Edward Drinker Cope
Edward Drinker Cope | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1840ko uztailaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Filadelfia, 1897ko apirilaren 12a (56 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ezezaguna giltzurruneko lesio akutua |
Familia | |
Aita | Alfred Cope |
Ezkontidea(k) | Annie Pim Cope (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Doktorego ikaslea(k) | Henry Fairfield Osborn (mul) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa, paleontologoa, zoologoa, unibertsitateko irakaslea, iktiologoa, anatomista, botanikaria, esploratzailea, herpetologoa eta naturalista |
Enplegatzailea(k) | Pennsylvaniako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Megatherium Club (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Adiskideen Erlijiozko Elkartea |
Edward Drinker Cope (1840ko uztailaren 28a, Filadelfia, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak – 1897ko apirilaren 12a) amerikar paleontologo, herpetologo eta iktiologoa izan zen. Eskola neo-lamarkistaren sortzailea izan zen. Familiako kuakero aberats batean jaio zen eta txikitatik zientziarekiko zuen interesa demostratu zuen. 19 urte zituela bere lehen artikulu zientifikoa argitaratu zuen. Familia Filadelfiatik Haddonfieldera mugitu zen, New Jerseyn, baina berak erresidentzia mantendu zuen Filadelfian.
Copek formakuntza zientifiko eskasa zuen, eta landa lanerako trebetasun berezia. Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldera hainbat bidaia egin zituen 1870ko hamarkadan eta 1880ko hamarkadan zehar, askotan United States Geological Surveyko kide gisa. Othniel Charles Marshekin batera lehia bizia abiatu zuen fosilak aurkitzeko, Hezurren Gerra izenarekin ezaguna. Dirutza handia galdu zuen lan horretan eta fosil asko saldu behar izan zituen. Arrazoi ezezagunak direla eta hil zen 1897ko apirilaren 12an.
Bere lanak Ameriketako Estatu Batuetako paleontologia definitzen lagun zuen. Asko idatzi zuen, bere bizitza osoan 1.400 argitalpen zientifiko, nahiz eta asko zehatzak ez zirela zioten bere aurkariek. 1.000 ornodun baino gehiago deskribatu zituen, horien artean ehunka arrain eta dozenaka dinosauro. Teoria bat eman zuen ugaztunen hortzen inguruan. Bere izena daraman "Coperen araua", zeinetan esaten den ugaztunen familia guztiek denbora geologikoan handiago egiteko joera dutela, ez da bere lanean zehazki agertzen.