik 20. mendera pasibotasuna areagotzen da ikonografian, non eta errenazimenduan ohe gainean gizonari eskainiz agertzen ziren emakumeak bilakatu diren lo antzera dauden emakume pasibo, ahul eta indargeak.[2]
Ikus, konparaziorako Rembrandten Danae (1636) eta Klimt-ena (1907).
Barcenillak uste du, gainera, Klimtena bezalako lan baten aurrean bortizkeria identifikatzeko ahalmen falta beldurtzekoa dela.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ a b Barcenilla, Haizea. (2023-06-05). «Bortxaketa ederra» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).