EMUN
EMUN | |
---|---|
Datuak | |
Mota | enpresa |
Jarduera sektorea | aholkularitza, hizkuntzaren industria eta genero-berdintasuna |
Herrialdea | Espainia |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kooperatiba |
Historia | |
Sorrera | 1997 |
webgune ofiziala |
EMUN kooperatiba gai sozialak kudeatzeko aholkularitza eta lankidetza eskaintzen dituen enpresa da. 1997an sortu zen Arrasaten (Gipuzkoa) lan mundua euskalduntzeko kooperatiba gisa, inguruko enpresetan euskararen erabilera eta presentzia normalizatzeko aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko[1].
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskalan elkartearen gerizpean sortu zen, kooperatibetan eta enpresetan euskara batzordeak sortzeko ahaleginean zebiltzan persona talde baten ekimenari esker. Sorrerako egitasmoa Mondragon Unibertsitateak (MU) Eskoriatzan (Gipuzkoa) duen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatearen (HUHEZI) baitan eta Debagoienako euskalgintzaren testuinguruan garatu zen eta HUHEZI-rekin batera, bazkide laguntzaile gisa, Fagor Taldea bidelagun izan du hasieratik[2].
Euskara planekin industria kooperatiba erreferentzialetan hasi zuen ibilbidea eta askotariko enpresa eta erakunde publikoetara hedatu du bere sarea urteotan.
Ibilbide horretan, kudeaketa, metodologia eta berrikuntza sistema osoa antolatu eta enpresetako euskara planen zerbitzura jarri du.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako egonkortze eta hedapen faseen ondotik, EMUNek jauzia egin zuen Debagoienatik Euskal Herrira eta euskara planetan metatutako esperientziari esker, aholkularitza zerbitzuen dibertsifikazioari ekin zion 2009 urtean, euskara planez gain zerbitzu arlo berrietan aholkularitza eskaintzen hasiz: kultura planak, aniztasun planak, parte-hartze prozesuak, berrikuntza sareak…[3]
EMUNek eraldaketa sozialean eragiteko asmoz, emunkidea eta bezeroaren arteko elkarreragina eta gainerako eragileekiko elkarlana sustatzen ditu eta gaur egun, gai sozialetako aholkularitza zerbitzu zabala eskaintzen du euskara eta berrikuntza sozialaren arloetan, besteak beste:
- Hizkuntza zerbitzuak (euskara planetako aholkularitza, itzulpengintza, euskara formazioa, hausnarketa saioak, hizkuntza portaeratan eragiteko metodologiak, TELP tailerrak...)
- Genero berdintasuneko zerbitzuak (berdintasun planak, kontziliazio planak, sentsibilizazioa...)
- Gobernantza eta partaidetza herritarraren arloko zerbitzuak (parte-hartze prozesuak, aniztasun eta harrera planak, formazioa…)
- Enpresen gizarte erantzukizunaren arloko zerbitzuak: iraunkortasun estrategiak, memoria ez finantzarioak…
- Berrikuntza sozialeko zerbitzuak: berrikuntza plataformak, ko-sorkuntza eta entzute prozesuetako zerbitzuak...
Lantaldea (emunkideak) eta bezero sarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EMUN kooperatibak guztira 90 langile ditu (%64 emakumeak eta % 36 gizonezkoak) eta Euskal Herriko enpresa, kooperatiba, erakunde publiko, elkarte, fundazio zein askotariko erakunde pribatuz osatutako bezero sare zabalarekin lan egiten du.
Egoitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau egoitza dauzka: egoitza nagusia Arrasaten eta beste egoitza bana Andoain (Gipuzkoa), Berriozar (Nafarroa) eta Bilbon (Bizkaia).
Elkarlana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskalgintzako eta berrikuntza sareetako eragile gisa zenbait erakunde eta saretako kidea da, horien artean:
- Euskalgintzaren Kontseilua
- Soziolinguistika Klusterra
- Garabide
- Badalab
- Langune
- Debagoiena 2030
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Emun. «Euskaraldiko parte hartzaileen bidelagun» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- ↑ julen. (2021-05-25). Euskararen plan estrategikoa eguneratzeko prozesua jarri du martxan Fagor Taldeak | Euskal kooperatiba talde industrialetan handiena. (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- ↑ «EMUN aholkulari taldea ia mende laurdena euskara eta berrikuntza sozialean - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- www.emun.eus
- Batz, EMUN eta Fagor oraina kudeatu eta etorkizuna marraztu nahian (NAIZ irratia, 2020-05-25)
- EMUN aholkularitza enpresa bisitatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
- EMUN kooperatiba elkartearen 20 urteurrenaren jardunaldia[Betiko hautsitako esteka] (2017-10-25)
- SD Eibar Fundazioak EMUN aholkularitzarekin elkarlanean egindako euskara plana aurkeztu du (2017-02-09)
- EMUNen hazkundea ziklo estrategiko berrian (Langune, 2016-11-16)
- EMUN kooperatibak lan eremu berriak zabaldu ditu (2013-06-23)
- EMUNek 10 urte (2007-09-26)
- EMUN lan mundua Arrasatetik euskalduntzen (1999-05-30)