Ernst Toller
Ernst Toller | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Szamocin (en) , 1893ko abenduaren 1a | ||
Herrialdea | Hirugarren Reicha | ||
Heriotza | New York, 1939ko maiatzaren 22a (45 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ferncliff Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | suizidioa: urkatzea | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Christiane Grautoff (mul) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Municheko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | Yiddisha ingelesa alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerkigilea, politikaria, idazlea, gidoilaria, legelari-poeta eta poeta | ||
Lantokia(k) | Munich | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independentea | ||
ernst-toller.de | |||
|
Ernst Toller (Samotschin, Posnania, 1893 abenduaren 1a - New York, 1939ko maiatzaren 22a) alemaniar idazlea eta politikaria izan zen. Poloniako familia judu bateko semea zen. Gaztetan Gerran parte hartzeko prest agertu bazen ere, Alderdi Sozialistan sartu eta Espartakisten Ligako kide egin zen ondoren. Atxilotu zuten, eta kartzelan emandako bost urteetan idatzi zituen bere dramak. 1933. urtean Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta handik sei urtera bere buruaz beste egin zuen.
Obra nagusiak: Die Wandlung (1919, Metamorfosia), Masse-Mensch (1921, Masa-gizona), Die Maschinenstürmer (1922, Makina suntsitzaileak), eta Hoppla, wir leben! (1927, Gora! Bizirik gaude!). 1934. urtean Eine Jugend in Deutshland (Gazte bat Alemanian) lan autobiografikoa argitaratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Toller |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.