Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Emishi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emishi, Shotoku Printzea omentzen. 1324an sortua, 1069ko Shotokutaishi e-den e-maki oinarritzat hartuta.

Emishi izena (japonieraz 蝦夷), Japonian (VII. mendea baino lehen 毛人 idatzia), Honshu uharteko ipar-ekialdeko biztanleak izendatzeko erabiltzen zen, gaur egun Tohoku eskualdea bezala ezagutzen dena. Eskualde honetako triburen batzuk, Japoniako Enperadoreen eta hauen gobernuaren aurka egin zuten Nara garaiaren amaieran eta Heian garaiaren hasieran. Egungo historialariren batzuk, emishiak, Jomon kulturaren ondorengoak eta ainuekin lotuak zeudela diote. Yamatoko biztanleen eta emishien arteko ezberdintasun etnikoari buruz ez dago zalantzarik, emishiek, akademikoek berregiterik izan ez duten hizkuntza oso ezberdin bat zuten.

Emishi hitzaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honen lehen aipamena Japoniatik kanpo, Song Shu liburu txinatarrean da, non "ekialdeko jende iletsuaren (毛人) 55 erresumari (国)" erreferentzia egiten dion. Japoniarrek kanji berberak erabili zituzten deskribatzeko, baina, euren irakurketa, kebito edo mojinetik emishira aldatu zuten. Beranduago, kanjiak 蝦夷ra aldatu ziren.

Emishiak, tribu ugariz osatuta zeuden, batzuk, japoniarren aliatuak (fushu, ifu), beste batzuk, etsaitasuna erakutsi zieten bitartean (iteki). Honshu iparrekialdeko emishiek, euren zaldiak behar zituzten borrokan zehar, zaldiz zihoazen arkulari bidezko eraso eta ihes sistema bat asmatu zuten, garai horretako armada inperial motelaren aurka oso eraginkorra zena, armada inperiala, nagusiki, infanteria astunaz osatua baitzegoen. Tribu hauek menderatzeko lehen saiakerak sekulako porrota izan ziren, emishien gerrila gerraren teknika gehiago baitzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]