Kew Errege Lorategi Botanikoa
Kew Errege Lorategi Botanikoa | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Richmond upon Thames |
Ur-masa | Tamesis |
Koordenatuak | 51°28′44″N 0°17′37″W / 51.4789°N 0.2936°W |
Kudeatzailea | Kewko Errege Lorategi Botanikoa |
Arkitektura | |
Azalera | 272,32 ha |
Zerbitzuak | |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii), (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 1084 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 2003 (XXVII. bilkura) |
Ondare Ingelesa | 1000102 eta 1000830 |
Webgune ofiziala | |
|
Kew Errege Lorategi Botanikoak (ingelesez: Royal Botanic Gardens, Kew), edo sarri Kew lorategiak (Kew Gardens) Londres hego-mendebaldean dagoen lorategi botaniko handia da, Richmond upon Thames udalerriko Kew eremuan dagoena. 120 hektarea da azaleraz, eta berotegiak ere baditu. 700 langile inguruk dihardute Lorategia zaintzen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tewkesburyko Lord kapilauak egin zuen hasierako lorategi exotikoa. Augusta printzesak, Galesko printzearen alarguna, lorategia handitu eta aberastu egin zuen: arkitektoen laguntzaz, hainbat eraikin jaso zituzten, 1761eko pagoda, besteak beste. Jurgi III.a Erresuma Batukoa erregeak lorategia gehiago handitu eta aberastu zuen, Kew jauregia eraikiz, besteak beste.
1820. urtetik aurrera lorategi botaniko nazionala izaera eman zioten. Handik aurrera Lorategia gehiago hazi, apaindu eta bete zen: lur azaleraz, pasealekuz, arboretuma, eta abar.
2003. urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Lorategiak gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerketa botanikoan gune garrantzitsua da Keweko Lorategia; gainera, lorazain profesionalentzat ikasteko leku egokia da, eta bisitariak hartzeko ere erakargarria da. Hainbat berotegi daude, herbarioa eta liburutegia.
Besteak beste, munduko hazi-ekoizle handienetarikoa da Lorategia. Nazioarteko harremanak ditu beste entitate handi batzuekin, hala nola Harvard Unibertsitatearekin, Australiako Herbario Nazionalarekin, eta abar.